Lankide:Iker Lizarralde/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «FTTx» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Fiber to the x» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.
Eskeman irudikatzen da nola aldatzen diren FTTx arkitekturak zuntz optikoaren eta kobrezko hariaren arteko distantziaren arabera. Ezkerretara ikusten den eraikina zerbitzu horniketako operadorea da eta eskuinekoa zerbitzu erabiltzaile baten eraikina.

Zuntz optikoa x-ra (FTTx ingelesez) komunikazioetako termino orokor bat da, sarbide tradizionala zuntz optikoa erabiltzen duen beste edozein sarbidek ordezkatzean datza, bai osorik bai erdizka. Zuntz optikoak kobrezko haria baino informazio gehiago garraiatu dezakenez eta distantziarekiko galera gutxiago dituenez XX. mendeko kobrezko telefonia sareak ordezkatzeko ezin hobeak dira.[1]

FTTx akronimoa fiber to the esaldiaren erabileratik dator. Hedatutako konfigurazioen orokortze gisa sortzen da (FTTN, FTTC, FTTB, FTTH...), eta azken letra hori zuntzaren helmugaren arabera izendatzeko balio digu (nodoa, espaloia, eraikina, etxea...).[2]

Datu transmisiorako metodo honetan oreka bilatzen da, zuntz optikoak eskaintzen digun abiadura eta banda-zabaleraren eta kobre harizko transmisio baliabideek eskaintzen diguten prezio eta kudeatzeko erraztasuna. Zuntz optikoaren erabilera hornitzailetik ahalik eta urruneraino luzatuko da transmisio onura horietaz baliatzeko, behin hau izenean aipatutako helmugaraino iristean kobrezko hari bidezko transmisio baliabideak erabiliko dira. Honela banaketarako edo instalazio berriak egiterakoan asko errazten da prozesua eta kostuak asko jaisten dira. Kobre hari bidezko komunikazio hauetan erabilienak kable pare bihurritua eta kable ardazkideak dira, hauek aurreko belaunaldiko instalakuntzetan erabiliak eta oraingoetan berrerabiliak.

FTTx gako garrantzitsu bat izan da azken urteetako sarearen berrikuntzan eta sendotzean. Hau erabiltzaile guztientzat abiadura altuko eta gaitasun handiko Interneterako konexioa egotea bermatu du eta zerbitzuaren kalitatean estandar batzuk egotea eta errespetatzea lortu du.

FTTx iritsi ez den lekuetan beste aukera bat hedatu da, HFC (Hybrid fiber-coaxial) deituriko teknologia. Honetan kable ardazkidea eta zuntz optikoa erabiltzen dira FTTx-n bezala, baina ez daude hainbeste aukera helmuga hautatzerakoan, zuntzaren tartea nodo bateraino iristen da eta honetatik ardazkidearekin eramaten da erabiltzaileetaraino. Honetaz gain badaude beste teknologiak gaur egun Internet hornikuntzarako, adibidez: WiFia, WiMAXa, LTE...

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telekomunikazioen industrian aldaera asko sortu dira Interneterako hornikuntza teknologia honetan, eta hauen artean askotan errepikatzen diren batzuk daude, orokorrenak eta erabilienak. Hauetaz gain, badaude mota espezifikoago batzuk, ez hain erabiliak non informazio kantitatea ez den hain ugaria.

Erabilienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FTTH[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FTTH konfigurazion etxe barruan aurkitzen den zuntz optikoaren hargunea

Zuntz optikoa etxeraino (Fiber-to-the-home) gaur egun mota erabilienetakoa da kasu askotan. Zuntz optikoa etxeraino iristen da, eta honetan lortzen den seinale optikoa datu jario digital elektrikoan bihurtu behar dugute. Honetarako, etxe barruan edo kanpoan ONT edo ONU deituriko gailuak jarri beharko ditugu seinale hauen aldaketarako. Hauetan kontuan hartu behar dugu zein motako konektorea dugun gure zuntz kablean eta zein terminal dugun gure routerrean.

Sare hauen arkitekturan garrantzi handia hartzen dute banaketa optikorako erabiltzen diren tresnak, splitter deiturikoak. Hauek gure zuntz optikoan barrena joaten den seinale optikoa adar bat baino gehiagotik banatzeko balio digu. Honela hornitzailetik bidaltzen den informazioa adar anitzeko sare batetik bidaltzen da erabiltzaile bakoitzera iritsi ahal izateko. Honetaz gain, alderantziz ere lan egiten du tresna honek, hau da, adar bat baino gehiagotik datorren datu jarioa adar berdin batean batu eta bidaltzeko gai da, honela erabiltzaile bat baino gehiagok adar berdinetik bidali ahal dituzte haien datu jarioak.

FTTB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntz optikoa eraikineraino (Fiber-to-the-building) ere oso erabilia da gaur egungo instalakuntzetan. Kasu honetan, zuntz optikoa eraikinera iristen da, non eraikin horretan erabiltzaile bat baino gehiago dauden. Erabiltzaile hauei zerbitzua eman ahal izateko eraikinaren barruan lehen aipatutako kobrezko hari bidezko komunikazioaz baliatzen dira hauen bizilekura iristeko. Mota hau oso erabilia da hiri inguruneetako bizileku anitzeko eraikuntzetan, honela zuntz optikoko sarrera bakarraz eraikuntza osoko erabiltzaile guztien hornikuntza osatzen delako, eta ez delako zertan instalakuntzarako bizilekuen jabeen erabakiaren zain egon behar, hau haien etxetatik kanpo egiten delako.

Hornikuntza horretarako VDSL2 (Very high bit-rate Digital Subscriber Line 2) erabiltzen da. VDSL estandarraren bigarren bertsioa da eta honen esker 100 Mbps inguruko abiadurak lor daitezke kable pare bihurrituari esker. Oso distantzia txikietan erabili daiteke teknologia hau; beraz, FTTB instalakuntzetan erabiltzeko ezin hobea da.[3]

FTTC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FTTC instalakuntzan behar den armairua ONT ekipoen eta splitteren ezarpenerako

Zuntz optikoa espaloiraino/kabinaraino (Fiber-to-the-curb/cabinet), erabiltzailearen kokapenetik hurbil dagoen nodo bateraino hedatzen da sare-azpiegitura. Hau eraikinetik hurbil dagoen espaloi edo zerbitzu anitzetako armairu/kabina batean kokatzen da kalean, ahal den heinean erabiltzailearen kokapenetik 300-500 metro baino hurbilago.

Kasu honetan, aurrekoekin konparatuz, ikus dezakegu kobrezko tartea luzeagoa dela eta honek errendimenduan galerak ekarriko dituela, baina prezio aldetik askoz komenigarriagoa da, ADSLaren preziotik hurbil dauden tarifak eskainiz zuntz bidezko komunikazio batengaitik.[4]

FTTN[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntz optikoa nodoraino (Fiber-to-the-node), FTTC bezalako kasua da. Nodo bat jartzen dugu erabiltzailetik hurbil baina ez aurreko kasuetan bezain hurbil. Normalean sareak auzoka antolatzeko erabiltzen da, eta nodo hauek 300-500 metro baino hurrunago egon ohi dira.

Zuntz bidezko komunikazioan anplifikadoreak erabiltzen dira sarean zehar seinalearen atenuazioa ekiditeko. Azken anplifikadorera iristean erabakitzen da honetan seinale optikotik elektrikora pasatzea. Honela instalakuntza eta azpiegitura berririk ez dira sortu behar seinale aldaketa hori egiteko. Horregatik jartzen dira nodoak eraikinetatik urrun, kostuak merketzeko eta azpiegitura gutxiago behar izateko.

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude beste mota batzuk kasu zehatzetan bakarrik erabiliak eta ez hain sakonki garatuak.

  • FTTO (fiber-to-the-office, zuntz optikoa bulegoraino). FTTH-ren kasu berdina da, baina konfigurazioan aldaera batzuk ematen dira hau enpresentzat zehazki behar dituzten espezifikazioak betetzeko.
  • FTTA (fiber-to-the-antenna, zuntz optikoa antenaraino). Sare-arkitektura honetan zuntz optikoa erabiltzen da datuen transmisoa antenetara hedatzeko. Teknologia hau normalean mugikor sareetan erabiltzen da, eskaintzen digun transmisio gaitasuna, abiadura eta eraginkortasuna honen gako delako.
  • FTTD (fiber-to-the-desktop/desk, zuntz optikoa mahairaino). FTTH-ren antzeko kasua da, bulegoetan zuntz optikoa lan postuko mahaietaraino iristen da, eta hauetan FTTH motako konfigurazioak eraikitzen dira.
  • FTTF (fiber-to-the-factory/farm, zuntz optikoa lantegiraino/abeletxeraino). Sare hauek esandako eraikinetara iristen dira FTTB moduko kasuetan bezala, hauetan beste motako zerbitzu espezifikoak emanez hauen beharretara doituz.
  • ...

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datuak transmititzeko zuntz optikoen lehen garapenak 1970eko hamarkadan egin ziren. Lehen zuntz optikoak distantzia luzeko transmisioetarako erabiltzen ziren telekomunikazioetan, eta hauek aitzindari izan ziren FTTx sareentzat. 6Mbps-ko transmisio tasadun komunikazioa lortu egin zen General Telephone and Electronics-en eskutik.[5]

FTTH 2000ko hamarkadan garatu egin zen, momentuko teknologiaz baliatuz etxeetaraino teknologia eramatea posible zela ikusi egin zenean. Transmisio medio tradizionalek eskaintzen zituzten abiadurak eta tasak asko hobetu zirenez, garrantzi handia lortu zuen sektore teknologiko eta enpresarialetan, baina ordezkapena justifikatu beharra zegoen. Sare tradizionalaren egoera zaharkituak eta zuntzak behar zituen osagaien kosteen merketzeak ordezkapena, garapena eta hedapena ahalbidetu zituzten.[6]

Telefono-konpainiak, hiriak, zerbitzu publikoen enpresak, merkataritza-zerbitzuen hornitzaileak eta higiezinen agentziak konturatu ziren abonatuen konexioa hobetzeko aukerarik onena etxerako zuntza edo instalazioak (FTTH, FTTP) zirela, nahiz eta espaloirainoko zuntza (FTTC) edo haririk gabeko sarerainoko zuntza (FTTW) behar zenean erabili ahal ziren.[6]

Gaur egun, zerbitzu berriak emateko aukerak (telefono, Internet eta bideo streaming, triple-play zerbitzu paketean) eta sareko arkitektura berriekiko prezio baxuko osagaiek FTTx ekonomikoki erakargarria izatea eragiten dute. Enpresak mila milioi dolar gastatzen ari dira milioika etxe eta bulego zuntzarekin konektatzeko.[6]

Banaketa optikoko sareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzeneko zuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banaketa optikoko sare arkitekturarik sinpleena da. Zuntz bakoitzak hornitzailetik bezerora eramaten du informazioa zuzenean. Honela banda-zabalera oso altuak lor daitezke, baina kostu altukoak dira, azken finean hornitzailean ekipamendu eta baliabideak erabiltzaile bati erreserbatzen zaizkiolako.[7]

Partekatutako zuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hornitzailetik irtetzen diren zuntzak bezero bat baino gehiagok partekatzen dute. Zuntz honen banaketa ez da gauzatuko erabiltzailearen muturretik hurbil dagoen arte, non bezero bakoitzari zuntz mutur bat bidaliko zaion. AON eta PON arkitektura honen barnean sartzen dira.

Sare optiko aktibo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konparazio bat AON eta PON sare arkitekturen artean

Sare optiko aktiboak (AON, active optical network) energia elektrikoa behar duten gailuak erabiltzen ditu seinalearen banaketarako. Honetarako, bideragailuak edo routerrak erabiltzen dira, non seinale optikotik elektrikora pasatzen den bideratzeko eta behin hau eginda seinale elektrikoa optiko bihurtzen den. Hornitzailetik bidalitako datu jarioak bakarrik iritsi behar den bezeroaren adarrera bideratzen dira.

Seinaleen arteko talkak ekiditeko bideragailuek neurriak hartzen dituzte bufferak erabiliz. Bi muturretan Ethernet aktiboaren erabilera egiten denez, gero guztia Ethernet sare bat bezala behatu daiteke. Hau Ethernet bideragailu optikoei esker egin daiteke. Ethernet sare lokal batekin konparatu genezake hau, baina ordenagailuak eta imprimagailuak haien artean konektatu beharrean bezeroak eta zerbitzariak konektatzen dira. Bideragailu hauetako bakoitzean 1 000 erabiltzaile egon daitezke lotuta gehienez, baina ohikoena 400-500 erabiltzaile inguru egotea da.

Sare optiko pasibo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sare optiko pasiboak (PON, passive optical network) puntu batetik puntu anitzera bidalketak ahalbidetzen ditu energia elektrikorik behar ez duten splitter optikoak erabiliz. Hauek zuntz bakarretik 128 bezerora iritsarazi dezakete datu jarioa. Sare hauei esker gailuetan kostu murrizketa bat lortzen da, hauen prezio baxuagoari esker eta energia elektrikoaren behar eza dela eta. Hornitzailetik bidaltzen den jario guztia konektatuta dauden bezero guztietara iristen da broadcast bidalketa eginez. Enkriptazioa erabiltzen da segurtasun minimo bat lortzeko.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «How Fiber Optics Work» HowStuffWorks 2001-03-06 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  2. «FTTx | ¿Qué es? Diseño y pruebas de red de VIAVI» www.viavisolutions.com 2023-03-10 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).
  3. «FTTB & VDSL2... el cobre tiene vida para rato» www.ramonmillan.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  4. (Gaztelaniaz) Fraga, Alberto Iglesias. (2019-02-21). «¿Qué significan las siglas FTTH, FTTC o FTTS de tu fibra óptica?» Computer Hoy (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  5. (Gaztelaniaz) Velasco, J. J.. (2013-06-18). «Fibra óptica: la historia de sus orígenes» Blogthinkbig.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  6. a b c (Gaztelaniaz) «Introducción a la FTTH» www.thefoa.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
  7. (Ingelesez) The Economics of Next Generation Access -Final Report. .
  8. (Ingelesez) GPON oinarriak. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]