Lankide:Naia.itu/Lantegi/Argazkigintza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argazkigintza (gaizki dago)
Irudi iraunkorrak sortzen dituen zientzia edo artea
Jatorria
Thomas Wedgwood (1800)
Metodoa
Recording or other electromagnetic radiation Elektronikoki edo Kimikoki
Osagaiak
Irudia sortzeko tresna Kamera
Irudia harrapatzeko tresna Photographic plate, Photographic film, Silicon electronic image sensor
Irudia grabatzeko tresnak Photographic plate, Photographic film, Digital magnetic or Electronic memory
Beste argazkigintza teknikak
Stereoscopic, Full-spectrum, Light field, Electrophotography, Photograms, Scanner
Le Graseko leihoko ikuspegia (1826), Nicéphore Niépce. Lehen argazki iraunkorra kontsideratzen dena.

Argazkigintza, argazkilaritza edo fotografia argiari sentikor den gainazal batean irudi finkoak grabatzeko prozesu eta arteari deritzo. Horretarako kamera ilun (camera obscura) deritzan printzipioa erabiltzen da, zeinarekin gainazal batean egindako zulo txiki batekin jasotako irudia proiektatzea lortzen den, honen tamaina txikituz eta gardentasuna handituz. Irudi hauek gordetzeko pelikula sentikorrak erabiltzen ziren orain gutxi arte, baina gaur egun CCD eta CMOS sentsore digitalak erabiltzen dira.

Ez da erraza teknikaren asmatzailea zein izan zen zehaztea, aurrekari asko izan baititu, baina orokorrean esan dezakegu argazkigintzak Joseph Nicéphore Niépce zor diola bere garapena, eta Louis-Jacques-Mandé Daguerrek egin zuela publiko aurkikuntza, teknika hau perfekzionatu ostean. Hasiera batean argazkigintzaren teknika daguerrotipia zen ezaguna.

Argazkigintza arte mota bat kontsidera daiteke, izan ere, irudiak sortzem ditu elektronikoki edo bestela analogikoki. Hala ere, argazki elektronikoak gehiago erabiltzen dira gaur egun aukera gehiago ematen dutelako. Izan ere, argazkia atera ondoren ordenagailuz editatu daitezke, argazki analogikoak, papelean inprimatzen direnak berriz, ez.

Normalean, enfokatzeko eta zooma egiteko lenteak erabiltzen dira. Irudi sensore elektronikoarekin, honek pixel bakoitzean deskarga elektriko bat sortzen du eta beraz elektronikoki prozesatuak geratzen dira eta irudi digital batean gordeta geratzen dira. Argazki analogikoei dagokienez, horietan lehenik irudi negatiboa lortzen zen eta gero papelean argazki positiboa lortzen zen. Amaitzeko, aipatu beharra dago, argazkigintza hainbat esparrutan erabiltzen dela, hala nola: artean, negozioetan, publizitatean, modelogintzan, hobbietan, komunikazioan, filmeetan etab. Horrenbestez, ondorio gisa, argazkigintza oso esparru garrantzitsua dela esan dezakegu, izan ere, gaur egun edozein tokitan aurki ditzakegu irudiak. Arraroa izango litzateke argazki horiek guztiak gabe bizitzea.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazkigintza, gizartea aurre industria garaitik industria garaira igarotzean eman zen. Garai hauetan, filosofía positibistaren kontzeptua garatu zen, zeinetan naturako edozein elementu empirikoki egiaztatua egon behar zen. Honetan, Burgesia zen nagusi eta argazkilaritza autoerreprezentazio gisa erabili zuten, gizartean zuten goi postua erakusteko asmoz.

Historiako garai hauetan, argazkigintza gero eta ohikoagoa izaten hasi zen. Antzinaroko garaietatik, hain zuzen ere IV eta V. mendeetan, Ibn al-Haytham-ek, [1] kamera iluna aztertu baitzuen. Lehenik eta behin, brontzezko plakak erabili izan ohi zituzten eta irudiak, ur lurrunez errebelatzen zituzten gero iodo bidez brontzezko plaka horietan agertzeko asmoz. Hala eta guztiz ere, prozesu hau nahiko garestia izaten zelarik, argazki makinak pisu asko izanik eta ur lurruna osasunarentzat kaltegarria suertaturik, aldatu beharra zegoela agerian geratu zen. Hori dela eta, 1840. urtean, William Henry Fox Talbot-ek, Kalotipo izeneko negativo-positibo bidezko prozesua asmatu zuen. Hau, paper negatibo bat positibo baten gainean jartzea oinarritzen zen eta papera bustiz, argazkia errebelatzen zen. Honen bidez, argazkigintzaren kopia sortu zen, negativo batetik hainbat positibo irtetzen zirelako.

1842. urtean, John Frederick William Herschel astrónomo eta kimiko ingelesak, Zianotipia izeneko prozesuari ekin zion. Honetaz gain, 1819. urtean Herschel-ek sodio hiposulfatoaren teknika aurkitu zuen, honen bidez argazkiaren oinarria sortuz. Ondoren, Talbot eta Daguerre, hain zuzen ere 1839. urtean, lehenengo beirazko negatiboa sortu zen. Argazkien kalitatea hobetzeko asmoz, 1950. urtean Blanquart Evrard albumina papera erabili zuen, material honen gainean arraultza erabiliz eta argazkiaren fibra kalitatea hobetuz.

1851. urtean, Gustave Le Gray-ek kolodio bustia sortu zuen. Hau, beirazko plaken gainean kolodio produktua jartzean oinarritzen zen. Ondoren, kalitatezko negatibo bat sortuaz. Beraz esan daiteke, argazkigintzan lan egiten zutenak, laborategi txiki bat eraman behar zutela, argazkiaren kalitate osoa lortzeko helburuarekin.

Espainiar estatuan argazkigintzan lan egin zuten hainbat argazkilari egon ziren, haien artean Charles Clifford ingelesa izanik. Honetaz gain, José Martínez Sánnches espainiarra ere, argazkigintzaren ikerkuntzan aritu zen buru belarri. 1861. urtean James Clerk Maxwell eskoziarrak, argazkiak kolorean ikusteko aukera asmatu eta plazaratu zuen, honela Historian zeharreko lehen argazki kromatikoa sortuaz. Honetan, hiru kolore ageri ziren hain zuzen ere, gorria, horia eta urdina.

Bestalde, 1888. urtean, George Eastman-ek Kodak kamera asmatu zuen eta 1907. urtean, kolorezko argazkiak merkaturatu ziren Lumière lantegiaren bidez, era honetan beirazko plakak ordezkatuz. Hariari jarraituz, 1931.urtean flash-a sortu zen, argitasun gabezia zegoen uneetarako. Gainera, 1948.urtean, uneko argazkia plazaratu zen Polaroid zeritzona. Funtsean, argazkia atera eta errebelatu egiten zuen 60 segundutan.

Azkenik, 1990.urtean argazkigintzaren digitalizazioa eman zen. Argazkiak sentsore elektriko baten bidez barneratzen ziren eta ondoren, barruko aparailu elektroniko batean gorde.

Aire eta orbitako argazkigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireko argazkigintzak, lurraren azaleko ikerkuntza egiteko balio duen tresna bezela ezagutzen da, hau bideratzeko aire bidezko garraiobideetan argazki kamera jartzen delarik. Honek, arkeologia edo ta geología bezelako ikerketa eremuetan lagundu ohi izan du, lurraren dimentsioak eta materialak ikerturik. Arkeologian, lur azpia analizatzeko erabiltzen da, induskatzeko beharra izan gabe. XXI. mendearen hasieratik, aireko argazkigintzak hegazkin eta helikoptero-ei bidez, aurrerapen izugarriak pairatu ditu. Bestalde, argazkigintza orbitalak irudiak garaiera handitik ateratzea bideratzen du, satelitetan kokatuaz.


Argazkilaritza digitala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1981an, Sonyk ezagutaraztera eman zuen irudientzako karga moldatuta zuen kontsumoko lehenengo kamera, Sony Mavicaren filmatzeko beharra ezabatuz. Mavicak irudiak diskoan gordetzen zituen bitartean, irudiak telebistan bistaratzen ziren eta kamera ez zen guztiz digitala. 1991an, Kodak-ek ezagutaraztera eman zuen DCS100, merkatuan eskuragarri zegoen lehenengo reflex kamera digital bakarra. Nahiz eta bere prezioagatik argazki kazetaritzarako eta argazkilaritza profesionalerako ez zen beste erabilpenik galarazten zuen, merkataritzan argazkigintza digitala jaio zen.

Irudigintza digitalak irudi elektronikoen sentsore bat erabiltzen du irudia datu elektroniko multzo bat bezala grabatzeko, film aldaketa kimiko gisa baino. Desberdintasun garrantzitsu bat argazkigintza digital eta kimikoaren artean, argazkigintza kimikoak argazkiaren manipulazioari eusten diola da film eta paperezko argazkiak direlako, irudi digitala berriz, euskarri oso manipulagarria den bitartean. Desberdintasunak honek irudia maila bateraino prozesatzen usten duela da filmekin oinarritutako argazkigintzan zaila den bitartean eta komunikazio potentzialak aplikazio desberdinetan baimentzea ahalbidetzen du.

Argazkilaritza digitalak XXI. mendea menderatzen du. Munduan ateratako argazkien %99 a kamera digitalen bitartez ateratakoak dira, gero eta gehiago smartphonen bitartez.

[2]

[3]

Argazkigintza zuri beltzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, argazki denak zuri beltzak izan ohi ziren. Koloredun argazkiak agertu zirenean ere, argazki zuri beltzak ez ziren berehala desagertu. Berriak agertzetik hainbat hamarkadetan jarraitu zuten erabilienak izaten, izan ere, berriak baino merkeagoak ziren eta itxura “klasikoa” ematen zietelako argazkiei. Bitxia baldin bada ere, argazki zuri beltzak ez dira tonu eta itzal zuri beltzez osatuak izaten. Batzuetan, 'cyanotype' prozesuan esaterako, argazkiak urdin tonua izaten dute. Hori gutxi balitz, lehenengo argazki zuri beltzek (orain dela 160 urte inguru) marroi tonua zuten.

Gaur egun, argazkilari askok argazki zuri beltzak ataratzen jarraitzen dute. Gainera, marka batzuek argazki zuri beltzak baino ateratzen dituzten argazki makinak diseinatzen dituzte. Horren arrazoietako bat, argazki zuri beltzen erabilgarritasuna da. Izan ere, kolorezko argazkiak ateratzen direnean eta kalitateaz eta koloreaz konformatzen ez baldin bagara, beti jarri dezakegu zuri beltzean. Horrela dena konpontzen da. Hala ere, kolore argazkiak, zuri beltzak baino arrakastatsuagoak dira inolako zalantzarik gabe.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naia.itu/Lantegi/Argazkigintza
Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.