Lankide:Maiduur/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Josquin Lebloitte dit Desprez (Henaoko konterria, Belgika, ca. 1450 - Condé-sur-l'Escaut, Frantzia, 1521eko abuztuaren 27a) Berpizkundeko musikagile franko-flandriarra izan zen, Guillaume Dufay, Tomás Luis de Victoria eta Giovanni Pierluigi da Palestrinarekin batera musikaririk garrantzitsuenetakoa Europan. Luterok beti esaten zuen hartaz: “konpositoreak ahal dutena egiten dute notekin”; berriz, “Josquinek nahi zuena egiten zuen notekin”.[erreferentzia behar]

Berak moldatutako Mille regretz kanta Europa osoan hedatu zen, Karlos V.a enperadorearen kuttuna izan baitzen.

Euskara bere hitzetan duen Une mousse de Biscaye kantuan oinarritutako meza bat ere konposatu zuen.