Lankide:Lander Mujika Navajo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Antzinako Greziako arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partenona, Antzinako Greziako arkitekturaren lan nagusia, V. mendearen erdialdera eraikia, Atenaseko Akropolisean.

Antzinako Greziako arkitektura greziera hizkuntza erabiltzen duten herriek (herri heleneikoa) eraikitako arkitektura da. Herrialde hauen kulturaren haskundea greziar penintsulan, Peloponeson, Egeoko uharteetan, eta Asia Txikiko eta Italiako kolonietan eman zen, K.a. 900. urtetik K.o 100. urterarte, K.a. 600. urteko lehen obra arkitektoniko batzuek barne.

Antzinako Greziar arkitektura bere jainkotegiegatik ezaguna da, hauetako asko hondatuta aurkitzen dira, hala ere, beste batzuk funtsez ukigabe daude eskualde osoan. Mundu eleneiko osoan bigarren mailan mantentzen den eraikuntza mota kanpoko antzerkia da, K.a. 350. urtean eraiki zen lehena. Egun ikus daitezkeen beste mota arkitektoniko batzuk dira, besteak beste, prozesio sarrerako atea (propylon), herriko plaza (agora), kolomadiz (estoa) inguraturiko ibilaldia, udal-eraikuntza (bouleuterion) , monumentu publikoa, hilobi monumentala (mausoleum) eta stadium-a.

Greziako arkitektura zaharra ezaugarri normalizatu anitz dituelako bereizten da, egituran baita dekorazioan ere. Ezaugarri horiek bereziki tenpluetan nabaritzen dira. Tenplu bakoitza eraikita dago paisaje batetako entitate eskultoriko bat izango balitz, eta are gehiago lurzoru altu batetan kokatuta badago, dotoretasunak bere proportzioak eman ditzan eta ertz guztietatik eraikinak duen azalaren gainean zirrarak ikus daitezen. Nikolaus Persnerek adierazten du «tenpluaren forma plastikoa (grekera)...ondorengo edozein eraikuntzak baino presentzia handiago batekin gure aurrean kokaturiko eraikina»

Antzinako Greziako arkitekturaren hiztegi formala, bereziki estilo arkitektonikoaren zatiketa, ongi zehaztutako hiru ordenetan mugatzen da: ordena dorikoa, ordena jonikoa eta ordena korintioa, horiek ondorengo garaietako mendebaldeko arkitekturetan ondorio sakonak izan dituzte.

Erromako antzinako arkitektura Grezian sortu zen eta Italian etengabeko eragina izan du gaur egun arte.

Errenazimendu garaitik, klasisismoaren pizkuandeek, alde batetik, greziako arkitekturaren xehetasun eta forma zehatzak, eta beste batetik, orekan eta proportzioan oinarritzen den edertasun kontzeptu arkitektonikoa bizirik mantentzen lagundu dute.

Errenazimenduko arkitekturaren eta arkitektura neoklasikoaren geroko estiloek, gutxi gora-behera modu doi batetan grekoen estilo zaharrari egokitu eta segitu zioten.

Materialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura grekoan erabilitako materialak: egurrezkoak izaten ziren sarri , sabaia eta ehuskarrientzako; egosi gabeko adreiluak bereziki etxeetan, paretetarako, ; kareharria eta marmola, zutabeetarako, horma eta tenpluetako zati garaietarako eta eraikuntza publikoetarako; terrakota, apaingarrietarako; eta metalak, bereziki brontzea apaingarrietarako ere. Aro zahar eta klasikoko arkitektoek, material konstruktibo horiek, erlijiozko, hiriko, etxeko, hilobietako eta jolaserako ziren eraikuntzetan erabili zituzten. Adobea, bestalde, garrantzia gutxiko eraikuntza txiroetarako gordea zegoen.

Teileri buruz gogoratu beharra dago, grezia zaharreko hondakin zaharren informazioa anitz mugaturiko Korintioko (Grezia) sail batetan bildu dela. Non teilek, lastozko teilatuak ordezkatu zituzten, adibidez, Apolo eta Poseidon tenpluetan K.a. 650 eta 700. urte bitartean. Erabilera berehala zabaldu zen, berrogeitahamar urte geroetan, ekialdeko Mediterraneoko leku ugariko inguruetan erabili zen: Greziako barnealdean, mendebaldeko Asia Txikian, eta Italia erdiguneko hegoaldean. Lehenengo teilek "S" forma zuten, nahiko mardulak ziren eta bakoitzak 30kg-ko pisua zuen. Lastozko teilatua baino egiteko neketsuagoak eta garestiagoak ziren. Alaere, bere barneratzea suari dion erresistentziarengaitik izan zen, tenplu garestiek beharrezko zuten babesa lortzen zuten.

Teilazko teilatuaren zabalkundea Grezia zaharreko arkitektura-monumentalaren aldibereko goieneko unearekin erlazionatuta dago. Ordurako agertzen ziren harrizko hormek, aurretiko bustinezko eta egurrezko paretak ordezkatu eta teilazko teilatu bat ehusteko aski indartsuak ziren.

Azkenik komentatu beharra dago, lehengo eraikinen itxura orokorra eta oraingoa,desberdinak direla, ez bakarrik beren egiturarengatik, baita beren polikromiarengaitik ere. Lehengoak, arreta sorrarazten duten kolore distiratsuekin margotzen ziren, gorriz, urdinez,...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo greziako arkitekturaren ezagutzaren zati handiena periodo arkaiko berantiarrekoa (K.a. 550-500) eta Periklesen garaitkoa (K.a. 450-430) da. Adibide grekoak, garai helenistiko eta erromatarrekin bat ikertzen dira, (arkitektura erromatarra, grekoen interpretazioa da), esaterako Vitruvio (I.mendea) idatzizko iturria. Ondorioz, tenpluengan joera handia dago, kopuru nabarmenean bizirik irauten duten eraikuntza bakarrak direlako.

Periodo arkaiko berantiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hera tenpluaren ekialdeko etxe-aurrea (E Tenplua) Selinunte (Sicilia), jatorriz VI. mendean eraikia eta XX. mendeko erdialdean berreraikia.

Lehenego etapa da eta hainbat fase ditu. Kristo aurretik lehen milurtekoaren hasieran hasi eta kristo aurretik V. mendearen lehen herenean bukatzen da.

Arkitektura, diseinu estetiko jakitun bat zehazten duten eraikitako eraikuntzak, periodo mizenikoaren bukaeran desagertu zen Grezian (K.a. 1200. urtean gutxi gora-behera), K.a. VII. mendean hiriko bizitza eta oparotasuna berreskuratzen diren arte, eraikuntza publikoak berregin ahal izan ziren arte. Baina urte horietatik aurrera, kolonizazio periodoko (K.a. VIII-VI. mendeetan) eraikuntza greko asko adobezkoak, egurrezkoak edo bustinezkoak egiten ziren. Horietaz ez da ezer ageri, lurrazalaren plano gutxi batzuk besterik ez, eta iha idatzizko iturririk edo eta lehen eraikuntza hauen deskribapenik ere ez da aurkitu arkitektura goiztiar honi buruz.

Gutxi gora-behera K.a. 600. urtean, Olimpiako Hereo zaharreko egurrezko zutabeak, harrizko zutabeengaitik ordezkatuak izan ziren, aldaketa honi harri-bihurtze deitzen zaio. Gutxinaka-gutxinaka tenpluko beste zati batzuek harri bihurtu ziren, dena harriz egina egon zen arte. Prosezu hori beste santutegietara zabaldu zen, K.a. VI. mendetik aurrera, tenplu grekoak eta eraikuntza esanguratsuak zati handienean harriarekin eraiki ziren, eta zorionezko adibide gutxi batzuk mendeetan zehar bizirik iraun dute. Harrizko hormen sorrerak ere, lastozko teilatuak teilazko teilatuengaitik ordezkatuak izatea eragin zuen, suaren aurkako erresistentzia hobetzeko.

Garai honetan ordena dorikoa loratu eta jonikoa hasten da.

Perido arkaikoa eta klasikoaren arteko trantsizio aroaren adibidea da Poseidoneko tenplua, oinplano laukizuzen formakoa, periptero eta hexastiloa.

Periodo klasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren etapa da, K.a. V eta IV. mende bitartean.

Garai honetako margo eta eskulturak eredu, Antzinaro klasikoaren lehen erdiko arkitektura grekoa ez zen zentzu modernoko «arte askea» izan. Arkitektoa ez zen estatuaren edo eta bezero aberats pribatu baten langile artisaua. Ez zen arkitektoaren eta eraikitzailearen arteko bereizketa egiten. Arkitektoak eraikina diseinatzen zuen, eraikitzeko artisau eta langileak kontratatzen zituen, eta aurrekontuaren edo eta bukatzeko denboraren arduraduna zen. Ez zuen egungo eraikuntza publikoen arkitektoek gozatzen duten estatus noblea. Arkitektoen izenak ere K.a. V. menderarte ezezagunak dira. Parteon-a diseinatu zuen Ictino arkitektoa, gaur egun jenio bat bezala kontsideratuta egongo litzatekeena, adibidez, bere bizitzan zehar merkatari aditu eta presiatu gisa tratatzen zuten besterik gabe.

Orden dorikoaren eta jonikoaren goieneko unea suposatzen da.

Periodo helenistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pergamoko aldarea, II. mendeko lehen erdialdean eraikia. Pergamoko Akropolisean (egundo Turkia) eta Berlineko Pergamoko Museoan berreraikia gaur egun.

Arte grekoaren hirugarren eta azkenengo etapa da K.a. III. mendetik, K.a. II. mendeko erdialderarte hedatzen da, bukatze data esanguratsu moduan K.a. 146. urtea hartzen da, erromatarrek Korintio hiria bereganatzen duten urtea.

Bilakaera artistikoaren pisua Ekialdera zabaldu zen. Garai honetan Pergamon (Zeusen aldarean), Rodasen eta Alejandrian eraikuntza handiak egin ziren. Ordukoa da Halikarnasoko Mausoleoa.

Eraikuntza nabarmenenak hirigintza proiektuak dira, besteak beste, Miletoko Hipodama, laukidun formakoa, hurrengo mendeetan zehar jarraitua izan zen adibide gisa .

Doriko estilo zorrotzetik atera zen.

Tenplu grekoen egitura eta estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura greko klasikoa ,bereziki, tenpluengaitik irudikatua dago, santutegien inguruan egin baitziren, Olimpia, Delfos, Atenas, Eulesis, Deles, Epidaulo, Mileto, Efeso eta Selinonte izan ziren lehenak. Eraikuntza publikoen eraketa estandarra jarraitzen duten adibideengatik dira esagunak, besteak beste, Partenon-a eta Atenaseko Hefestion-a, Paestun taldea, Selinunteko (Selinus) tenplu konplexua eta Agrigentoko santutegiak.

Tenplua arkitektura publiko grekoaren forma ezagunena eta ugariena zen, baina ez zituen Elisa modernoaren funtsioak betetzen. Aldarea kanpoaldean zegoen, temenosean, sarri zuzenean tenpluaren parean. Tenplua, sagaratzen zen jainkoa gurtzeko bildutako altxorren biltegi moduan erabiltzen zen, bertan gurtzeko irudi bat zegoen, batzuetan antzinatasun handikoa. Fidiasen garaitik gaur egunetara, arte handiko lan bat izan zen. Tenplua jainkozaleak beren botozko eskaintzak uzteko toki bat zen, estatuak, kasketak, armak eta abar. Eta tenplu barruko zella izeneko gela, batez ere, ganbara blindatu eta janaritegi gisa erabiltzen zen. Fededunak bertan ostatu hartzeko pentsatua ez zegoenez, ez ziren dimentsio handikoak izan, ezta altura handikoak ere. Kanpoaldetik ikusteko sortzen ziren.

Tenplu grekoa.

Hasierako tenplua K.a. VII eta VI. mendeetakoa da, adreiluzkoa eta egurrezkoa. Adibidez Korintoko Apoloren tenplua, nahiz eta harriarekin eraikita egon, bata bestearen artean oso gertu diren arkaismoko zutabe sendoen arrastoa utzi du. Eraikinen zati gehienak Greziak oparo dituen kareharri edo karedun tobarekin eginak zeuden, puska handietan zatitu eta prestatzen ziren. Marmola Greziako eraikuntza material garesti bat zen; kalitate goreneko marmola, soilik, Atikako Penteliko menditik eta uharte batzuetatik zetorren, eta bere garraioa, puska handietan egitea zaila izaten zen. Bereziki eskulturak apaintzeko erabiltzen zen eta ez egiturak egiteko, periodo klasikoko eraikuntza handietan, salbu, Partenonean adibidez.

Baliteke, tenpluaren jatorria megarona izatea, aurretiko zutabezko atari (stylos) bat duen gela laukizuzena, etxe mizenikoan aurrez erabilia, etxe grekoaren gela garrantzitsuena, eta Vitruvioren deskribapenetan, familiako jainkoen santugia. Guda eta inbasioetan, irabazleek, garaitutako erregeen jauregia eraisten zuten, hala ere, erlijio-jainkoaren etxea zen megarona errespetatu egiten zuten. Eta horrela, in antis zen tenplu zaharrena, zeinek inguruko etxea galduta duen gela baten itxura osoa du.

Armaila (krepis edo krepidoma) duen plataforma baten gainean jasotzen zen, arkitrabedun eraikuntza da, eta honen azkenengo eskailera mailari estilobato deitzen zaio. Tenplu grekoaren oinplantak zella izeneko txoko bat zuen, kanpoaldeko toki bat, laukizuzen formakoa, zeinek eraikuntzaren erdigunea osatzen duen. Ateak irekidura bakarra dauka eta lehiorik gabekoa da. Batzuetan tenpluak bi zella ditu eta etxe-aurre nagusian ateak ditu, horiek dituen ate motzenak dira, kasu honetan zella bakoitza jainkotasun desberdin bati eskeinia dago.

Zellaren aurrealdean propanaosa edo zutabe-ataria zegoen.

Horrela, eratutako tenpluari zutabeak gehitzen hasi zitzaizkion, aurrealdean, atzealdean edo eta alde guztietatik inguratuz. Zutabeen kokapenaren arabera, tenpluak izen desberdina du; in antis, zellaren alboetako hormak etxe-aurrera luzatzen direnean ataria alboetatik itxiz. Tenplu prostiloa, bi zutabe multzo eta beste bi pilastra angularrak dituenean, guztira etxe-aurre nagusian lau zutabe ageriz; eraikuntza zaharren artean bigarren klase mota kontsideratzen da. Antiprostiloa, bi etxe-aurreetan atari eta zutabeak dituen eraikuntza da, esaterako, aurrekaldekoan eta atzekaldekoan; adibidez, Atenea Nikeko tenplu txikia. Peripteroa, zutabeez inguraturiko tenplu klasikoa da, non zutabeen eta hormaren artean tartea uzten da. Azken hori da, perimetro osoan zutabeak dituenak. Partenon da tenplu periptero baten adibidea. Azkenik, dipteroa, bi ilara zutabeez inguraturiko tenplua da.

Delfoseko Tholosa.

Iha beti, etxe-aurre nagusietan (etxe-aurre motzenak), zutabe kopuru bikoiztia izaten zen, eta zutabe kopuruaren arabera eraikinak desberdin izendatzen ziren; lau dituena, tetrastilo; sei badira, hexastilo, zortzi dituena, oktostilo, hamar badira, dekastilo eta hamabi dituena, dodekastilo. Modu honetan, hutsune batekin ardatza markatzen da. Alboetako zutabeak bestalde, kopuru bakoitia zuten, normalean, etxe-aurre nagusiak zuen zutabe kopuruaren doblea gehi beste bat.

Gainera, badira tenplu grekoek erreferentziatzen dituzten beste izendapen batzuk; hipetro, sabai-gabea, esan nahi duena; pseudoperiptero, alboetan zutabeak atxikita dituenak, eta aptero, zutaberik gabeko tenplua.

Orohar, eraikuntzek planta laukizuzena dute, baina tenplu zirkularrak (tholos-ak) ere badaude. Monoptero zen tenplu zirkularrak hartzen zuen izenpea. Adibide esagunena Teodorena da, Delfosen, Atenea Pronaiari eskeinia.

Zutabeek, bi isurialde dituen teilatua altxatzen zuten taulamendua ehusten zuten. Teilatu honek bi aldeetan triangeluak (frontoiak) zituen, horien barrualdea (tinpanoa) apaindu egiten zen. Grekoek terrakota teilekin estalitako egurrezko habeekin, eta maiz, marmolezkoekin, eraikuntzen teilatua egiten zuten. Harriarekin eginiko arkuaren printzipioak ulertzen zituzten, hale ere ez zituzten asko erabili. Beraien eraikuntzek ez zuten bobedarik, eta kupularik ere ez.

Denborarekin, arkitekto grekoek proportzioak eta xehetasunak hobetzen joan ziren beraien tenpluetan. Askok kontsideratzen dute Ictinio eta Calicrates arkitektoen Partenona grekoen edertasuna hobekien adierazten duen tenplua dela.

Tenplu grekoetako ornamentuak, aurre-ezarritako distantzia batzuetara mugatuta zeuden, eta eraikuntzaren ordena arkitektonikoaren adostasunarekin bat egiten zuten. Kapitelak, kubierta eta frisoa apaindu egiten ziren. Eta harroina, arkitrabea eta paretak leun geratzen ziren.

Antzokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epidauro antzokia

Antzokia tenpluaren ondoren bigarren eraikuntza greko mota garrantzitsuena da eta Mendebaldean ikuskizunentzako den lehen eraikuntza. Hiri greko bakoitzak antzerki bat, bi, hiru edo lau zituen.

Antzokiak, batzar publikoak, nahiz, antzezlan dramatikoak egiteko erabiltzen ziren. Emanaldi horiek Dionisori gurtza erritu erlijiosoei loturik sortu ziren; bilakaera K.a. VI. mendean izan zuten, kultura grekoak estatus klasikoa bereganatu zuten arte, forma gorenena gisa.

Kanpoaldean eraikitzen ziren, mendizka baten gainean, hirien inguruetan. Harmailek forma erdi-zirkularra zuten eta mendixkako hegalean finkatzen ziren. Modu horretan, lurzoruaren inklinazio naturala baliatuz, ikusle guztiek oztoporik gabeko antzezlekua ikus zitzaketen egitura arkitektoniko handi eta garestiak altxatu beharrik gabe. 15000 ikusle kopuru sartzen diren antzokiak lortzen zituzten, egun, oraindik, handiak dirudite (egungo antzoki handienek kapazitate gutxiago dute, eta antzoki erromatarrak ere, ez ziren inoiz tamaina horretara iritsi). Harmaila erdi-zirkular honi, Koilan, Cavea edo Theatron deitzen zaio. Antzokiak harriarekin eraiki ziren K.a. IV. mendetik aurrera .

Harmailak orkesta (orquestra) izeneko zirkulo erdi baten inguruan zeuden. Lurrezko zorua zuen. Hemen, musikoak kokatu, dantzatu, eta antze-lana kontatzen zuen korua jartzen zen. Korua aktoreak aldatzen ziren bitartean aritzen zen, baita haiekin bat eginez ere. Batzuetan orkestan thymelea, Dionisoren aldarea, kokatzen zen.

Herodes Aticoren Odeona, Atenas.

Eszenatokia orkestaren atzealdean geratzen zen, eta horma soil batek izten zuen. Aldiz, denbora joan ahala, poszenioa (proskeniona) eta eszena (skene) desberdindu egin ziren, lehenengoan aktoreak aritzen ziren eta bigarrena, biltegi, aldagela eta hondoko-ohialantzako erabiltzen zen. Hasiera batetan eszenatokia, orkestaren maila berean zegoen, eta gero altxatu egin zen. Alboetan parodos-ak edo parodoi-ak zeuden, entzunaretoa eszenatik banatzen zituzten pasilloak alegia.

Garai klasikoan antzoki eraikuntzen garrantzia areagotu egin zen. Zaharrena Dionisokoa dela kontsideratzen da, Atenaseko Akropoliseko magalean, K.a. IV. mendean hasi zen eraikuntza. Dena den, gaur egun duen itxura K.a. IV. mendean izandako aldaketari dagokio, lehenagoko eraikuntza bakuna, harrisko beste bategatik ordezkatu zen, eta Delfosekoaren edo Epidaurokoaren parekagarri bihurtu zen.

Iha bere honetan irauten duten antzokietatik ezagunena Epidaurokoa da, Polikleto Gaztearengatik eraikia K.a. 350. urtean gutxi gora-behera. Hobekien mantentzen dena da, eta bertan koroarentzako toki zirkular bat eta banatu gabeko harmaila hauteman daitezke. Antzinaroan, ederrena zela estimatzen zen «bere armonia eta edertasunarengaitik» (Pausanias). Akustika bikaina dauka; 14000 pertsonentzako kapazitatea du.

Antzokien desberdinak dira odeonak (odeion), tamaina txikiagokoak, musika errezitaldietarako zuzenduak. Planta laukiduna dute, teilatua ehusten duten hainbat zutabe ilara, eta hainbat arkupe ere bai. Geratzen diren odeonen artean, Akropoliseko Dioniso antzokitik gertu bat dago.

Arkitektura militarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinatik grekoek beraien hiriak harresiekin defendatu zituzten, eta Akropolis izeneko gotorlekuak bideratu ziren. Bestalde, jada periodo helenikoan kokaturik, harresiak agertzen dira K.a. VII. mendean. Ekintza berantiarra izan zen, zeren arrisku kasuan izanen gero, biztanleria akropolis edo gotorleku batetan babestu beharra zuten. Gainera, kontuan hartu behar da, Grezian gotorlekuak oso garestiak zirela, eta estatu-hirien baliabideak gainditzen zituztela.

Harresietako gastua saihesteko, beste elementu militar batzuk agertu ziren, defentsarako dorreak adibidez.

Bestelako eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hileta monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hileta monumentu grekoek, orokorrean nahiko xumeak diren ohizko forma hauek eskeintzen zituzten:

  • Atenasen, erliebedun irudi-estela soil bat
  • Peloponeson, tenplete txiki baten irudia
  • Mazedonian, haitzetan zulatutako zuloak,zoruan zulatutako bobedak eta margolanak
  • Asia txikian, Peloponeson bezala tenpleteak edo Mazedonian bezala hipogeoak

Monumentu denen artean, bere bikaintasunarengaitik, erliebe eta estatuekin apaindua dagoen orden jonikoko mausoleoa nabaritu zen. Halikarnason (Asia Txikian) eraiki zen Mausoloren memorian. Honek, bere emazte Artemisari ezker K.a. IV. mendean Kariako errege izatea lortu zuen.

Beste kasu batzuetan, hileta monumetuak eraiki beharrean, gorpuak erre, eta errautsak kutxa eta ontzietan gordetzen ziren.

Erabilera publiko eta sozialeko eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Celsoko liburutegiko etxe-aurrea, Efeso, Turkia.

Tenplu eta antzokien ondoren dauden erabilera publikoko eraikuntza printzipalen artean daude:

  • Agora edo arkupez betetako plaza publikoak eta obra artistikoak, bilera zibil, azoka eta asanbleetarako.
  • Estoa/Etwa, edo kanpoaldera zabaldutako atari bat, kolumnataduna, hiri grekoetako agoratan (merkataritza eta hiritar guneetan) erabilia. Atenasen, guztiz berregindako estoa bat ikus daiteke, Ataloko Stoa.
  • Gimnasio eta borrokarako edo irakaskuntzarako eraikuntzak, patio eta ataridunak baita, non ariketa fisikoak eta lehiaketa atletikoak egiten ziren. Gutxieneko tamaina zuten hiri grekoek, zentru sozial bezala, borrokarako gune edo gimnasio bat zuten bederen, mutilak ziren hiritarrentzako zuzenduak. Perimetro itxiko guneak, baina estaldurarik gabekoak.
  • Estadioak, oinezko lasterketa eta borrokaldietarako kirol izaerako ikuskizunentzako zuzenduak zeuden, luzetara harmaila zuzena zuten eta erdizirkularra mutur batetan. Estadio greko zaharrena Olimpian aurkitzen da. 600 oin greko neurtzen zituen, hau da, estadio bat, neurri unitatea hemen jaio zen eta. Atenasekoa 1896an berreraikia izan zen, Aro modernoko lehen joko olimpikoak ospatzeko. Halaber, Delfosekoa (k.a. 586. urtetik Joko Pitikoen egoitza), Epidaurokoa, Miletokoa eta Prienekoa bizi irauten dute.
  • Zalditokiak, estadioen parekoak baina bi muturretan makotutako itxiturarekin eta zaldi eta gurdien lasterketarako zuzenduak. Zalditokien hondakin gutxi geratzen dira.
  • Iturriak, non emakumeek ura jasotzen zuten.

Etxeak eta hirigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza ospetsu eta berdingabekoetatik kanpo, egia esan, hiri-estatu grekoetan hiri aglomerazioak ez zuten aurretik zehastutako inongo planik jarraitu. Kaleak estuak eta okerrak ziren, eta eraikuntzak elkarren kontra estutzen ziren.

Lauki-sare edo sare forman oinarritzen den, eta aldizka kaleak angulu zuzenetan mozten diren hirigintza plano-arautzaile baten ideia, K.a. V. mendeko erdialdera bizi izandako Miletoko Hipodamori leporatzen zaio. Hala ere, planeamentu baliagarri honen erabilera, bakarrik, planta berriko hirietan eman ahal zen, Pireoan eta Thuril atenaseko kolonian antolatu ziren moduan.

Olinto sorrera berantiarreko hiria kasu bitxi bat da. Trazadura erregularreko hiri klasiko bat da, eta kaleetako eta blokeetako uniformetasunean, Hipodamoren eragina izan du. Garai helenistikoan, berriz, orientazioa aldatu zen, eta planoaren erregulartasunarekin segitzea erabaki zen. Asia Txikiko Priene berreraikuntza da, planeamentu berri honen ikurra.

Agora lau aldeetatik lurperaturik geratu zen eta, zuen garrantzia gutxitu egin zen. Bestalde, beste eraikuntza batzuk burutu ziren. Ataloko stoa adibidez, garai honetako eraikin publikoa da, hondoa dendaz josita zuen eta Agora osoa menderatzen zuen atari erraldoia. Hori Pergarroko erregearen (Atall II) donazioa izan zen.

Etxeen tipologiak, nahiz eta era askotarikoak izan, K.a. V eta VI. mendeen artean bi tipologia mota desberdindu ziren. Denboraldi horretan, Olintoko ohiko etxeak eta Deloseko II. mendekoak, zutabezko patio baten inguruan eta laukizuzen batetan banatuak ziren gela txikiak zituzten. Bigarren etxebizitza mota Prienen aurkitzen da, eta hori ere barruko patio bati bideratuta zegoen baina, hala ere, zuen planta guztiz desberdina zen. Gela txiki batzuek eduki beharrean, egongela laukizuzen handi bat zen gela gune nagusia zuen, eta hark zutabedun atari batetara eramaten zuen. Tokiko alboetan, biltegi, zerbitzu eta sukalde ziren gela txikiak zeuden. Periodo heleanistikoko etxeak anitzak ziren: dirudunek adibidez, marmolezko atalaseak, zutabeak eta sarrerak; animali edo pertsonak irudikaturiko mosaikodun lurzoruak; eta harriak itxuratzeko ingeltsuztaturiko pareta-modelatuak zituzten.

Arkitektura grekoaren ordenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:AP

Grekoak zutabeen apaintze-funtzioa neurri handienean garatu zutenak izan ziren, lehenagotik zegoen elementu arkitektonikoa. Beraiek izan ziren arkitektonika-konposizioa hiru estiloetan (ordena klasikoak) arautu zituztenak , hala ere, lehenengo bi estiloak dira nagusienak. Periodo heleanistikoan konposaturiko kapitela agertu zen. Geroago, erromatarrek tipologia hori bere gain hartu zuten, nahiz eta aldaera berriak sartu.

Zutabeak harroina, fustea eta kapitela du. Zutabeen gainean taulamendua finkatzen da, honek arkitrabea, frisoa eta erlaitza du. Etxe-aurre nagusietan, malda biko teilatuek sortuak, frontoiak daude. Estilo horiek batez ere zutabeen kapitel desberdinengatik dira ezagunak, baina desberdintasunak daude ordenen arteko diseinu- eta apaingarri-elementuen atal gehienetan, adibidez taulamendu formetan edo eta altuera/diametro proportzioetan.

Grekoek doriko eta joniko izenak erabili zituzten, estiloek, Garai Iluneko dorios eta jonicos grekoengan zuten sinismena islatzen zuten, hala ere, hori egi denik nekez sinistu daiteke.

Ordena dorikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hefestion tenplua, Atenas, ordena dorikoa.

Estilo dorikoa zaharrena eta xumeena da

Estilo greko honek arte grekoak dituen sustraietako bati erantzuten dio, doriarra, zein kultura metal europearrekin erlazionaturik dagoen. Bere apainketa duen soiltasun handiarengatik bereizten da. Zutabeak ez du harriona. Ertz zorrotzak dituen luzetarako 16-20 ildazka ditu. Lurzorutik kapitelera, zutabeak bere diametroa murrizten du, eta entasis deituriko profil bat eratzen du. Idulkia hiru maila dituen harmaila batek osatzen du, beheko biak estereobato deitzen dira eta gohikoa estilobato deitzen da.

Hainbat ezaugarri estilistikoen artean, xalotasun handiko kapitelak bereizten du; lehinik lepokoa, fustean egindako pitzadura bat, ondoren ekinoa eta azkenik abako karratua dauka. Zutabeen gainean arkitrabe, friso eta erlaitzarekin eratutako taulamendua finkatzen da. Arkitrabe dorikoa zutabeen gainean kokaturiko habe handi baten antzekoa da, apaingarririk gabekoa. Frisoan triglifoak eta metopak tartekatzen dira. Erlaitza frisotik ateratzen da eta mutulekin apinduta dago.

Ordenaren jatorriak egurrezko eraikuntzak direla uste da, horien formak harrietara igarotzen dira. Honela, triglifoak egurrezko eraikuntzen zeharkako habeen buruak ordezkatzen dituzte.

Estilo dorikoa doil eta formala zen, gizonezko jainkoei eskeiniak ziren tenpluetan erabiltzen ziren normalean. Grezia kontilentalean agertu zen eta bertatik Italiako greziar kolonietara hedatu zen. Oraindik mantetzen diren greziar garaiko tenplu gehienak estilo honetakoak dira: Olinpiako Hera (K.a. 600), Corintoko Apolo (K.a. 540), Paestum-a (K.a. VI. mendea), Delfoseko Apolo (K.a. 520-500) eta Hefestion-a eta Propileosekoak (K.a. 437-432) Atenasen. Kontsidetzen da estiloak Atenaseko Parteonarekin bukaera izan zuela (K.a. 447-438), tenplu oktostilo eta peripteroa. Eraikuntza honetan Ictinio arkitektoak eta Calicrates bere laguntzaileak hartu zuten parte. Frontoien eta frisoen apainketak nabarmentzen dira, Fidiasen obra. Tenplu honen zati bat 1687. urteko eztanda batek suntsitu zuen.

Ordena jonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenaseko Akropoliseko Erecteion-a, ordena jonikoa.

Bigarrengo estilo klasikoa arte grekoaren beste sustrai batekin erlazionatuta dago, jonia, Asia Txikiarekin erlazioa du. Jonia hirietan (egungo Turkia mendebaldeko kostaldea) eta Egeoko uharte batzuetan erabili zen. Ordena jonikoa periodo helenistikoan nagusiki erabili zen, zeren periodo honetako eraikuntza doriko zorrotzena baino estetika hobea eta apaingarri gehiago zituen. Hainbat agiriek ordena jonikoaren bilakaerak estatu greko ugarietan erresistentziak eduki zituela frogatzen dute, Atenaseko nagusitasuna adierazten zuelako.

Estilo honetako ezaugarri adierazgarriena bi kiribil dituen ekino laukizuzena kapitela edo bolutadun kapitela da. Taulamendua arkitrabeak bereizten du, zeina ohi denez hiru paxa horizontalez banatuta dagoen, platabanda izenekoa. Eta frisoa banda zuzen bat da, metopa eta triglifo gabekoa. Zutabeak lerdenagoak dira eta batzuetan emakume itxurako cariatides estatuengatik ordezkatuak dira, Erecteionean ageri dira adibidez.

Atenaseko Akropolisean eraikitako bi tenplu, ordena jonikoaren adibideak dira: Atenea Nike (K.a. 427-424) eta Erecteion. Erecteion-a tenplu hirukoitza da, eta joniar cariatideak ditu. Hobekien mantendutako eraikin helenistiko batzuek , Celsoko Liburutegia, besteak beste, Turkian, Efeso hirian (Artemisa tenplua) eta Pergamon ikus daitezke. Esaterako beste tenplu batzuek: Prieneko Atenea Polias eta Didimako Apolo.

Baina hiri handietan, Egiptoko Alejandrian adibidez, ez da iha honen arrastorik gerrektatzen.

Ordena korintiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenaseko Zeus Olinpikoaren tenplua, ordena corintiarra.

Estilo joniakoan moduan, korintiarra jainkosei eskeiniak ziren tenplu barne eta kanpoaldeetan erabiltzen zen; kapitela molorrika hostoekin apinduta dago, eta frisoa ere apainduta egon daiteke. Estilo korintiarra, hiruretatik apainduena, jonikoaren blakaera berantiar bat izan zen K.a. V.mendean.

Apianduena edo kargatuena da. Ezaugarri estilistiko gisa, alderantzikaturiko kanpai formako kapitela bereizten da, honek, beheko zatian, molorrika hostoak dituen bi hilara ditu, eta horietatik, lau ertzetan kiribiltzen diren kalikulu edo zurtointxoak agertzen dira, ordena dorikoan diren kiribilen moduan.

Ordena honetako tenpluen artean, Atenaseko Zeus Olinpikoa bereizten da (K.a. 174). Atenaseko Lisicrateseko linterna ere aipatu beharra dago, Lisicrates olerkariak eskatutako oroitzapenezko monumentua, zein antzerki-lehiaketa batetan lortutako garaikurra ikusgai jartzeko erabili zuen.

Ikus[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:Listaref

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Greek architecture Encyclopaedia Britannica, 1965.
  • Stierlin, Henri: Greece: From Mycenae to the Parthenon, Taschen, 2004.
  • Buttin, Anne-Marie: La Grèce classique, Belles Lettres, coll. "Guide Belles Lettres des civilisations", 2002 ISBN 2-251-41012-0
  • Atenas y Esparta, Sarpe, Madrid, 1985. ISBN 84-7291-726-6
  • Atlas de Arte, Club Internacional del Libro, S.A. de Promoción y Ediciones, 1990. ISBN 84-7758-304-8
  • Azcárate Ristori, J. M.ª de, «El arte clásico: Grecia y Roma», en Historia del arte, Ed. Anaya, 1986. ISBN 84-207-1408-9
  • Domínguez Ortiz, A., y otros: Historia de las civilizaciones y del arte, Anaya, Madrid, 1981. ISBN 84-207-1851-3
  • Finley, M. I.: Los griegos de la antigüedad, Editorial Labor, S.A., 1992. ISBN 84-335-3515-3