Lankide:Nerea Aranburu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

A pesar de todo  Gabriela Tagliavini zuzendari argentinarraren komedia filma bat da. Filma Malagako Zinemaldian estreinatu zen 2019ko martxoaren 16an[1], eta Netflix[2]-ek merkaturatu zuen 2019ko maiatzaren 3an. Macarena García, Belén Cuesta, Blanca Suárez eta Amaia Salamanca aktoresak antzeztu zuten.

2019an Netflix-eko plataformak hainbat espainiar film ekoiztu zituen, arrakasta handia lortu zutenak. Hala ere, A pesar de todo filmak kritikarien aurrean ez zuen harrera ona izan[3][4].


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucía (Macarena García), Claudia (Belén Cuesta), Sara (Blanca Suárez) eta Sofía (Amaia Salamanca) bizimodu eta pertsonalitate zeharo ezberdinak dituzten lau ahizpak dira. Hauen bizitzak, urte asko igaro ondoren, berriro ere elkartuko dira Madrilen, hil berri den amaren, Carmen (Marisa Paredes), azkenengo agurra ospatzeko.

Carmenek testamentuaren irakurketan grabatuta utzi duen bideo-zintan aitaren egia esaten die bere alabei, hau da, haien aita (Juan Diego) ez dela haiek pentsatzen zuten pertsona berdina.

Herentziaren partea kobratzeko, lau ahizpek elkarrekin lan egin beharko dute bakoitzak bere aitaren benetako identitatea eta jatorria aurkitzeko.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoiztetxeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bambú Producciones[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bambú Producciones Espainiako telebistako produktorea da. 2007an sortu zen Ramón Campos eta Teresa Fernández-Valdés gidoigileen eskutik, kalitate tekniko eta artistikoagatik nabarmentzen diren zinerako eta telebistarako fikziozko proiektuak garatu eta ekoizteko helburuarekin.

2012an, Ramón Camposek eta Teresa Fernández-Valdések erronka berri bat hartu zuten beren gain, hau da, fikziozko zigilua emango zion enpresa sortzea: BLOW. Estetika bisual ezberdina eta edukien ikuspegitik arriskutsuagoa den ikus-entzunezko produkzio mota bat sortzeko asmoarekin sortu zuten.

Ekoiztetxearen lehen proiektua Guante Blanco izan zen 2008an, TVErentzako egindako polizia-telesaila. Hirugarren kapituluaren harrera txarraren ondoren bertan behera uztea erabaki zuten, eta gainerako atalak RTVEren webgunean ematea. Lehen porrot horren ondoren, bi urte geroago, Bambuk lehen arrakasta handia izango zuen, berriro ere kate publikorako (TVE) ekoiztutako Gran Reserva izeneko telesailarekin.

2011an, Bambúk bere telesail enblematiko bat, Gran Hotel, emititzen hasi zen, garaiko drama bat polizia-generoarekin nahasten duen telesaila. Talde artistiko ezagun batekin lan egin zuten, besteak beste, Amaia Salamanca, Yon Gonzalez, Concha Velasco eta Lluis Homar. Telesailak harrera handia izan zuen Espainian baita nazioartean ere, Frantzian, Erresuma Batuan edo Mexikon eman zuten.

Netflix[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Netflix Inc. estatubatuar entretenimendu konpainia bat da, posta bidezko DVDak eta internet bidezko streaming zerbitzuak saltzen dituena[5]. 1997anReed Hastings-ek eta Marc Randolph-ek sortu zuten eta  egoitza ngausia Los Gatos-eko herrian (Kalifornian) kokatzen da.

2009rako, 10 milioi harpidedun gainditu zituen, bi urte geroago, 2011tik aurrera, telesaila eta filmak ekoizteari ekin zion eta harpidetza kopuruak gora egin zuen. 2013aren erdialdean, 32milioi harpidedun baino gehiago zeuden Estatu Batuetan, Kanadan, Latinoamerikan, Erresuma Batuan eta Irlandan. Netflix-ek emaitzarik onenak jaso zituen 2013ko azken hiru hilabetean, izan ere, 1.066 milioi dolarretako fakturazioa lortu zuen, % 36,5etako hazkunde batekin. Gaur egun, plataforma honek 75 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, mundu osoan zehar [5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Málaga, La Opinión de. (2019-03-16). «Festival de Málaga 2019 | Presentación de 'A pesar de todo'» La Opinión de Málaga (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  2. (Gaztelaniaz) Palomares, Anabel. (2019-04-24). «Netflix estrena (por fin) el tráiler de “A pesar de todo”, la comedia española con Amaia Salamanca, Blanca Suárez, Macarena García y Belén Cuesta» Trendencias (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  3. (Gaztelaniaz) julio, <img src="https://d9u8u3s4 rocketcdn me/wp-content/uploads/2019/11/Ana-Martinez-1-100x100 jpg" width="50" height="50" alt="Ana Martínez" class="avatar avatar-50 wp-user-avatar wp-user-avatar-50 alignnone photo"/>Por Ana MartínezEn Críticasen 12; lectura0, 20204 Minutos de. (2020-07-12). «A pesar de todo de Netflix: Crítica de la película» Los Interrogantes (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Crítica de 'A pesar de todo'» Fotogramas 2019-04-30 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  5. a b Netflix. 2020-10-29 (Noiz kontsultatua: 2021-02-25).

Kanpo Estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]