Lankide:Lidiaalonsoo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Santa Mariako organoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosako Santa Maria elizaren organoa gertutik

Organo bat instrumentu musikal bat da, konkretuki haizezkoa. Hodiez osatuta dago, eta hodien luzeraren arabera, soinua ezberdinak entzuten dira. Baita ere organo erromantiko izenarekin ezagutua, gaur egun Gipuzkoa mailan dagoen onenetariko bat da. Gainera organoaren inguruan eserlekuak daude koroaren parte hartzaileentzat.

Tolosako Santa Maria elizaren organoa

Organoaren gainean San Miguel aingeruaren irudia dago eta organoa jotzen den bitartean mugitu egiten da. 2010ean motor txiki bat jarri zioten San Miguel aingeruari, lehen soken eta poleen bitartez mugitzen baitzen. San Miguelek herensuge bat eusten du, deabrua irudikatzen duena. Horrez gain aurreko erensugea desagertu egin zen eta berri bat jarri zuten.

Euskal Herritik eliza harizko 14 instrumentu, organoa eta koroa duen orkestra bakarra da.

Organoaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX . mendean sortutako organoa da, Parisen egina eta Felipe Gorritik ekarrita.[1]Organo honen aurretik beste organo batzuk egon ziren Santa Maria elizan. Felipe eta Tolosako udaletxeari esker ekarritako arte pieza da. 35.000 pezeta ordaindu zituzten organo berria erosteko. Pariseko Stoltz etxeak egin zuen organoa. [2]

Aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroztik arazo desberdinak jasan ditu, horien artean 1991n harri handi bat organoaren gainean erori zen[3], teilatuko obrak egiten ari ziren bitartean. 2010an  hodi guztiak hartu, Frantziara eraman, han garbitu, afinatu eta berriz ere bueltan ekarri eta muntatu zituzten.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pieza originalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bitxikerietako bat hodiak eta kaxa aurreko organoarenak direla da. Bergarako San Pedro elizarekin batera dagoen organo bakarrenetariko bat da.

  1. «ikaslagun: Sartu gunean» www.ikaslagun.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  2. «Organos de Gipuzkoa» organos.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Órgano de Santa María de Tolosa - Mocoroa - Esteban Elizondo» klasikart (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).