Lankide eztabaida:Arrif.iba
Ongi etorri, Arrif.iba, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--EnzaiBot (eztabaida) 19:51, 15 martxoa 2015 (UTC)
«Inglaterra XVII. mendean» artikulua[aldatu iturburu kodea]
Kaixo. Artikulu horren edukiak oraingoz ez du entziklopedia bateko artikulu batek behar dituen edukiak: eskema bat besterik ez da, eta gainera ortografia akats ugari ditu (adibidez: Carlos I jartzen du, gaztelaniazko grafia erabilita; euskaraz, Karlos I.a da idazkera zuzena). Horregatik, oraingoz zure wikilari orriaren azpiorritzat jarri dut, hemen.
Entziklopediako artikulu baten itxura ematen badiozu (eduki egokiaz hornituta eta ortografia zuzenduta), Wikipedia honetako artikulu bihurtzeko aukera izango du. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2015-03-19, 11:11 (UTC)
- Ez sortu berriro artikulua, mesedez. Goian esandako arrazoiengatik, zure lankide eremura aldatu dut. Hirugarren aldiz jarriko dizut helbidea, oraingoan beste era batera:
- Bestalde, beste artikuluren bat sortzen baduzu, ondo-ondo begiratu izenburuaren ortografia, mesedez: euskaraz, Ingalaterra da, eta ez Inglaterra. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2015-03-19, 11:19 (UTC)