Lankide:Crasto Wiki/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Maynard Keynes

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Maynard Keynes[1] ekonomialari britaniarra izan zen, Cambridgen jaio zen 1883ko ekainaren 5ean eta Sussex-en hil egin zen 1946ko apirilaren 21ean. Bere ideiak oso ondorio aipagarriak izan zituzten teoria eta politika ekonomikoetan.

Keynesek teoria bat proposatu zuen bere lanean Teoria general del empleo, el interés y el dinero, 1936. urtean argitaratutakoa. Lan horretan 1929ko Depresio Handiaren arrazoiak bilatu nahi zituen.

Keynesek proposatutako teoriaren helburua izan zen eskari agregatuaren eta enpleguaren eta diru sarreren arteko loturaren analisia egitea. Horrez gain, bere helburuak krisi ekonomikoetan nola jokatu eta gobernuei erakustea zein baliabide erabili kontrola izateko izan ziren. Kontrol hori lortzen zen gobernuen gastuaren bidez eta horrek politika fiskala izena hartu zuen. Teoria eta helburu horiei guztiei Keynesianismo izena jarri zitzaien eta gaur eguneko gobernuek kontuan hartzen dute haren printzipio eta aholku asko politika ekonomikoa egiteko.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keynesentzat[2] politika ekonomikoa zen herrialde bat krisi batetik ateratzeko tresna nagusia. Gobernuak eskariaren estimulazioaz arduratzea proposatu zuen, eta Estatua enpresei baliabideak emateaz arduratu behar zen. Politika fiskala ekonomia arautzeko erabiltzea proposatzen zuen eta ekonomiarentzat arrisku nagusiena langabezia dela uste zuen.

Ekonomia liberalaren aurkakoa da, eta Estatuak eragile ekonomiko gisa duen esku-hartzean du oinarria gaineko ezaugarrietan ikusten den moduan.

Printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria honek[3] azaltzen du soldaten jaitsierak ekonomia geldiarazten duela eskaria gutxitzean. Langabezia da krisiaren eragile nagusia, eta hau ez da gertatzen finantza-baliabiderik ez dagoelako, eskari globalik ez dagoelako baizik. Behar beste kontsumitzen ez denez, ez da behar adina produktu eta zerbitzu sortzen denontzat enpleguak sortzeko.

Horregatik, Keynesianismoaren printzipio nagusiak eskari globala igotzeko honako hirurak dira: zergak jaistea gizabanakoen kontsumoa bultzatuz, interes-tasak jaistea maileguak sustatzeko, eta azkenik, gastu publikoa handitzea estatuaren aldetik lanpostuak sortuz, gastu publikoa handituz, eta ondorioz, langabezia-mailak jaitsiz.

Abantailak eta desabantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abantaila nagusiak dira ekarpenak egiten dituela arazo ekonomikoak aztertzeko eta ez dituela herritarrak bakarrik uzten ekonomia krisietan eta haiek laguntzen dituela. Hala ere, desabantaila larria da estatuak diru gehiegi jartzea obra publikoak eraikitzeko edo jendeari dirua emateko, horrek inflazio handia eta prezioen igoera eragin dezake eta. Gainera, aurrekontuaren defizita onartzen eta bultzatzen du eta hori arriskutsua izan daiteke gobernuentzat. Hori dela eta, denboran zehar izandako krisi batzuetan arazoak izan ditu ikuspegi honek eta beste ikuspegi desberdin batzuek hartu diote aurre Keynesianismoari.

Keynesianismoaren krisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eredu keynestarra nagusitu zen 1973ko petrolioaren krisira arte. Orduan, energiaren kostu altuek beren prezioak igotzera behartu zituzten enpresak, langabezia eta inflazioa eraginez, eta Keynesek ez zuen egoera horretarako erantzunik. Milton Friedman estatubatuarraren teoria liberalak Keynesianismoa baztertu zuen, estatuak ekonomian duen esku-hartzea murriztearen alde baitzegoen, Keynesek ez bezala, estatuak eskaintza bakarrik kontrola zezakeela esanez, eta ez eskaria, prezioen mailaren bidez.

Agindu keynestarrak berreskuratu egin ziren 2008ko krisi ekonomikoaren ondoren. Europar Batasuneko eta Estatu Batuetako erakunde ekonomikoek krisi horri aplikatutako errezeta izan ziren austeritate-politikak eta Estatuak ekonomian duen papera murriztea, liberalismoak defendatuta. Hala ere, urte batzuk geroago baieztatu zen kontsumoa murrizteak susperraldia eragozten duela. Hala aitortu zuen Nazioarteko Diru Funtsak, eta gastu publikoaren murrizketak herrialde kaltetuenetan krisia areagotu zuela adierazi zuen, hala nola Grezian; EBk ere onartu zuen, eta akats bera ez errepikatzea proposatu zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Keynesianismo. 2022-12-01 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  2. (Gaztelaniaz) CFA, Andrés Sevilla Arias. «Keynesianismo - Definición, qué es y concepto» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. (Ingelesez) John Maynard Keynes. (1936). The General Theory of Employment, Interest and Money.. .