Lankide:Leire.Rico/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ITSAS IZARRA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas izarren gorputza (barnetik)

Itsas izarrak animali ornogabeak dira, eta ekinodermo klasekoak. Haien gorputza izarra formaren antzekoa da eta normalean bost beso dituzte. Horrez gain, nahiz eta giro tropikaletan egon, munduko ozeano guztietan aurkitu dira, ur gezan izan ezik. Haien erreinuari dagokionez, animali erreinuaren parte dira.

Nolakoak dira itsas izarrak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia honen gorputza oso bereizgarria da bost beso dituelako, izarra formaren antzekoa. Baina badaude beste izar mota batzuk 40 beso izan dezaketenak, beraz, izar motaren arabera beso kopurua aldatu daiteke. Gorputza bere osotasunean esan daiteke simetrikoa eta laua dela. Animalia hauen barruan, hezur txikiak aurkitzen dira, eta hauek kate batzuk sortzen dute, animaliari mugimendua sorraraziz. Haien begiak eskuetan aurkitzen dira. Itsas izarren babesa, gorputzaren kanpoaldean dago, hau da, azalean (kanpo-egituran) dagoen exoeskeletoa babesten ditu harrapakarietatik.

   Ba al dakizu   

Itsas izarren espezie batzuek, bost beso izateaz gain, espeziearen arabera, 10-15 beso ere izan ditzaketela eta beste espezie batzuek, gehienez, 50 beso izan ditzaketela.

Aldi berean, itsas izar motaren arabera, urte asko (34 urte) edota urte gutxi (5 urte inguru) bizirik iraundu dezakete.

Ze mota daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000 mota baino gehiago aurkitu dira mundu osoan zehar. Hauek dira mota batzuk:

  • Labidiaster annulatus
  • Ampheraster alaminos
  • Allostichaster capensis
  • Bythiolophus acanthinus

Non bizi dira itsas izarrak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano guztietan banatuta egon arren, giro tropikaletan aurkitzea ohikoagoak dira

Itsas izarrak, munduko ozeano guztietan banatuta daude, giro hotz eta tropikaletan. Itsas animaliak baino ez dira, eta ez dago ur gezatako itsas izarrik. Marearteko eremutik azaletik 6,000 metroko sakoneraraino aurkitu daitezke.

Zein koloretakoak eta ze itxura eduki dezakete?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloreei eta formei dagokienez, ez dago forma edo kolore bakar bat, haien artean aniztasun handia eta dibertsitate handia dagoelako, hau da, itxura eta kolore ezberdinekoak izan daitezke, patroi zehatz bati jarraitu gabe. Horregatik, bakoitzak itsas izarra modu ezberdinean imajina dezake, mila mota daudelako eta zaila delako bi aldiz berdina ikustea, baita berdinak izatea ere.

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau faseetan banatzen da haien bizi zikloa. Lehenengoan zigotoa sortzen da kanpo-ernalketaren ondorioz, hau da, aurrerago azaltzen den bezala, ugalketa sexualaren bidez.

Bigarren fasea larben egoera deitzen da. Fase honetan, zigototik enbrioira pasatzen da. Behin enbrioia sortuta dagoela, denbora tarte txiki batean larba bihurtzen da. Itsas izarren kasuan bost larba mota bihurtu daitezke: bipinnaria, brachiolaria, barril formako larba eta braquiolaria gabeko larba.

Hirugarren fasean, metamorfosiaren bidez heldu forma hartzen joango dira, baina oraindik tamaina txikia dute eta oraindik ez dira emankorrak izango.

   Ba al dakizu   

Itsas izarrek ez dute odolik.

Azkenengo fasean, heldutasuna lortzen dute (pisu eta tamaina egokia), beraz, ugaltzeko prest egongo dira.

Ugalketa egiten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexualki edo asexualki ugaldu daiteke eta urteko egun zehatz batzuetan gertatzen da.

Ugalketa Sexuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas izarrek obuluak eta espermatozoideak askatzen dituzte itsasoan, beraz, ernalketa kanpokoa da.

Normalean bost beso edukitzen dituzte.

Espezie gutxi batzuetan barne-ernalketa egiten da. Itsas izarrek sexu bereiziak dituzte, baina batzuek hermafroditismoa dute. Eskuarki, beso bakoitzean 2 gonada eta gonoporo bat izaten dituzte, hau da, irekidura genital bat. Espezie hermafrodita gehienek arrautzak txitatzen dituzte, baina gainerako espezieek ez dute guraso-zaintzarik egiten.


Ernaltutako arrautzak nahiko handiak dira. Larbek arrautzen gorringotik lortzen dituzte euren mantenugaiak, eta, batzuetan, itsas izarren beste arrautza batzuk jan ditzakete elikatzeko.

Ugalketa Asexuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas izar batek beso bat hausten badu berriro aterako zaio eta, horrez gain, gaitasuna dute beste lau beso ateratzeko eta horrela, beste itsas izar bat sortzen dute. Beso berriak lortzeko prozesuak hilabeteak eta kasu batzuetan urteak eraman ditzake.

Nola eta zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsas izarrak haragijale eta sarraskijale gisa elikatzen dira, hau da, mugimendu moteleko harrapakinak kontsumitzen dituzte, lanpernak edo gasteropodoak, besteak beste. Elikatzeko, kanporantz itzultzen dira, harrapakinaren gaineko entzima primarioak botatzen dituzte bere ehunak suntsitzeko, eta, behin digestio-zukuek euren lana egiten dutenean, izarrek harrapakinetik geratzen dena xurgatzen dute. Elikatzeko beste modu bat da beste organismo batzuk gorputzaren gainazalean itsasten direla eta harrapakinak azkar iristen zaizkiola ahora.

Erreferentzia Bibliografikoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.vistaalmar.es/especies-marinas/general/2729-colorido-extrano-mundo-estrellas-mar.html

https://www.bioenciclopedia.com/estrella-de mar/#:~:text=Sus%20ciclos%20de%20vida%20son,que%20la%20fertilizaci%C3%B3n%20es%20externa.&text=Las%20estrellas%20de%20mar%20tienen%20sexos%20separados%20pero%20algunas%20presentan%20hermafroditismo.

https://www.expertoanimal.com/tipos-de-estrellas-de-mar-25427.html

https://www.expertoanimal.com/ciclo-de-vida-de-la-estrella-de-mar-23874.html