Egeoko uharteak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Egeoko uharteak Egeo itsasoan zehar barreiatuta dauden 5.000 uharte eta uhartexka inguruk osatzen duten uhartedi bat da, horietatik 100 baino apur batzuk gehixeago populatuak daudelarik.

Uharte hauetako gehienak Greziarenak dira, eta soilik gutxi batzuk Turkiarenak.

Egeoko uhartediak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziklada uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. III. milurteko zikladar iruditxoa. Staatliche Antikensammlungen, Munich, Alemania.

Ziklada uharteak 220 uharte inguruk osatzen dute. Uhartediak Delos uhartearen inguruan duen zirkulu itxuragatik jasotzen du bere izena.

Uhartedi honek garrantzi historiko, mitologiko eta turistikoko uharte ugari ditu. Bertan loratu zen K. a. 3000 eta K. a. 1000 urteen artean Zikladar zibilizazioa deritzona.

Kreta uhartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusiak: Kreta eta Zibilizazio minoikoa

Egeoko uharte guztien artean handiena da, eta zibilizazio minoikoaren sorlekua, Brontze Aroaren zati handi baten loratu zena eta Mediterraneo itsasoaren ekialdea domeinatu zuena. Bere hiriburua Heraklion da. Brontze Aroko hondakin arkeologiko garrantzitsuak aurkitu dira uharteko toki askotan, batez ere Cnososen, Gortinan, La Canean eta Festosen.

Dodekanesoko uhartedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dodekanesoko uharteen kokapena.

Bere esanahia hamabi uharte da, baina uhartedi hau askoz uharte gehiagoz osatua dago. Hamabi uharte nagusiak Rodas, Karpatos, Kos, Nisiros, Tilos, Kalimnos, Symi, Patmos, Astipalea, Kassos, Leros eta Castelorizo dira.

Rodas da hiriburua eta uharterik garrantzitsuena, bai mitologia arloan, baita arte eta historian ere.

Iparraldeko Esporada uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau uharte nagusi nabarmentzen dira uharte honetan: Scyros, Sciathos, Skopelos eta Alonissos. Lehena Eubeako prefekturaren barnean dago, beste hirurak Magnesiako prefekturan.

Eubea uhartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izenak abereetan aberatsa esan nahi du. Bere tamainagatik, Greziako bigarren uharterik handiena da, Kretaren ondoren. Uharte luze, estu eta menditsu bat da. Greziako zati kontinentaletik Evvoikos kanalaren bidez banandua dago (Euripoko itsasartea). Gutxienez K. a. 411tik kontinentera Kaltzisetik gertu dagoen zubi baten bidez elkartuta egon da.

Iparraldeko Egear uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samosen satelite bidezko ikuspegia.
Saroniko golkoko uharteak.

Izen honen barnean Anatoliako kostaldetik gertu dauden uharte batzuk hartzen dira, euren kabuz uhartedi bat osatzen ez dutenak. Iturriren batzuetan, talde honetako hegoaldereneko uharteak eta Dodekanesoko iparralderenekoak Hegoaldeko Esporadak deitzen dira.

Saroniko uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atenasetik oso gertu daude. Horietatik Egina eta Salamina dira handienak. Egina Atenasen arerio izatera iritsi zen Grezia klasikoaren garaian. Salamina, tradizionalki, Ayax Handiaren jaioterritzat hartzen da, Troiako gerran borrokatu zuen heroia.

Egeoko uharteak Antzinako Greziako elezaharretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontzien katalogoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egeoko uharteetako batzuk Iliadako itsasontzi katalogoan aipatzen dira akaziarrek Troiaren aurka sortu zuten koalizioaren zati bezala.

Aipatuen artean Kreta, Dodekanesoko uharteetako asko (Rodas, Sime, Karpathos, Kos, Kalidna uharteak), Saroniko golkokoak eta Eubea daude. Hala ere, itsasontzi katalogoan Zikladak eta Egeo iparraldeko eta ekialdeko uharteak ez dira kontutan hartzen.

Olinpiar jainkoen jaioterriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologiak olinpiar jainkoetako batzuen jaioterria Egeoko uharteetan kokatzen du:

Jainkoak Jaioterria
Zeus Kreta (Dicte mendia edo Ida mendian)
Hera Samos
Apolo Delos
Artemisa Delos

Gainera, Hefesto, Poseidon eta Dioniso Lemnos, Rodas eta Naxos uharteekin estuki lotuta agertzen dira hurrenez hurren.

Argonauten bidaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argonautek urrezko ahari-larruaren bila egin zuten bidaian zehar, argonautek Egeo itsasoa zeharkatu behar izan zuten. Euren ibilbidean Lemnos uhartean egon ziren, bertan soilik emakumeak bizi zirela ikusi zutelarik, hauek gizonezko guztiak hil baitzituzten. Argonautek denboratxo bat eman zuten uharte honetan, denbora horretan zehar lemnostar emakume horiekin elkartu eta seme-alaba ugari izan zituztelarik.

Iturri batzuen arabera, argonautak Samotrazia uhartean ere egon ziren, non, Orfeoren ekimenez, bertako misterioetan iniziatu ziren.

Kretako mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologiak Kreta uharteari buruzko elezahar multzo handi bat biltzen du. Elezahar hauek Atenas eta Kretaren arteko harremanetan zentratzen dira, non Minos mitikoa errege zen. Teseo atenastar heroiak Minotauroa hiltzea lortu zuen Kretako labirintoan, eta erregearen alaba zen Ariadnarekin ihesean zihoala, uharte batean lehorreratu zen, Ariadna bertan utziz. Tradizioak ez datoz bat uharte hori zein izan zitekeen aipatzerakoan, Zikladetako Naxos ala Kretako kostaldetik gertu dagoen Diaren artean eztabaidatuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egeoko uharteak Aldatu lotura Wikidatan