Lankide:Lide Ulazia/Proba orria
Shang Chusong
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shang Chusong 1996ko martxoaren 18an jaio zen Txinan, Zhangjiajien. Gimnasta artistiko txinatarra da, eta bi aldiz lortu du mundu mailan zilarrezko domina bere taldekideekin batera, Nanning-eko (2014) eta Glasgow-ko (2015) mundialetan. Gainera, brontzezko domina lortu zuen 2016ko Rio-ko olimpiadetan.[1]
Lide Ulazia/Proba orria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1996ko martxoak 18 |
Herrialdea | Txina |
Jarduerak |
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shang Chusong, 20 urteko neska eta bere herrialdeko gimnasta asko bezain txikia (1,42 neurtzen du), CCTV Txinako telebista kate nazionaleko kameren aurrean negarrez hasi zen, Simone Bilesek (AEB) pronostikoak bete eta urrea eskuratu zuen lehiaketa batean laugarren postua lortu ondoren, 2016ko Rioko olinpiadetan. Izan ere, Shangek esan zuenez, ez zuen espero ezer lortzea Jokoen aurretik, baina laugarren txandakatzearen ondoren, Mustafinaren emaitza berearen ondoan zegoela ikusi zuenean, oso gaizki sentitu zen, domina bat irabaz zezakeela pentsatu baizuen. 116 milarengatik bakarrik banandu zuten Shan Chusong brontzetik. Aliya Mustafina errusiarrak jaso zuen brontzea azkenean, final baten ondoren, non txinatar zale asko kexatu ziren epaileek bere herrikideari eman zioten nota baxuaz, osatu zuen zoru ariketa bikainean.
Shangen tristura ulertzekoa da adinarekin hain esker txarrekoa den kirol batean, non Shangen 20 urteek taldeko beterano bihurtzen duten eta Tokio 2020an beste taldekide batzuei tokia utzi behar izan zien.
Shang Zhangjiajie izeneko herrixka urrun batetik dator, Hunan mendi ederretan aurkitzen da herrixka hau. Aleluya Mendiak bezala ere ezagutua, "Avatar" pelikula egiteko inspirazio moduan erabili zuten paisaia idiliko bat.
Shangen familia nekazari pobreak dira, eta ezin zuten beti seme-alaben platera bete, ezta neguan behar zuten berokia eman ere. Eskolara joateko, berak eta bere anaiak, itsutasun partziala duenak, egunero kilometro batzuk egin behar izaten zituzten mendietan zehar. Anaiak batzuetan bizkarrean eramaten zuen ibilbide gogor horietan, baina arrebari laguntzeko sakrifiziorik handiena Shang entrenatzen hasi zenean hartu zuen, zazpi urte besterik ez zituela, eskola utzi eta masajista gisa hastea erabaki zuen anaiak, gimnasia klase horiek ordaintzen laguntzeko.
Orduantxe erabaki zuen neskatoak ahalik eta gehien entrenatzea -eta Txinako gimnastentzako entrenamendu-zentro espartarretan hori bereziki gogorra da-, helburu bakar batekin: egun batean bere anaia bistatik operatu ahal izateko adina diru biltzea.[2]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko Nanning Munduko Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen taldekako lehiaketan; talde txinatarreko beste sei kideak hauek izan ziren: Yao Jinnan, Huang Huidan, Chen Siyi, Bai Yawen, Tan Jiaxin eta Xie Yufen. Urrezko domina talde estatubatuarrak irabazi zuen.
Bere taldearekin batera, berriz ere irabazi du zilarrezko domina 2015eko Glasgowko Munduko Txapelketan; beste sei taldekideak hauek ziren: fan Yilin, Mao Yi, Chen Siyi, Tan Jiaxin, Wang Yan eta Zhu Xiaofang. Urrezko domina talde estatubatuarrak irabazi zuen berriro.
2016ko Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan, taldekako lehiaketan brontzea lortu zuen bere taldekideekin batera. Talde txinatarreko beste lau kideak Wang Yan, Fan Yilin, Tan Jiaxin eta Mao Yi izan ziren.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Shang Chunsong. 2020-10-25 (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La historia de superación de Shang Chunsong se queda sin premio individual» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Shang Chunsong, la «niña lazarillo» que emociona con su historia al olimpismo» El Diario Vasco 2016-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).