Lankide:Naiazkarai/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Garapenerako lankidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Hotzean, Hirugarren Munduko lerrokatu gabeko herrialdeak[1] Lehen zein Bigarren Munduko aliatu gisa hartzen ziren. Beraz, Ameriketako Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak ahal zen guztia egin zuten herrialde horiekin loturak ezartzeko, babes ekonomikoa eta militarra eskainiz, estrategikoki kokatutako aliantzak lortzeko (adib. Ameriketako Estatu Batuek Vietnamen edo Sobietar Batasunak Kuban).[1] Gerra Hotza amaitu zenerako, Hirugarren Munduko herrialde askok kapitalismoa edo komunismoa deritzen sistema ekonomikoak ezarri zituzten, eta aukeratutako aldearen babesa jasotzen jarraitu zuten. Gerra Hotzean zehar eta ondoren, Hirugarren Munduko herrialdeek Mendebaldeko kanpo-laguntza gehiena jaso izan dute, eta garapen ekonomikoaren gunea izan dira, Modernizazioaren Teoria eta Mendekotasun Teoria nagusien bitartez.[1]

1960ko hamarkadaren amaieran, Hirugarren Mundua terminoa Mendebaldearekin konparatuz azpigaratuta dauden Afrikako, Asiako eta Latinoamerikako herrialdeak izendatzeko erabili zen, hainbat ezaugarritan oinarrituta (garapen ekonomiko txikia, bizi-itxaropen laburra, pobrezia handia eta gaixotasun asko eta abar).[2] Herrialde horiek nazio aberatsagoetako gobernuen, GKEen eta banakoek emandako laguntza eta babes nagusia jaso zuten. «Rostowren hazkunde ekonomikoaren etapak» izeneko eredu ospetsuaren arabera, garapena 5 etapatik igarotzen da (gizarte tradizionala; aireratu aurreko baldintzak; aireratzea; heldutasunerako jauzia; masa kontsumo handiko garaia).[3] W.W.Rostowk esan zuen aireratzearen etapa zela Hirugarren Munduari falta zitzaiona edo hura gainditzeko arazoak zituena. Beraz, kanpoko laguntza behar zen herrialde horietako industrializazioa eta hazkunde ekonomikoa sustatzeko.[3]


  1. a b c Tomlinson, B.R. (2003). "What was the Third World", Journal of Contemporary History, 38(2): 307–321.
  2. Gregory, Derek et al. (Eds.) (2009). Dictionary of Human Geography (5th Ed.), Wiley-Blackwell.
  3. a b Westernizing the Third World (Ch 2), Routledge