Edukira joan

Dione

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dione
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaUrano, Ozeano eta Eter
AmaGaia eta Tetis
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakAfrodita, Dioniso, Niobe eta Aphrodite Pandemos (en) Itzuli

Greziar mitologian, Dione[1] (antzinako grezieraz: Διωνη, "erregina jainkotiarra"), presentzia askorik ez duen jainkosa bat da, bere formarik zehatzena, Homeroren Iliadako V. liburuan hartzen duena, Afrodita jainkosaren ama bezala, honek bere ondoan bidaiatzen duenean, bere gogokoena eta semea zen Eneas babesten ari zela gudu batean zauritua izan ondoren. Atal honetan, Dionek, Gearen baliokidea dirudi, Homerok, hau ere Olinpoan sartzen zuelarik.

Dioneren izen indoeuroparra, izatez, titulu bat da: "Jainkosa", etimologikoki, Zeusen femeninozko forma. Erromatar mitologiako Dianak, antzerako etimologia du, baina, gainontzekoan, ez du inongo zerikusirik. Iliadaren ondorengo lanetan, Dionea edo Dione, Afrodita berari deitzen zaio. Zeusen Dodonako orakulu zaharrean, Dione hartzen zen Zeusen emaztetzat, Heraren ordez, mantendu diren idazkun botibo askok erakusten duten lez.

Hesiodoren arabera Dione titanide bat ez zen arren, bere Teogonian, ozeanideen zerrendan agertzen baita, Apolodoro Atenasekoak bai hartzen zuen titanide bezala.

Ondorengo mitografo batek, Higinok, Dione pleiade bat dela dio, Atlasen alaba, eta, Tantalorekin, Pelope, Niobe eta Broteasen ama.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]