Edukira joan

Landa-sagu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landa-sagu
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaRodentia
FamiliaMuridae
LeinuaMurini
GeneroaMus
Espeziea Mus spretus
(Lataste, 1883)
Banaketa mapa
Genomaren kokapenaensembl.org…

Landa-sagua (Mus spretus) muridae familiako karraskaria da, hegoaldeko Europan eta iparraldeko Afrikan bizi dena[1].

Burua + gorputza = 75 - 80 mm

Isatsa = 58 - 66 mm

Pisua = 14 - 28 gramo

Duela gutxi arte, espezie hau Mus musculus espeziearen azpiespezie bat edo forma ekologiko bat zela uste zen.

Egia esan, animalia honen kanpoko itxura etxe-saguaren antz handikoa da; hala ere, badira haien kanpo-morfologiaren xehetasun batzuk bereizten dituztenak. Landa-saguaren buztana etxe-saguarena baino txikiagoa da argi eta garbi. Bizkarraren kolorea arre-oliba kolorekoa da eta azpialdea zurixka.

Burezurrari dagokionez, plaka zigomatikoa, Mus musculus-ak normalean aurreko profila zuzena du eta foramen bereizgarria ere badu. Landa-saguak profil hori biribildua du, eta normalean ez du foramen markatua aurkezten.

Bestalde, Etxe-saguaren arku zigomatikoan, gutxi gorabehera adar dortsalaren zabalera arku zigomatikoaren erdia da; Landa-saguaren kasuan, berriz, bi adarrek antzeko zabalera dute.[2]

Biologia eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landa-sagua leku idorretan bizitzera egokitutako espeziea da. Egarriarekiko duen erresistentzia Etxe-saguarena baino askoz handiagoa da. Era berean, frogatuta dago murido hau egoera letargikoan tenperatura baxuagoetan bizitzeko gai dela.

Ugalketa udaberrian hasten da eta udazkenera arte luzatzen da, baina aldizka eten bat izaten du aldi lehorrenetan, logikoki, denboraldi honetako baliabideen erabilgarritasun eskasarekin lotuta.

Banaketa, habitata eta egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure geografiako lekurik lehorrenetan ugaria da: abandonatutako olibondoetan, labore-soroen ertzetan eta abariztietan. Ibai ertzetan ere maiz aurkitu izan da.

Europan, Frantziako Mediterraneo eremuan eta Iberiar Penintsulan zehar hedatzen da, Kantauri-Pirinioetako zerrendan izan ezik.

Azterketa-eremuan Mediterraneoko eta Kantauri azpiko sektorea okupatzen du, ia isurialderaino iritsiz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Musser, G. G. eta M. D. Carleton. (2005). Superfamily Muroidea. 894-1531. orr. "Mammal Species of the World a Taxonomic and Geographic Reference". D. E. Wilson eta D. M. Reeder. Johns Hopkins University Press, Baltimore
  2. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Eusgkadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 370 or. ISBN 84-7542-639-5..


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.