Lankide:Jvillanueva017/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Baleontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nao San Juan ontziaren irudikapena. Red Bay-eko uretan ondoratu zena.

XV. mendean sorturiko ontzi mota da, baleen arrantzarako espezifikoki egindako ontzia hain zuzen ere. Bere baitan baleontziak ez zuen aktiboki arrantzaren prozesuan parte hartzen, hori txalupek egiten baitzuten. Baleontziak momentura arte erabilitako ontziak baino handiagoak ziren. Horien tamainari ezker, itsas gizonek urrunago joan zitekeen arrantzan.

Gaur egun arrantzako inude ontziak daukan zereginaren antzekoa zen bere garaian baleontzia zuena. Inude ontzi primitiboa dela Baleontzia esan daiteke beraz. Bere barruan txalupak, arrantzarako tresneria, janaria, edaria eta beste hainbat gauza gorde zezaketen. Horretaz gain, itsas gizonei babesa eta deskantsatzeko tokiaz jorratzen zituen, baita baleak zatikatu eta kontserbatzeko lekua bazeukaten ere[1].

Hobekuntza hauek guztiak arrantzaleak gero eta urrunago bidaiatzeko aukera ireki zuen. XV. menderako, hainbat Euskal baleontzi nabigatzen zuten Asturias zein Galiziako kostaldeetan, eta XVI. mendean Ternua-ko kostaldeetara heldu ziren arrantzaleak[2].


Inbestigazio batzuen arabera, Euskal arrantzaleak Amerikara Cristobal Kolon baino lehenago iritsi ziren, 1395ean, baina frogaturik gabeko teoriak dira, aztarna arkeologikorik ez daudelako[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo Baleontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo bale ontziaren eraikuntzari data jartzea zaila da. Arrantza bere baitan historiaurrean jada egiten zen, baleak barne seguruenik. Ugaztun hauen arrantzan ezaguna da Inuit tribua, baina haien teknikak kayak batekin jorratzen ziren, eta ez baleen arrantzarako espezifikoki eraikitako ontzi batekin.

Baleontziak eraikitzen lehenak ez izan harren (hori konfirma dezakeen dokumenturik ez baitago), ospe handienetariko bale arrantzaleak izan dira Euskaldunak. Badira XI. mendeko dokumentu fidagarriak zeinen arabera, 1095ean Baionari Bale haragia saltzeko baimena ematen zaio. Geroago, 1200eko Abenduaren 13an, Alfonso VIII dokumentu bat sortzen du eta horren arabera, Mutriku urtero bale baten dohaintza egin behar zion Santiagoko ordenari.

Euskal arrantzaren datu gehiago jasota, hasieran baleak kostaldetik hurbil igeri egiten zuten, ipar itsasoko ur hotzei alde eginez. Orduan, lur finkoarekiko distantzia motzari esker, txalupak erabilita harrapatu ahal ziren baleak.

Teknika hau erabilita, XV. mendera arte arrantzan ibili ziren euskaldunak. Hortik aurrera, baleak aurkitzeko Asturias eta Galiziara mugitu behar izan ziren, eta hondoren Ternua-ra. Itsasoan bidai horiek jorratu ahal izateko txalupak ez ziren nahiko. Orduan sortu ziren baleontziak.

Ontzi hauek egurrez eginda zeuden, galeoien itxura nagusia kopiatuz. Barnean, 60 marinel inguruko tripulaziorentzako tokia izan ohi zuten. Horretaz gain, baleak zatikatzeko, olioa ateratzeko eta dena gordetzeko tokia eta tresneria bazeukaten ere. Bestalde, kubiertan 3 eta 5 txalupa inguru gordetzen ziren, uretara beheratzeko prest edozein momentuan. Masta nagusia bestalde, 30 metro ingurukoa izan ohi zen. Hemendik arrantzaleak baleen arrastoak bilatu ahal zituzten.

Ekaineko bigarren astean nabigazioa hasten zuten Ternua-ra, 60 egun inguruko itsasaldian, abuztuko erdialderako helduz. Une egokiena zen, baleen udazkeneko migrazioarekin bat zetorrelako. Han negura arte egoten ziren, orduan izotzak nabigazioa eragozten zuen, etxera itzultzeko momentua ezarriz. Bueltako bidaia motzagoa zen, 30-40 egun ingurukoa, korronteen laguntza dela eta.[3]

Baleontzi Modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeak igaro ahala, baleontziak beste arrantza ontzietan ezartzen ziren aurrerapen tekniko eta teknologiko berdinak jasotzen zituzten. Oihalak lurrun makinetatik aldatuz , eta egurrezko kroskoa metalezkoengandik trukatuz.

Aldaketa handia XIX. Mendean eman zen. Momentura arte, Baleontzitik txalupak botatzen ziren uretara, eta orduan, balea atzetik jarraitzen zen bitartean, eskuz jaurti behar zitzaion arpoia. Arrantza teknika berriak sartzerakoan hori guztiz aldatu zen. Txalupak ez ziren gehiago erabiltzen, eta arpoia pneumatikoki jaurtitzen zen baleontzitik.

Gainera, une horretan arrantzatzen ziren baleak familia ezberdinekoak dira, besteen kopurua murriztu delako. Zere arrunta (Balaenoptera physalus) beste baleak baino azkarragoa zen, baleontzi berriak bezala. Lehen erabilitako arraun txalupekin pentsa ezinak ziren abiadurak erraz mantenduz.

1986-tik aurrera, baleen arrantza gelditu egin zen legeen bidez, animalien kontserbazioa suspertuz. Arrantza zientifikoa oraindik ahalbidetuta dago, Japonian egiten dena adibidez. Beste herrialde batzuetan, tribu txikien artean baimenduta dago bale kopuru murriztu bat arrantzatzea.

Erdi aroko Ontziolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albaola San Juan baleontziaren erreplika eraikitze prozesuan.

XV. eta XVI. mendeetan ez ziren ontzien kotak eta planoak paperean idazten, horregatik ezinezkoa da garaiko dokumentuak aurkitzea. Baina 1978an Red Bay-en (Kanada) ikertzaile talde batek San Juan baleontziaren aztarnak topatu zituzten eta horien egoera hain ona zen, garaiko baleontziaren erreplika bat egiteko jarraitu beharziren teknikak eta neurriak jakitea lortu zela.

Euskal ontzioletan praktikan jarritako teknikak besteekiko ezberdinak izan harren, garaiko baleontzi hoberenak eraikitzearen ospea lortu zuten. Egurrari dagokionez, Haritza zen erabilitako zuhaitza ontzi osoan, jobalta izan ezik. Jobalta pagoen egurrarekin eraikitzen baitzen. Pagoaren egurra ez zen ohikoa ontzioletan, lehortze eta bustitze zikloak oso txarto jasaten dituelako. Baina jobalta denbora osoan dago ur azpian, krosko barruan ur pixka bat egoten delako beti. Egoera horretan Pagoaren egurra aldaezina mantentzen da eta propietate horretaz baliatu ziren Euskal ontzioletako langileak.

Egurra lortzeko moztu behar ziren zuhaitzak erabakitzea lan handia zen ere bai. Ontzia eraikitzeko pieza zuzenak zein biratuak behar ziren. Hori dela eta, erabiliko ziren Haritzak erabakitzerakoan, eraiki beharreko piezen itxurara moldatzeko gaitasuna kontuan hartzen zen. Branka eraikitzerakoan ezberdintasun bat ikusi daiteke. Branka jobaltari lotzeko eran bereziki. XX. mendeko ontzi eraikuntzan, bi pieza hauen arteko batuketa egiterakoan, bertikalki sartzen ziren errematxeak edo iltzeak. Ez da horrela baleontzi askoren kasuan, zeintzuk lotura hori zentzu horizontalean jorratzen zuten.

Istoriak eta Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moby Dick istorioaren ilustrazioa.
  • Felipe II 1587an iragarri zuen zeluda errealaren arabera, Gipuzkoatik ateratako ontzi guztiak armatuta joan behar ziren, Frantzia eta Ingalaterrako kortsarioei aurre egiteko. Euskaldunak armaz hornitu zituzten ontziak, baina tripulazioa ere. Kasu batzuetan, defentsa hoberena erasotzea zela pentsatuta, hainbat baleontzi kortsarioen ehizan joan ziren.
  • Essex baleontziaren hondoraketa, eta tripulazioak bizi irauteko jasandako egoerak Moby Dick liburua inspiratu zuen. Ontzia normala den baino tamaina handiagoko bale baten bi eraso jasan zituen, eta hori hondoraketa sortu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Aitaguria, Bermeoko Baleontzia» www.aitaguria.bermeo.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  2. (Gaztelaniaz) «La Historia de los Balleneros Vascos» Historia con imágenes 2017-05-26 (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).
  3. a b (Gaztelaniaz) «El mito de que los balleneros vascos estuvieron en América antes que Cristóbal Colón» abc (Noiz kontsultatua: 2018-11-14).