Felipe Gorriti
Felipe Gorriti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Felipe Gorriti y Osambela |
Jaiotza | Uharte Arakil, 1839ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 1896ko martxoaren 12a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | José Preciado Fourniers (en) Mariano Gartzia Zalba |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Musika instrumentua | organoa |
Felipe Gorriti Otsanbela (Uharte Arakil, Nafarroa Garaia, 1839ko abuztuaren 23a – Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoaren 12a)[1] organista eta musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tafallan, Iruñean, Tolosan eta Madrilen egin zituen musika-ikasketak. Tafallako organo-jotzaile nagusia izan zen zortzi urtez (1859-1867) eta bertan ondu zituen bere lehenengo obrak.
1867an izendatu zuten Tolosako kapera-maisu eta organo-jotzaile nagusi, eta goi mailako organo-eskola antolatu zuen bertan.
Erlijio-musika landu zuen bereziki eta ospe handia eman zioten berak onduriko meza nagusiek, requiemek, miserereek, moteteek eta beste obra mota askok, hirurehundik gora guztira.
Gorritik lortutako fama eta mailaren adierazgarri nagusi Parisko Société Internationale des Organistes et Maîtres de Chapelle-en konposizio lehiaketetan lortutako arrakastak dira. 1881az geroztik zazpi aldiz aurkeztu zen hilero antolatzen ziren lehiaketa hauetara eta bertan lau lehen sari eta hiru lehen aipamen lortu zituen[2].
Tolosan hil zen baina Uharte Arakil jaioterrian dago lurperatua.
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felipe Gorriti kalea (Iruñea): Haren izenean kale bat dago Iruñeko Bigarren Zabalgunean.
- Et Incarnatus ganbera orkestra sortu zuten Gorritiren heriotzaren 100. urteurrenean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Berta MORENO MORENO: «Felipe Gorriti y Osambela», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- ↑ «Felipe Gorritiren musika eskura - Sakana» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-24).