1973ko petrolioaren krisia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Petroleoaren prezioen bilakaera (1861-2007). Laranjaz prezio konstanteetan eta urdinez prezio korronteetan.

1973ko petrolioaren krisia edo lehen petrolio krisia 1973ko abuztuaren 23an hasi zen, Petrolio Esportatzaileak diren Herrialde Arabiarren Erakundeak (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea, Egipto, Siria eta Tunisia barnean hartzen dituena) hartutako erabaki batek sortua. Erabaki oso polemikoa izan zen, hortik aurrera erakunde honetako herrialdeek Yom Kippur Gerran Israel lagundu zuten herrialdeei petrolio gehiago ez saltzea erabaki zen. Erabaki honek Amerikako Estatu Batuak eta Mendebaldeko Europa hartzen zituen barne.

Prezioaren igoerak eta mundu industrializatuak petrolioarekiko zuen dependentzia handiaren ondorioz, kaltetutako herrialdeen aktibitate ekonomikoa oso kaltetua suertatu zen. Herrialde hauek hainbat neurri hartu zituzten bere kanpo mendekotasuna jaisteko asmoarekin.


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.