Lankide:Maitane Lartain/Alemaniako Alderdi Komunista

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alemaniako Alderdi Komunista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KPD, Alemaniako Alderdi Komunista (Kommunistische Partei Deutschlands), 1918ko abenduaren 30ean izan zen sortua Rosa Luxemburgo eta Karl Liebknecht-engatik eta 1956ra arte iraun zuen alderdi politikoa da. Ideologikoki komunista da eta etapa marxista, leninista eta estalinistak igaro ditu. 1919tik aurrera, hau 1943an desagertu zen arte, Komintern edo III internazional Komunistaren parte izan zen .

Komintern Leninek eta Errusiako Alderdi Boltxebikeak sortu zuten erakunde komunista zen. Honen xedea maila internazionalean sortzen ziren alderdi komunistei bermea eta sustengua ematea zen.

KPDaren aurrekaritzat hartzen da “Espartako Elkartea”. Elkarte hori I. Mundu Gerraren azken urteetan sortu zen iraultza komunista sustatzeko helburuz. Izena Espartakoren omenez jarri zioten; izan ere, Espartako Antzinako Erromako esklabu-matxinadarik esanguratsuenaren buruzagi izan zen.  

Espartako Elkartea izatetik Kommunistische Partei Deutschlands izatera igarotzen da Komintern-en kide bilakatzen direnean.

Era berean, KPDaren oinordekotzat hartzen dira SED, Alemaniako Alderdi Sozialista Batua (Ekialdeko Alemanian); eta DKP, Alemaniar Alderdi Komunista (Mendebaldeko Alemanian).

Ekialdeko Alemanian 1946. urtera arte egon zen politikoki aktibo KPD, urte horretan aurretik aipatutako SEDgatik ordezkatua izan zen arte. Mendebaldeko Alemanian, ordea, 1956 arte jarraitu zuen jardun politikoa KPDko zuzendaritzak, esatatuko botere betearazleak, hau da, epaimahaiak alderdia indargabetu zuen arte. Azkenengo gertakari hau hartzen da KPDaren amaiera-puntu gisa.

Alemaniako Alderdi Komunistak 360.000 bazkide zituen eta hainbat azpi-antolakunde barnebiltzen zituen. Gazte Komunisten Elkartea (KPDaren gazte antolakundea), Roter Frontkämpferbund, Frente Gorriaren Borrokalarien Aliantza, KPDren antolakunde paramilitarra.

Bi antolakundeak ilegalizatuak izan ziren 1929an Adolf Hitlerren gobernuan.

Die Rote Fahne, Bandera Gorria egunkaria KPDaren alderdi komunikatiboa. Honen bidez, Alemaniako Alderdi Komunistak propaganda egiten zuen.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KPDtzat ezagutzen dena 1919an izan zen sortua I. Mundu Gerraren kontra zeuden sozialistengatik “Espartako Elkartea” izenaz. Hasieran, Rosa Luxemburgo (KPDaren sortzaileetako bat) izan zuten buruzagi. Ordea, honen erailketaren ondoren, 1919an, KPDk hainbat aldaketa jaso zituen bere lidergoan ideologiari dagokionez ere.

Adolf Hitlerrek KPD ilegalizatu zuen arte, alderdiak %10/15 tarteko ordezkaritza lortzen zuen Reichstag-eko hauteskundeetan, bai eta eskualde-hauteskundeetan.

Kommunistische Partei Deutschlands ilegalizatua izan zenean alderdiko buruzagi eta militante asko kontzetrazio esparruetan erailak izan ziren.

Halaber, II. Mundu Gerraren bukaeran, klandestinitatean jardun ostean, berriro berrantolatu zen banatutako Alemanian. Are gehiago, Alderdi Sozialdemokratarekin bat egin zuten AlemaniakoAlderdi Sozialista Batua (SED) sortzeko. Azkenengo honek Alemaniako Errepublika Demokratikoa gobernatu zuen. Mendebaldeko Alemanian, ordea, 1956ra arte aktibo ego zen  epaiek ahalgabetu zuten arte. Orduz geroztik hainbat izan dira alderdi eta eragileak KPD jarraitu nahi izan dutenak, baina ebazpen argirik gabe.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

KPD bezala ezagututako nukleoa “La Internacional” bezala sortu zen, izen bereko egunkari bat oinarri izanda, autoritateek azkar ezabatuko zutena. Korrontea Espartako Elkartean bihurtu zen Rosa Luxenburgoren artikulu batzuk kaleratuak  izan ondoren. Alemanian garai iraultzailea hasi ondoren (I. Mundu Gerraren bukaeran), Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren (SPD) sekzio askok hautsi egin zuten SPDrekin eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independientea (USPD) sortu zuten. Espartako Elkartea alderdi berrira batu egin zen korronte autonomo gisa. Izan ere, nahiko goiz sortuko da politika berdina daraman eta Errusia sobietarreko boltxebiqueekin aliatuko den alderdi komunista berri bat sortzeko beharraren eztabaida. Era berean, Alemaniako Komunista Internazionalak (IKD), ondorio berdinera heldu zirenak, parte hartu zuten KPDren fundazioan.

Ordura arte SPDrekin eta USPDrekin izandako esperientziarekin eta ordura arteko giro iarultzailearekin pozik ez zeuden langileak erakartzeko helburuaz, espartakistek, IKD bezalako taldeekin batera, Alemaniako Alderdi Komunista sortzeari ekin zioten.

Fundazio-kongresua Berlingo udaletxean egin zen 1918ko abenduaren 30etik 1919ko urtarrilaren 1era bitartean.

Hasiera batean, Rosa Luxemburgok eta Karl Liebknechtek zuzendu zuten alderdia, nahiz eta militantziaren zati handi bat ez zegoen ados bere jarrera batzuekin, hala nola klase nagusiko sindikatuetan lan egiteko beharrarekin edo Alemaniako parlamentuan, Reichstagean, parte hartzearekin. Berlingo Iraultzaren porrota, KPD sortu eta hilabetera, 1919ko urtarrilean, Luxemburgo eta Liebknechten jarraibideen aurka egin zen. Friedrich Ebert sozialdemokrataren gobernuak Freikorps milizia paramilitar ultraeskuindarren alde egin zuen, baita Alemaniako Armada Inperial izandakoaren alde ere matxinada ezabatzeko. Liebknecht eta Luxemburgo paramilitarrek harrapatu, torturatu eta hil egin zituzten. Horrek esan nahi du hurrengo urteetan KPDk eta SPDk liskar garratza izango zutela elkarren artean.

Garai honetako buruzagi garrantzitsuenetako batzuk Paul Levi, Leo Jogiches, Clara Zetkin, Paul Frolich, Hugo Eberlein, Willi Münzenberg, Franz Mehring eta Ernst Meyer izan ziren.

1919ko martxoan, KPD Internazional Komunistako (Komintern) kide izatera pasa zen, Petrogradoko I. Mundu Biltzarrean parte hartu ondoren.

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko hamarkadaren hasieran, alderdia fase berri batean sartu zen. Iraultza espartakistaren porrotak eta alderdiak jasandako errepresio gogorrak beren agintariak estrategia berri bat hartzera behartu zituzten. Orduan, Liebknecht, Luxemburgo eta beste agintari batzuen hilketaren ondoren alderdia lider eraginkorrik gabe geratu zen eta Paul Levik hartu zuen KPDren gidaritza.

Heidelbergeko Kongresuan, 1919ko urriaren 20tik 23ra bitartean, KPDk sistema parlamentarioan parte hartzea eta hauteskundeetara aurkeztea erabaki zuen. Levik eta alderdiaren gehiengoak sektore ultraezkertiarra alderditik kanporatzea onartu zuten, horietako askok Alemaniako Langileen Alderdi Komunista (KAPD) osatu zutelarik 1920ko apirilean. 1920ko ekaineko hauteskunde federaletan, KPDk botoen (%  2,09) eta Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independenteak botoen (% 17, 63) . Hala eta guztiz ere, Paul Levik ziurtatu zuen alderdia berehalako iraultza ekarriko zuten politikoetatik urrun eramango zuela, eta, aldiz, langileen masara gehiago bideratuko zuela. Ahalegin horiek saritu egin ziren Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independentearen zati handi bat KPDra batu zenean, une horretatik aurrera, KPD masa-alderdia izatera igaro zen. Era berean, 1920an, KPD Nazioarteko Internazional Komunistaren Munduko II. Biltzarrean parte hartu zuen.

1921aren hasieran, Levik dimititu zuen. Horren guztiaren aurretik, Internazional Komunistak Leviren jarrera gaitzetsi zuen, Italiako Alderdi Sozialistaren barne eztabaida bati dagokionez. Leviren irteeraren ondoren, Béla Kunen eragina areagotu zen KPDn, eta alderdiak 1921eko Martxoko Ekintza deiturikoa abiarazi zuen, talde komunistek, sozialistek eta ezkertiarrek antolatutako matxinadak, gobernuaren aurrean porrot egin zutenak. Poliziaren errepresioak eragin handia izan zuen alderdian, bere jardun politikoa etengabe oztopatuz.

Era berean, KPDk beste mehatxu bati aurre egin behar izan zion, garai hartan, Adolf Hitlerren Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista, erabat antikomunista, herritarren babes garrantzitsua irabazten hasi zen, eta bere milizia paramilitarrak komunistei erasotzen hasi ziren.

1933ko urtarrilaren 30ean, Adolf Hitler Alderdi Naziko buruzagia kantziler izendatu zuen Paul Von Hidenburg presidenteak. KPDk eta sindikatuek greba orokorra deitu zuten. Horren ostean, sozialdemokratak eta komunistak Nazional Sozialisten jomuga bilakatu ziren eta anarkistak nazioaren etsai deklaratu zituzten. Mugimendu komunistaren kontrako errepresioa egiaztatua izan zen Reichstageko sutearen ondoren 1933ko otsailaren 27an. Gertakari horren ostean, naziek publikoki leporatu zieten komunistei sutearen erantzuleak izan zirela eta beldur eta histeria giroa sortu zen. 1933ko hauteskunde federaletan komunistek hirugarren indar politikoa izatea lortu zuten. Hala ere, “gaikuntza-legea” deiturikoa, Hitlerri gobernatu ahal izateko botere absolutuak eman zizkionak, Reichstagen bozkatu zen. Diputatu komunisten taldea atxilotu eta espetxeratu ondoren KPDk taktika aldatzera behartuta ikusi zuen bere burua. Militante, jarraitzaile eta buruzagi asko kontzentrazio-esparruetan espetxeratu, torturatu eta hil zituzten.

1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, KPD berriro legeztatu zuten agintari militar aliatuek. Sobietar Batasunetik eta erbesteko beste leku batzuetatik buruzagiak eta militanteak itzuli ziren. Urtebete geroago, SPDko eta KPDko erakundeek sobietarren eremuan bat egitea erabaki zuten, Alemaniako Alderdi Sozialista Bateratua (SED) osatzeko. Indar boteretsu horrek milio bat militante baino gehiago zituen, eta indar politiko bozkatuena bihurtu zen 1946ko hauteskundeetan, sobietar eremuan.

Amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroago, 1949an, sobietar eremua Alemaniako Errepublika Demokratikoa (RDA) bihurtu zen. Estatu berri horretan, SEDek boterearen monopolioari eutsi zion 1990ra arte, beste alderdi politikoekin batera. Alemaniako Errepublika Federalean, hau ere 1949an sortua, KPDk presentzia garrantzitsua izan zuen. Urte berean egindako hauteskundeetan, KPDk botoen (% 5,7) lortu zuen Bundestagen. Hala ere, 1956an alderdia legez kanpo utzi zuen Konstituzio Auzitegi Federalak, Gerra Hotzaren testuinguruan, erakunde komunisten aurkaegindako erasoaldi orokor baten zati gisa.

Ordurako, alderdiaren militantzia asko jaitsi zen, 78.000 kide inguru zenbatuz 1956 aldera. Horri gehitu zitzaion 1953ko hauteskundeetatik alderdiak Bundestageko ordezkaritza galdu zuela, eta horrek parlamentutik kanpoko indar bihurtu zuen. Debekuaren ondorioz, komunistek hauteskundeetan parte hartu behar izan zuten beste hautagaitza batzuen bidez, hala nola, Deutsche Friedens-Union (DFU) 1961ean. Beste kasu batzuetan, 1957ko hauteskundeetan bezala, KPDk SPDren aldeko botoa eskatu zuen. Berandu, 1968an, bere militantziaren zati batek Alemaniar Alderdi Komunista (DKP) sortzea lortu zuen, Alemaniako agintarien baimenarekin.

Gerra Hotzean, DKPk bere funtsen zati bat Alemaniako Alderdi Sozialista Batutik (SED) jasotzen zuen, Alemaniako Errepublika Demokratikoan (RDA) boterea zuena Bigarren Mundu Gerraren amaieratik. Bateratzearen ondoren, DKP gainbehera garaian sartu zen, eta herritarren eta militanteen babesa galdu zuen.

Gaur egun, DKP alderdia alderdi minoritarioa da eta bere liderra Patrik Köbele da, 2013ko martxoan aukeratu zutena.

Hauteskundeen emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

REICHESTAG-eko hauteskundeak

URTEAK Bozkak Bozken % Aulki Zenbakia +/–
1920 589.454 2,09 4/459
1924 (maiatza) 3.693.280 12,61 62/472 58
1924 (abendua) 2.709.086 8,94 45/493 17
1928 3.264.793 10,62 54/491 9
1930 4.590.160 13,13 77/577 23
1932 (uztaila) 5.282.636 14,32 89/608 12
1932 (azaroa) 5.980.239 16,86 100/584 11
1933 4.848.058 12,32 81/647 19

Bundestag-era hauteskundeak[editar código · editar][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urteak Bozka zuzenak Zerrendagaiei dagozkien bozkak Zerrendagaiei dagozkien bozken % Aulki zenbakiak +/–
1949 1.361.706 5.7 15/402
1953 611.317 607.860 2.2 0/509 15

BIBLIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

[2]

[3]

[4]

[5]

[6]

[7][8]

Jean Barrot, Denis Authier, La izquierda comunista en Alemania 1918-1921, 1978.

Jose Luis Martín Ramos, El KPD en la política de la Internacional Comunista (2019), In Nuestra Historia: Revista de la Historia FIM, (47-66 or.)