Lankide:Itsasob/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eltxoa, bizkarroi parasito bat da.
   Ba al dakizu   

Bizkarroiak edo parasitoak beste landare edo animali batengandik bizi diren izaki bizidun txiak direla?

BIZKARROI PARASITOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkarroiak edo parasitoak beste landare edo animali batengandik bizi diren izaki bizidun txikiak dira.

Hauek, landare eta animalien onurak hartzen dituzte aldi berean beraiei kalte eginez. Bizkarroiak, tamainaz oso txikiak izan ohi dira, hau da, berarengandik bizi den landare edo animalia hori baino  askoz ere txikiagoa hain zuzen ere. Bere bizitzeko era ez denez erraza, bizi ahal izateko, animalia edo landareen gehiengoa baino azkarrago ugaltzen da. Adibide batzuen artean, zorriak, zenbait zizare eta eltxoak ditugu.


Bizkarroitasuna edo parasitismoa, bi izaki bizidunen arteko harreman estu eta iraunkorrean oinarritzen da. Parasito edo bizkarroi bat, beste bizidun batengandik bizi da kalte egiten, baina hori hiltzera iritsi gabe. Parasito hauek eltxoak, zorriak, zuhaitzeko onddoak, anisakisak eta giza onddoak dira adibidez.

Onddo batzuk, bizkarroi parasitoak dira.
Mihura landarea, zuhaitzetan azaltzen den bizkarroi parasitoa da.

Motak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Bizkarroitasun edo parasitismoak hainbat gaixotasun sortu ditzazkeela?

Kalteak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugunez, bizkarroiak ez dituzte animaliak bakarrik kaltetzen, landare asko ere kaltetzen dituzte. Hortaz gain, oso adibide on bat daukagu, mihura. Hau beste landare batengandik bizi den landarea da. Honek beste landarearen izerdia zurrupatzen du bere sustraien bitartez banpiro moduan.

Bizkarroitasun edo parasitismo honek hainbat gaixotasun sortu ohi ditu. Bizkarroiak, beraiek bakarrik, parasitosi gaixotasuna sortzen dute. Gizakiei mina egiten dien bizkarroi hauek hiru taldetan banatzen dira: protozooak, helmitoak eta ektoparasitoak.