Edukira joan

Lankide:Iñaki Razquin/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

"Formula" hitzaren beste esanahi batzuetarako, ikusi formula.

Silanoaren formula.

Formula kimiko bat konposatu kimiko bat osatzen duten elementu kimikoen adierazpena da, eta molekula bat osatzen duten atomoen kopuru edo proportzioa adierazten du. Informazio gehigarria ere eman diezaguke, hala nola atomo horiek lotura kimikoen bidez nola lotzen diren eta espazioan nola banatzen diren. Horiek izendatzeko, nomenklatura kimikoaren arauak erabiltzen dira. Adibidez: Silanoen formula[1].

Kimikan, konposatu kimiko bat edo molekula jakin bat osatzen duten atomoen proportzio kimikoei buruzko informazioa aurkezteko modu bat da formula kimikoa. Horretarako elementu kimikoen ikurrak, zenbakiak eta, batzuetan, beste sinbolo batzuk ere erabiltzen dira, hala nola parentesiak, marratxoak, kortxeteak, komak eta zeinuak (+), (-). Formula kimikoak sinboloen lerro tipografiko bakarrera mugatzen dira, eta azpiindizeak eta superindizeak izan ditzakete. Formula kimiko bat ez da izen kimiko bat, ez baitu hitzik. Formula kimiko batek egitura kimiko sinple batzuk har ditzakeen arren, ez da egitura-formula kimiko oso bat. Formula kimikoek molekula eta substantzia kimiko sinpleenen egitura baino ezin dute zehaztu, eta, oro har, izen kimikoek eta egiturazko formulek baino ahalmen mugatuagoa dute.

Formula kimiko mota sinpleenei formula enpiriko deritze, eta atomo mota bakoitzeko zenbakizko proportzioak adierazten dituzte soilik, letrak eta zenbakiak erabiliz. Formula molekularrek ostera, molekula bateko atomo mota bakoitzaren kopurua adierazten dute, egiturari buruzko informaziorik gabe. Adibidez, glukosaren formula enpirikoa CH2O (hidrogeno atomo kopurua karbono eta oxigeno atomo kopuruaren bikoitza dela adierazten du), eta haren formula molekularra.C6 H12 O6 (12 hidrogeno atomo, 6 karbono eta oxigeno atomo).

Formula kimiko bat elementu kimikoen ikurren lerro bakar bat bezala adierazi behar denez, sarritan ez du egitura-formula batek eman dezakeen informazio adina eskaintzen. Formula horrek atomoek espazioan hartzen duten egitura azaltzen du, atomoek egiturak gauzatzeko haien artean sortzen dituzten loturen kimikoen informazioa ahalbidetuz, hala nola lotura kobalente, ioniko edota hauen konbinaketak.

Egitura konplexutasuna dela eta, formula molekular berdina baina egitura-formula ezberdina duten molekulak daude eta hauek isomero izena hartzen dute. Adibidez, glukosak bere formula molekularra (C6H12O6) beste azukre batzuekin partekatzen du, hala nola fruktosa, galaktosa eta manosa. Badira edozein egitura-formula espezifika dezaketen izenak, baina horiek termino askoren beharra dute (ikusi nomenklatura kimikoa).

Formula motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Formula molekularra: Molekula bat osatzen duten atomo kopurua adierazten du linealki. Formula molekularra sinbolo eta azpiindizez osatuta dago. Sinboloek konposatuaren elementuak adierazten dituzte eta, azpiindizeek, konposatuaren elementu bakoitza osatzen duten atomo kopurua adierazten dute. Adibidez, azido sulfuriko molekula baten formula molekularrak, H2SO4, sufre atomo batez, bi hidrogeno atomoz eta lau oxigeno atomoz osatuta dagoela adierazten digu.
    Isobutanoaren egitura-formula.Formula molekularra: C4H10 Egitura-formula: (CH3)3CH
  • Formula erdigaratua: Kimikan batez ere gehien erabiltzen dena da, lotura batzuk garatuz eta beste batzuk ez. 1,2-butadiol, adibidez, CH3-CH2-CH(OH)-CH2OH da.
  • Egitura-formula: Konposatu kimiko baten formula molekularraren irudikapen grafiko bat da, atomoak espazioan nola ordenatzen edo banatzen diren erakusten duena. Molekularen barruko lotura kimikoak erakusten dira, esplizituki edo inplizituki. [2]
  • Lewis egitura: Lewis egitura edo puntu-diagrama, molekula baten atomoen eta elektroi bikoteen arteko loturak erakusten dituen irudikapen grafikoa da. Elektroi bikote ez-lotzaileak ere irudikatzen dira.

Hill-en sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hill-en sistema (edo Hill-en notazioa) formula kimiko enpirikoak, formula kimiko molekularrak eta formula kondentsatu baten osagaiak idazteko sistema bat da. Formula horren arabera, molekula baten karbono atomoen kopurua adierazten da lehenik, hidrogeno atomoen kopurua ondoren, eta, azkenik, gainerako elementu kimiko guztien kopurua, ikur kimikoen orden alfabetikoan. Formulak karbonorik ez duenean, elementu guztiak, hidrogenoa barne, alfabetikoki zerrendatzen dira.

Estatu Batuetako Marka eta Patenteen Bulegoko Edwin A. Hill-ek argitaratu zuen lehen aldiz Hill-en sistema 1900ean.[3] Datu-base kimikoetan eta indizeetan gehien erabiltzen den sistema da, osagai-zerrendak sailkatzeko.

Ondorengo adibide formulak Hill-en sistema erabiliz idazten dira eta Hill-en ordenan zerrendatzen dira:

  • Brl
  • BrClH2Si
  • CCl4
  • CH3I
  • C2H5Br
  • H2O4S

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Química 1. Fundamentos. Ediciones Colihue SRL ISBN 978-950-581-343-8. (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  2. (Gaztelaniaz) McMurry, John. (2004). Química orgánica. Thomson ISBN 978-970-686-354-6. (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).
  3. Hill, Edwin A.. (1900-08-01). on a System of Indexing Chemical Literature; Adopted by the Classification Division of the U. S. Patent Office. 1.  doi:10.1021/ja02046a005. (Noiz kontsultatua: 2024-11-18).