Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Giovanni Pierluigi da Palestrina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Giovanni Pierluigi da Palestrina
Giovanni Pierluigi da Palestrina.jpg
Bizitza
Jaiotza 1525eko irailaren 30a, 1520(e)ko hamarkada
Herrialdea  Aita Santuen Lurraldea
Heriotza Erroma1594ko otsailaren 2a (68 urte) (64/74 urte)
Hobiratze lekua San Petri basilika
Irakaslea(k) Robin Mallapert Itzuli
Firmin Lebel Itzuli
Giacomo Coppola Itzuli
Ikaslea(k) Tomás Luis de Victoria
Giovanni Maria Nanino Itzuli
Giovanni Francesco Anerio Itzuli
Francesco Soriano Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, Kapera-maisua, musika-irakaslea, organista, abesbatza-zuzendaria eta abeslaria
Genero artistikoa Pizkundeko musika
Eliz musika
mass Itzuli
Motetea
church music Itzuli
Musika instrumentua organoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena Frantziskotar familia
IMDb nm1119243

Giovanni Pierluigi da Palestrina (Palestrina, Erroma inguruan, 1525eko irailaren 30a - Erroma, 1594ko otsailaren 2a) italiar musikagilea izan zen. Berpizkundeko musikalari garrantzitsuenetakotzat jotzen da. R. Mallapert eta F. Lebel frantses maisuekin egin zituen musikako ikasketak. 1537. urtean, Erromako Santa Maria Maggioreko koru-mutila izan zen, eta 1544. urtean, Palestrinako katedraleko koru-maisu eta organo-jotzaile. 1551. urtean, berriz, Julio III.a Aita Santu zela, San Pedro basilikako Giulia kaperako kapera-maisu izendatu zuten. 1554. urtean, meza-liburu bat argitaratu zuen. Hurrengo urtean, Paulo IV.ak debekatu zuen aita santuaren kaperan ezkondutako inor egotea; Palestrinak kargua utzi zuen, eta Letrango San Joan kaperan kapera-maisu izan zen, Lassusen ordez. 1560. urtean, Santa Maria Maggioreko kapera-maisu izan zen, eta 1566etik 1571ra Erromatar Mintegien musika-maisu; aldi berean, Ippolito d´Este kardinalaren kontzertuak antolatu zituen, Tivolin. 1571. urtean, Giulia kaperaren zuzendaritzaren ardura izan zuen berriro, eta Erroman geratu zen bizitzen. Palestrina italiar Errenazimentuko musikagile emankorrenetako bat izan zen. 105 meza inguru idatzi zituen, lau-zortzi ahotsez abestekoak; 250 motete; 35 magnificat; salmoak; letaniak; baita madrigalak ere, erlijiozkoak eta bestelakoak. Polifoniaren maisu handia baitzen, ahots soiletarako kontrapuntuaren musikagile ospetsuena izan zen, bere garaian. Palestrinak ez zuen berrikuntzarik sartu musikagintzan, baina ezin hobeki erabili zituen musikagintzaren ohiko baliabideak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Pierluigi da Palestrina Aldatu lotura Wikidatan