Itxura
Arratoi arrunta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeko sagua edo sagu arrunta (Mus musculus) karraskari bat da eta saguen barruan espezierik ohikoena da.
Arratoia ugaztunen barruan sailka daiteke eta oso normala da etxeko animali gisa ikustea. Sagua animali txiki bat da, tenis pilota baten tamainaren antzekoa.
Ezaugarri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arratoi arrunta ilez estalitako animalia bat da, lau hanka ditu eta deigarriena bere buztan luzea da.Sagu arrunt helduak 12 eta 40 gramo arteko pisua dute, eta 15 eta 19 cm artean neurtzen dute, buztana barne.
- Ilaje motza daukate
- Ilearen kolorea grisa edo marroia izan daiteke, naturan kamuflatzeko
- Bibote luzeak ditu (bibrisak), ukimenarekiko sentikorrak direnak eta inguruneari buruzko informazioa ematen diotenak.
- Bere ikusmena oso ahula denez, saguak objektuak hurbiletik baino ez ditu identifikatzen.
- Bere usaimena, aldiz, oso garatua dago, elikagaiak eta gainerako saguak aurkitzen laguntzen diona.
- Entzumena ere garatuta dauka, honi esker, gainerako saguekin erlazionatzeko aukera daukate
- Egunez lotan egon ohi dira
- Etxeko saguen haurdunaldiak hiru aste irauten du
- Ama batek kume asko izaten ditu aldi berean
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratoi komuna orojaleak dira. Hau da, landareetatik zein haragitik datorren elikagaiez elikatzen dira. Hala ere, zerealak, arrautzak, haragia eta animali txikiak nahiago ditu.
Hau da, ikusi ahal den moduan sagu arruntaren elikadura askotarikoa da.
Jarrerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Normalean lau hanken gainean mugitzen diren arren, batzuetan atzeko bi hanken gainean zutitu daitezke, jateko, orientatzeko edo borrokatzeko.
- Jauzilari, eskalatzaile eta igerilari (behar izanez gero) onak dira.
- Gauez ibiltzen dira, izan ere, argi biziak saihesten baitituzte.
- Lurraldeko animaliak dira. Oro ar, dominatzaile batek zuzentzen du talde bat, eme eta banako gazte batzuekin.