Lankide:Ipou2/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorputza
Okil Beltzaren kanta

Okil Beltza (Dryocopus martius), Picidae familia osatzen duten hegaztietako bat da. Familia honen barnean Okil hegaztia aurki dezakegu eta familia honen barnean ere izen desberdineko Okilak aurkituko ditugu, hala nola: berdea, handia, txikia, ertaina, gibelnabarra eta Okil beltza.

Ezaugarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti hauek heuren moko luze eta mehearengatik bereizten dira, okil gehienek intsektu harrapaketatik elikatzen dira. Beraien moko luzeaz baliatzen dira heruen harrapakinak ezkutatzen diren lekuak zulatu eta hauek harrapatu ahal izateko. Hegazti hauek askotan aurkitu ohi dira enborretan zuloak egiten, hauek harrapakin edo habia egiten hari diren seinale izango da. Enborretan ondo itsatsita egoteko hatzamar luze eta indartsuak dituzte, begiratu eskuineko irudian bestela.

Okil beltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okil mota desberdinak daudela esan dugu, bera guazen Beltzaren inguruan hitz egitera. Zertan bereizten den galdezka harituko zarte ezta?

  • Hasteko, tamainari dagokionez Euskal Herrian aurki dezakegun Okilik handiena da, 40-46cm inguru neurtzera iristen dira eta hegalen zabalera 70-75cm artekoak izatera iristen dira, belearen haina.
Bizileku banaketa
Okila fruituak jaten
Okilak zulatutako enborra
  • Bigarrenik, koloreei dagokienez, ia guztiz beltza da, beltza ez den zati bakarra bere buruaren goialdea izango da, izan ere, hau kolore gorrikoa izango da. Sexua bereizteko ondorengoan oinarrituko gara, hemeen kasuan buruaren zatitxo bat soilik izango du kolore gorrikoa eta arrak kolore gorria mokoaren hasieraraino izango du.
  • Beste berezitasun batzuei dagokienez, mokoa aipatu beharko, hau baita bere herramienta nagusia. Bada hau kolore horiska eta moko punta kolore beltzekoa du. Begiei dagokienez horixkak ditu

Noiz eta Non aurkituko dugu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Okila otsailetik aurrera lanean hasten da, zuhaitzetako enborretan zuloak egiten. Okila gehien ikusteko aukera ibaiertzetanizango dugu, beraz hegazti hau ikusteko gerturatu ibaietara. Eurasian non kokatzen den ikusteko begiratu alboko mapa. Euskal herrian bereziki, Pirinio inguruan, Belagua hegoaldean eta Aralar, Lizarrusti, Gorbeia, Urkiola, Altube zein Izkin moduko pagadiak dauden mendi adarretan aurkitu dezakegu.

Bizilekua eta ugalketa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberria iristen denean, okil beltzek, bikotea osatu ondoren, zuhaitz sendo eta handi bat aukeratzen dute, eta mokoaz zura zulatuz 20 cm diametro inguruko ganbara bikaina eraikitzen dute enborraren barnean. Ganbara honen atari eliptikoa normalean hegoalderantz begira kokatuta egoten da.

Zerez elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazti hau gehienbat intsektu xilofago, larba, koleopteroak, inurri eta ahabi-fruituez elikatzen da.

   Ba al dakizu   

Okil Beltz emeak 4-5 arrautza jartzen dute Apirilaren bukaeran. Txitoak 12-14 egunetan jaioko dira, bere elikadura amaren kargu egongo da. 20 egun pasata txitoak habi konpora begira egongo dira eta 27 egun pasata hasiko dira irteten eta ingurukoa miatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aihartza, Joxerra(1991/11/01). Okil beltza, zuhaitz-txikitzaile zoroa.  Zientzia.eus . Honako webgune honetatik berreskuratua: https://zientzia.eus/artikuluak/okil-beltza-zuhaitz-txikitzaile-zoroa/ Azken kontsulta data:(18/03/2020)
  • Peñas Patiño. Xosé M., Pedreira López C. eta Silva. C. (2019). Euskal Herriko hegaztien gida. 144.or. Sua edizioak.


Okilaren arrautza