Ingude altxatze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ingude altxatzea Barakaldon.

Ingude altxatzea edo ingude jasotzea herri kirol bat da, Ipar Euskal Herrian tradizio handia duena. Epe mugatu batean Ingudea ahalik eta aldi gehienetan altxatzean datza.

Ingudea tresna bat da, errementariek erabiltzen zutena. Errementariek ingudea bizkarrean eraman ohi zuten norabait lan egitera zihoazenean. Beraz, haien artean lehiaketa sortu zen. Hasieran ingude handiak mugitu arren, laster probetarako ingude txikia erabiltzen hasi ziren zuten, ea nork altxaldi gehiago egin.

Arauzko ingudeak 18 kg dauzka gizonentzat, eta 10 emakumeentzat. Altxaldiak egiteko "U" itxura duen metalezko zutoin bat erabiltzen dute, eta probak minutu bat eta hogeita hamar segundo irauten du. Jose Lapatzaran bizkaitarrak du errekorra, ehun altxaldi eginda.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ingude altxatzea