Atena Nikeren tenplua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atena Nikeren tenplua
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Temple of athena nike 2010.jpg
Atena Nikeren tenplua pertsiarren aurkako garaipena ospatzeko eraikia.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Atenasko Akropolia
Koordenatuak 37° 58′ 17″ N, 23° 43′ 30″ E / 37.9715°N,23.7249°E / 37.9715; 23.7249Koordenatuak: 37° 58′ 17″ N, 23° 43′ 30″ E / 37.9715°N,23.7249°E / 37.9715; 23.7249
Dedikazioa Atena
Arkitektura
Arkitektoa Kalikrates
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia 404-005
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1987 (XI. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Atena Nikeren tenplua (antzinako grezieraz: Ναός Αθηνάς Νίκης), edo Athena Garailea (Αθηνάς Νίκης), pertsiarren kontrako Salaminako gudua (K.a. 480) oroitzeko eraikia izan zen. Atenasko Akropolian eraikitzeko ideia K.a. 449. urtean eman zen, pertsiarrekin bakea lortu ondoren (Kaliasen bakea). Hala ere, Pericles eraikuntzaren aurka agertu zen eta lanak ez ziren K.a. 421 urtera arte hasi; ordurako Peloponesoko Gerra (K.a.431-404) hasita zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektuaren burua Kalikrates (Καλλικράτης) arkitektoa izan zen, Partenoiko eraikuntzan ere parte hartu izandakoa. 

Barruan xoanon irudi bat zegoen, hots, Atena pertsonifikatua, Nike gisa, hegodun jainkosa, itsas garaipenen ikurra. Baina tenplua erritu handiak egiteko prestatuta ez zegoenez, aurreko aldean aldare bat jarri zuten, horrela kanpoan zeremoniak egin ahal izango zituzten.

Tenplua gaur egun, jatorrizko erara berreraikia izan da baina frontoi, entablamendu eta estalkiaren zati batzuk galdu ditu.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altxaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenpluak altxaeran 8 metroko garaiera du. Zutabeak jonikoak eta haitzurdinezkoak  dira. Arkitrabeak hiru banda ditu, frisoa jarraia eta erlaitza da. Bukatzeko frontoiak Atenaren omenez egindakoak dira.

Ustezko jatorrizko altxaera berreraikia.
Oinplanoa.

Oinplanoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplanoa, neurri txikikoa bera, anfiprostilo[1]-tetrastilo bati dagokiona da. Bertan aurreko aldea (pronaoa) eta atzeko aldea (opistodomos) portiko txiki bihurtzen dira. Cella, edo "jainkosaren aretoa", laukia da (4 x 4 metro), tenplu oso txikia beraz, giza neurrikoa eta proportzio harmoniatsuekin. Neurri horiek guztiak, txikiak izan arren, matematikoki eginak izan ziren, lerdentasun itxura emateko asmotan. Marie-Christine Hellmann arkeologo frantsesaren esanetan, neurri hauen arrazoia leku gutxi izatean datza.[2]

Apainketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenpluaren frisoan Atena, Zeus eta Poseidon atenastarrei laguntza ematen ageri dira. Zalantza gabe, hau hiritarren adorea pizteko saiakera bat izan zen, garai hura Peleponesko Gudarekin bat zetorrelako, izan ere, guda hura galdu egin zuten.




Mapa Atenasko Akropolia: Atena Nikeren tenplua 6 zenbakiari dagokio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Espazio-mugak direla eta.
  2. Hellmann, Marie-Christine (1998).