Lankide:Txalapartak/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
   Ba al dakizu   
Baserriko lanetan adin eta genero guztietako pertsonek parte hartzen bazuten ere, plazetara gizonak soilik ez zihoazten. Herri kiroletako apostuak gizonen artekoak besterik ez ziren izaten. Emakumeek ez zuten halako aukerarik garaian. Azken hamarkadetan aldiz, haien parte hartzea handituz joan da eta gaur egun, emakumeen arteko txapelketak daude.
Testua audioarekin batera irakur dezakezue.
      Entzun!




Herri kirolak gehienbat Euskal Herrian praktikatzen den kirol multzoa da. Kirol hauek, Eukal Herrian sortu ziren industrializazio garaian. Abeltzaintza, nekazaritza, arrantza eta artisautza jardueretan oinarritzen dira eta denek indar fisiko eta erresistentzia handia eskatzen dute. Hauetako batzuk munduko beste leku batzuetan ere modu batera edo bestera praktikatzen dira.



Sortu zirenean, ez ziren txapelketa moduan antolatzen, desafio eta apustuen ondorio izaten ziren normalan. Gaur egun, txapelketak egiten diren arren, desafio eta apustu horiek bizirik jarraitzen dute. Orokorrean, kirol multzo horrek aisialdia dute helburutzat.

Zeintzuk dira herri kirolak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aizkora proba: enbor zatiak aizkora batekin moztea da helburu. Enbor zatia lurrean jartzen da eta aizkolaria bertara igotzen da, aizkorarekin ahalik eta denbora laburrenean mozteko. Kirolariei aizkolari esaten zaie.

Segalaritza: sega erabiliz, denbora jakin batean, ahalik eta belar gehien moztean datza. Gaur egun probaren iraupena ordu batekoa izan ohi da. Bukatu bezain laster, arrastelatzaile, pisatzaile, lotzaile eta zenbait laguntzaile elkartzen dira, eta epailearen laguntzarekin probaren emaitza partekatzen dute. Kirolariei segalari deitzen zaie.

Harri-jasotzea: harria lurretik hartu eta sorbaldaraino igotzen dute. Normalean bi harri-jasotzaile lehiatzen dira eta forma, neurri eta pisu ezberdinetako harriak ahalik eta gehienetan altxatzen dituzte. Kirolariei harri- jasotzaile deitzen zaie.

Sokatira: soka lodi bati helduta talde bakoitzak beste taldea bere eremura eramatea da helburua. Zortzi partaideko bi talderen arteko lehia izaten da. Kirolariei sokatilari esaten zaie.

Lokotx bilketa: ahalik eta denbora laburrenean lokotx kopuru jakin bat bildu eta saski batean sartzea da helburua. Jokoa banaka, taldeka edo erreleboka burutu daiteke. Kirolariei lokotx biltzaile deitzen zaie.

Lasto altxatzea: lasto fardo bat denbora jakin batean eta altuera jakin batera ahalik eta gehienetan altxatzean datza. Frogak bi minutu iraun ohi ditu. Gizonen fardelak 45 kilo pisatzen ditu, emakumeenak ordea 30 kilo. Kirolariei lasto altxatzaile deitzen zaie.

Lasto-botatzea: lasto fardo bat sarde batekin barra baten gainetik botatzea da helburua. Fardoak 12 eta 13 kilo arteko pisua dute. Kirolariei lasto botatzaile deitzen zaie.

Trontza: bi helduleku dituen zerra batekin enborra moztean datza, trontza osorik atera behar dutelarik.  Bi parte hartzailek jarduten dute eta beraien artean koordinatu alde batetik edo bestetik tiratzeko. Kirolariei trontzalari deitzen zaie.

Zaku eramatea: zaku bat bizkar gainean harturik distantia bat ahalik eta azkarren egitea da helburua. Jokalariek zeharkatu beharreko distantzia 120 metrokoa izaten da gehienetan eta zakuek 80 (gizonentzat) edo 40 kilo (emakumeentzat) pisatzen dute. Kirolariei zaku eramaile deitzen zaie.

Ingude altxatzea: epe mugatu batean ingudea ahalik eta aldi gehienetan altxatzean datza. Ingudeek 18 ( gizonentzat) eta 10 kilo (emakumeentzat) pisatzen dute. Kirolariei ingude altxatzaile deitzen zaie.

Giza probak: probarri izeneko harri pisutxu bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzean datza. Taldeka edo banaka jokatu daiteke eta kirolariak kate batekin harrira lotzen dira.

Idi probak/ Idi-dema: idi pare batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eramatea da helburua. Probarriaren pisua aldakorra da herriaren arabera, 1500 eta 4000 kilo arteko pisua dute. Idiak gidatzen dituenari probalari edo akuilari deitzen zaio.

Zaldi probak: zaldi batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eramatea da helburua. Probarriak 900 kilo inguru pisatzen ditu. Kirolariei zaldi probalari deitzen zaie.

Asto probak: asto batek probarri bat denbora jakin batean ahalik eta distantzia luzeenera eramatea da helburua. Probarriak 600 kilo inguru pisatzen ditu. Kirolariei asto probalari deitzen zaie.

Harri zulaketa: harrizko blokeak kolpeen bidez eta barra metaliko bat biratuz zulatzean datza. Parte hartzaile batek barrarekin zuloa egiten ari den bitartean, beste batek zulora ura botatzen du eta hirugarrenak atsedena hartzen du. Kirolariei harri-zulatzaile edo lagunartean barrenadore deitzen zaie.

Orga jokoa: orga bati ahalik eta bira gehien ematea da helburua. Orga lurrari lotuta egoten da eta atzeko aldetik hartu beharko dute, gurpilek lurra jo gabe.

Txinga eramatea: pertsona batek plaza batean leku batetik bestera esku bakoitzean txinga bana eramatean datza. Denbora ez dago mugatuta. Txingen psiua gazteentzak 35 kilokoa da, emakumeena 25 kilokoa eta gizonezkoena berriz, 50 kilokoa. Kirolariei txinga eramaile deitzen zaie.

Ontzi eramatea: txinga eramatearen antzekoa, baina ontziekin. Esku bakoitzean ontzi bat hartu eta ahalik eta azkarren leku batetik bestera joan behar da, barrukoa erori gabe eta ontziekin lurra ukitu gabe. Kirolariei ontzi eramaile deitzen zaie.