Lankide eztabaida:Alexgabi

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Alexgabi, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Euskal Herriko esperientziak "Software librea hezkuntzan" sarreran.[aldatu iturburu kodea]

Zuk bidalitako mezu honi erantzun gisa idatzen dizut:

<----> Kaixo Joxemai:

"Software librea hezkuntza" sarreratik "Esperientziak Euskal Herrian" atala ezabatu duzu ez omen delako informazio entziklopedikoa. Ez dut ulertzen zergatik gai honen inguruko mundu mailako esperientziak informazio entziklopedikoa den eta Euskal Herrikoak ez. Informazio lokalak agian ez du mundu mailakoa duen garrantzi absolutua baina erlatiboa bai, nire uste apalean.

Alexgabi

<---->

Kaixo, Alex Gabi. Mila esker artikuluan egindako aldaketei buruz interesa azaltzeagatik. Entziklopediak unibertsalak dira eta horregatik lehenesten dira mundu mailako esperientziak (horrek ez du esan nahi mundu mailako esperientzia guztiak interesgarriak direnik, agian artikuluko batzuk ez dira interesgarriak izango). Nik ezabatutakoak lokalak dira, baina ez ditut horregatik ezabatu, irrelebanteak zirelako baizik. Ulertuko duzunez, software librea hezkuntzan gaian interesatuta dagoen batentzat, Euskal Herriko esperientzietan interesatuta ere, 2008 urtean institutu batean edo batzuetan Linux erabiltzen hasteak interes ez gutxi baizik eta nulua dauka, nire ustez noski. Interesgarriak lirateke Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sare osoan edo administrazioan abiarazitako proiektuak, edo Diputazioetatik bultzaturiko proiektuak, baina zuk aipatutakoak lokaletan lokalak dira, guztiz puntualak, anekdota hutsa (2008 Luberrin hasi zela Linux erabiltzen; eta zer?, galdetzen dut). Ulertuko duzulakoan, agur bero bat. PD: eztabaida hau artikuluaren eztabaida orrira eramatera noa. - --Joxemai; (erantzunak) 11:23, 7 maiatza 2015 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Community Insights Survey[aldatu iturburu kodea]

RMaung (WMF) 18:17, 9 iraila 2019 (CEST)[Erantzun]

Reminder: Community Insights Survey[aldatu iturburu kodea]

RMaung (WMF) 21:46, 20 iraila 2019 (CEST)[Erantzun]

Onak nabarmen lehiaketa martxan da[aldatu iturburu kodea]