Wikipedia, Entziklopedia askea
Afrodita itsasoko aparretik ateratzen (Venusen jaiotza, William-Adolphe Bouguereau, 1879).

Afrodita  maitasunaren, edertasunaren, desiraren eta orokorrean sexualitatearen jainkosa izan zen antzinako Greziako mitologian. Mitologia erromanikoan, ordea, Venus deitzen zaio. Mendeetan zehar artista askorentzako inspirazio bat izan da. Panteoian 12 jainko olinpiokoetako bat bezala agertzen da.

Maitasunaren jainkosa bezala ezaguna da baina maitasun hori ez da erromantikoa, erotikoa baizik.  Afrodita jainkosa oso boteretsua zen. Bere edertasuna erabiliz, oso erraz erakartzen zituen gizon hilkorrak eta jainkoak. Gizonei gauza goxoak esaten zizkien belarrira eta beregatik gauza maltzurrak egitea lortzen zuen.

      Entzun!





Nola jaio zen Afrodita?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrodita jainkosaren marrazkia.

Bere izena “Ἀφροδίτη” hitz grekotik dator eta “itsasoko uhinen aparra” esan nahi du. Eta horregatik, bere izena “itsasotik jaiota” bezala interpretatzen da. Beraz, bere jaiotzaren historiari erreferentzia egiten dio.

Hesiodoren arabera, Afrodita itsasoko olatuetatik jaio zen, Zipreko Pafos uhartean. Kronosek bere aita Uranori barrabilak kendu zizkion eta itsasora bota zituen. Bertatik apar txuria ateratzen hasi zen eta erdian Afrodita agertu zen, Uranoren hazitik jaioa.

   Ba al dakizu   
Afrodita oinarritzat hartu zuten artisten artean Sandro Botticelli aurkitu dezakegu, Quattrocentoko pintore italiarra. Afroditaren jaiotza Botticelliren “Venusen jaiotza” koadroan ikus dezakegu.

Hala ere, bere jaiotzari buruzko beste hainbat teoria daude. Homeroren testuetan, adibidez, esaten da Afrodita Zeusen eta Dioneren alaba dela.

Nolakoa izan zen Afroditaren bizitza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hefesto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrodita ederregia zen eta jainko guztiek eduki nahi zuten. Horregatik, Zeusi beldurra ematen zitzaion jainkoen artean lehiakortasuna sortzea eta Afrodita Hefestorekin ezkontzea erabaki zuen. Hefesto, errementarien jainkoa zen, oso itsusia eta hankamotza. Hefestok Afroditari bitxiak oparitzen zizkion baina Afrodita ez zen zoriontsu berarekin. Horregatik, maitale ugari izan zituen, jainkoak eta baita gizaki hilkorrak ere. Horiekin hainbat seme-alaba izan zituen: Eros, Fobos, Deimos, Priapo, Harmonia, Tique, Hermafrodito, Troiako Eneas, besteak beste.

Afroditaren harremanen eskema bisuala.

Ares eta beste jainko batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ares, gerraren jainkoa, izan zen Afroditaren maitale gogokoena. Afroditarekin geratzen zen Hefesto etxean ez zegoenean. Hefesto ez konturatzeko Aresek Electrion eramaten zuen berarekin begirale gisa. Egun batean, Electrion lo geratu zen eta Heliosek, eguzkiaren personifikazioa, maitaleak harrapatu zituen. Orduan, Heliosek Hefestori gertatutakoa kontatu zion eta Hefestok maitaleak harrapatzeko tranpa bat prestatu zuen. Jainkoak gertatutakoaz jabetu zirenean maitaleak banandu zituzten. Baina ez zen nahikoa izan haien bilerekin amaitzeko eta hainbat seme-alaba izan zituzten: Fobos, Deimos, Harmonia, Eros, etab.

Afroditak beste jainko maitale asko izan zituen: Dioniso, Hermes, etab. Horiekin beste hainbat seme-alaba izan zituen: Priapo Dionisorekin eta Tique eta Hermafrodito Hermesekin.

Adonis[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Afrodita hain zen ederra, bere aita Zeus hartaz maitemindu zen eta atzetik jarraitu Zion, bail Afroditak ihes begin zen eta Zeus gogoeta begin ondoren Afrodita bake uzi zuen.

Mirrak, Siriako erregearen alabak (Tias), Afroditaren haserrea jasan zuen. Ondorioz, bere aitarekin seme bat izan zuen. Horregatik, bere aitak Mirra hil nahi zuen baina Mirrak jainkoen babesa eskatu zuen. Jainkoek Mirra zuhaitz bihurtu zuten. 10 hilabete beranduago zuhaitzetik Adonis jaio zen. Afrodita Adonis ikustean maitemindu egin zen eta Persefoneri utzi zion. Persefonek Adonis zaindu behar zuen, baina hau ere maitemintzen da eta ez dio Afroditari itzuli nahi. Zeusek, gatazka konpontzeko erabaki zuen Adonisek urte baten herena Afroditarekin emango zuela, beste herena Persefonerekin eta azken herena nahi zuen moduan. Azkenean, Artemisak bidalitako basurde batek Adonis hil zuen.

Afrodita izan zen Troiako gerraren erruduna?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitologian, Afrodita, neurri batean Troiako gerraren erruduna da. Peleo eta Tetisen ezkontzan, Erisek (desadostasunaren jainkosa) urrezko sagar bat eman nahi zion jainkosa ederrenari. Hera, Atenea eta Afrodita sagarrarengatik borrokatu ziren eta Zeusek Troiako Paris printzea izendatu zuen epaile bezala.

Printzearen erabakian eragina izateko jainkosa bakoitzak  zerbait eskeini zion: Ateneak indarra eta ezintasuna, Herak Asia eta Europako kontinenteak eta Afroditak munduko emakume hilkorrik ederrena, Espartako Helena. Troiako Paris printzeak Afrodita aukeratu zuen irabazle bezala eta Hera eta Atenea asko haserretu ziren. Geroago, Hera eta Ateneak Helenaren baiketaz aprobetxatu ziren Troiako Gerra pizteko.

Afrodita eta Psike[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psike Anatolia erregearen hiru printzesetatik txikiena zen, eta oso ederra zen. Egun batean, Afroditak, Psikeren edertasunarengatik jeloskor jarri zen. Horregatik, Afroditak Psike zigortzea erabaki zuen Erosen laguntzarekin. Erosek Psique izaki beldurgarri eta mexpretxagarri batekin maintemindu behar zuen gezi baten bidez.

Nahiz eta aginduak jarraitu nahi zituen, ez zen gai izan Psike ikustean guztiz harrituta geratu zelako. Ondorioz, bere geziarekin mindu zen eta printzesa ederrarekin erabat maiteminduta geratu zen, amaren agindua bete gabe. Ondoren, bikotea ezkondu egin zen.

Afroditari buruz gehiago jakin nahi duzue?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://ninos.kiddle.co/Afrodita
  2. https://www.bosquedefantasias.com/recursos/mitologia/afrodita