Biztanle dentsitate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Munduko biztanle dentsitatea estatuko (2006).
Munduko biztanle dentsitatea eskualdeka (1994).

Biztanle dentsitatea azalera unitate zehatz batean bizi den biztanle kopurua agertzen duen aldagai estatistikoa da. Gehienetan biztanle kilometro karratuko (bizt/km²) unitatea erabiltzen da kopuru hori agertzeko.

Hau da formula:

\text{dentsitatea} = \frac{\text{biztanle kopurua}}{\text{eremua}}

Demografian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle dentsitatea kalkulatzean eremu jakin bat hartzen da kontuan, aztergaiaren arabera: hiria, eskualdea, estatua edo, nola ez, mundu osoa.

Munduko biztanle kopurua 6.600 milioi da eta eremu osoa 510 milioi kilometro karratu. Horrela, munduko biztanle dentsitatea 6.600.000.000 bizt / 510.000.000 km² = 13 bizt/km². Baina lur eremua edo kontinente-azalera 150 milioi km² dela kontuan izanik, biztanle dentsitatea 43 bizt/km² da. Horregatik, dentsitatea kalkulatzeko oso garrantzitsua da eremu egokia aukeratzea.

Hori dela-eta, biztanle dentsitatea handiena duten estatu gehienak hiri-estatuak, oso nazio txikiak edo menpeko lurraldeak izaten dira. Lurralde hauek eremu urrikoak eta hiritartasun maila handikoak direlako gertatzen da. Hauek dira munduko dentsitate handiena duten estatu edo antzeko estatusa duten lurraldeak:

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malé (Maldivak) da munduko biztanle dentsitate handiena duen hiria, 80.000 biztanle baino gehiago baititu 1,5 km²-ko eremuan.

Biztanle dentsitate ikaragarri handia duten hiriak superpopulatutzat jotzen dira, nahiz eta bertako bizi kalitatea faktore ugaritan datzan: etxebizitzak, espazio publikoak, azpiegiturak, irispidea eta abar. Hiri dentsoenak Asia hego-ekialdean aurkitzen dira, nahiz eta Kairo (Egipto) eta Lagos] (Nigeria) talde berean egon.

Hirigintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Etxebizitza dentsitatea

Hirigintzan, azterketa-eremua hiria edo hiriko auzuneren bat denean, beste kontzeptu bat erabiltzen da eskuarki: Etxebizitza dentsitatea. Berau kalkulatzeko honako formula erabiltzen da:

\text{dentsitatea} = \frac{\text{etxebizitza kopurua}}{\text{hektarea}}

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biztanle dentsitate Aldatu lotura Wikidatan