Lankide eztabaida:Auxtin Zamora
Ongi etorri, Auxtin Zamora, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Interes gatazka
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Auxtin: Auxtin Zamora artikulua editatzen ari zara eta erabiltzaile izen berdina duzu. Horrek artikuluaren pertsona eta editorea pertsona berdina zaretela aditzera ematen du, eta hori ez da egokia Wikipedian. Bertako politikaren kontra joateaz gain (Ikus COI), ikuspuntuaren neutraltasuna zalantzan jartzen du. Ekarpen guztiak ongi etorriak dira eta badira hamaika artikulu euskarazko Wikipediaren zabalkuntzan laguntzeko. Hona hemen behar diren artikuluen zerrenda. Segi editatzen eta laster arte!-Xabier Cañas (eztabaida) 10:24, 8 abuztua 2016 (UTC)