Lankide eztabaida:Aitor Lizeaga

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Aitor Lizeaga, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Konstantinopolis/Konstantinopla[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Aitor. Konstantinopolis aldatu duzu eta Konstantinopla ipini, Euskaltzaindiaren araua erreferentzian adieraziz. Arrazoia duzu, baina bada aurreko arau bat (147: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0147.pdf) Konstantinopolis ezartzen duena (eta bertako herritarra konstantinopolistar). 162. araua egungo toponimia arautzen du, eta ez antzinakoa. Hortaz, kontraesan txiki bat dago, baina garrantzitsuena zera da: egungo toponimia 162. araua eta antzinakoa 147. Nik Konstantinopolis utziko nuke, beste informazio zehatzagorik izan ezean. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 21:10, 31 maiatza 2012 (UTC)

Hiztegi Batuan h. («hobeto») marka dutenak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Aitor. Ikusi dut Hiztegi Batuan h. («hobeto») marka duten hainbat hitz ari zarela aldatzen. Aldaketa horiek ez daude gaizki eginak, baina, gure entziklopedia honen gaur egungo egoera zein den ikusita, premia larriagokoa litzateke e. («erabili») marka dutenak zuzentzea. Izan ere, h. marka dutenak euskara batuan berez ez daude gaizki (marka horren atzean, Euskaltzaindiaren arrazonamendu hau dago: «ezkerreko hitz hori ondo dago, baina euskara batuan hobe da eskuineko hau erabiltzea»); e. marka dutenak, berriz, baztertzekoak dira euskara batuan (marka horren atzean, Euskaltzaindiaren arrazonamendu hau dago: «ezkerreko hitz hori baztertzekoa da euskara batuan, eta erabil bedi eskuineko hau»). Ondo izan, eta eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2012-06-06, 18:44 (Eguzk.)

Bai, egia esan arrazoi duzu. Hobe izango da e. marka dutenak zuzentzen hastea, horiekin bakarrik ere nahiko lan izango da eta. -Aitor Lizeaga (eztabaida) 18:58, 6 ekaina 2012 (UTC)