Lankide eztabaida:Eusko Gudaria
Ongi etorri, Eusko Gudaria, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--LainobeltzBot (eztabaida) 20:50, 22 maiatza 2021 (CEST)
Eskualdeko udalerrien tauletatik alkateen zutabea ezabatzea[aldatu iturburu kodea]
Eusko Gudaria:
Zergatik ari zara eskualdeen artikuluetako udalerrien taulatik alkateen zutabea ezabatzen? -Lainobeltz (eztabaida) 15:56, 24 maiatza 2021 (CEST)
- Eskualdeen alkateak zaharrak dira, gehienak 2015eko hauteskundeetakoak dira, hau da, gaur egun ez dira ezer, beraz informazio okerra da. —Aurreko iruzkin sinatugabea Eusko Gudaria (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du.
- Parentesi hartean jar daiteke ze urteko datua den, biztanleriak daukan bezala. Edo, are hobe, Wikipedia hobetzen laguntzea nahi baduzu, zutabea ezabatu beharrean eguneratu egin dezakezu -Lainobeltz (eztabaida) 16:45, 24 maiatza 2021 (CEST)
- Ahal dudanean alkateak ere ipiniko ditut, eta beste hainbat datu eguneratu, baina oraingoz nahiago dut alkaterik ez egotea txarto egotea baino. —Aurreko iruzkin sinatugabea Eusko Gudaria (eztabaida • ekarp.) lankideak idatzi du.
- Ados. Hala ere, ni neu ez naiz zaharkitutako datuak ezabatzearen aldekoa, nahiago datu zaharkituak ezer ez baino, bestela hainbat eta hainbat gauza ezabatu beharko genituzke. Helduko da eguna alkateak eta beste hainbat datu (erdi)automatikoki eguneratuko direnak, wikidata bitartez, taulak moldatuta, bitartean eskuz eguneratu behar... ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:43, 24 maiatza 2021 (CEST)