Lankide eztabaida:Ainara delrey haurpro
Ongi etorri, Ainara delrey haurpro, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Jaso al duzu mezu hau? - Maialen gallastegui haurpro (eztabaida) 10:02, 25 otsaila 2016 (UTC) Jaso al duzu mezu hau? - HelenaNavarro haurpro (eztabaida) 10:08, 25 otsaila 2016 (UTC)
Artikulu batekin lanean aritzean[aldatu iturburu kodea]
Kaixo, Ainara eta Helena. Artikulu batekin lanean ari zaretenean, aldi berean beste inor editatzen ez aritzeko, jar ezazue artikuluaren hasieran kode hau: {{lanean|Ainara delrey haurpro}}
Horrela, arazo horiek saihestuko dituzue. Artikulua editatzen bukatutakoan, kode hori kendu, eta kito, egina. Ondo ibili, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz 2016-03-17, 09:49 (UTC)
- Barkatuko didazueǃ Orain ikusi dut kodea jarrita zegoela, ez dut ikusi lehen. Zuek egindako aldaketak begiratu ditut, eta ez naiz ohartu oraindik editatzen ari zinetela ohartarazteko abisu hori zegoela. Sentitzen dut. --Xabier Armendaritz 2016-03-17, 09:54 (UTC)