Lankide eztabaida:Goio Ramos

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Goio Ramos, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

«Charles Bukowski» artikulua[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Goio. Ederki osatzen ari zara artikulua. Ohartxo batzuk besterik ez:

  1. Barne lotura gehiegi jartzen ari zara. Hirienak ondo jarrita daude, baina pertsonenak gehiegitxo dira: Ingeles Wikipedian begiratuta, ez dut Jon eta Louise Webb senar-emazteen artikuluetara loturarik ikusten, ez dituzte hain nabarmentzat jo; eta iruditzen zait Euskal Wikipedian ere ez direla hain nabarmenak. eta Loujon Press argitaletxeari ere ez dagokio barne loturarik. Barne loturak jar ditzakegu, nahiz eta oraindik gai horretaz Euskal Wikipedian artikulurik ez izan, baldin ikusten badugu wikipedia honek artikulu hori izan beharko lukeela; baina hiru artikulu horiek, adibidez, ez dut uste beharko ditugunik. Jon Webben artikulurako barne lotura, gainera, hiru aldiz segidan ipini duzu: jartzekotan (esana baitut ez dela behin ere behar), lehenengoan jartzearekin aski litzateke.
  2. Hizkuntzaren aldetik, «60ko hamarraldia» baino egokiagoa da «1960ko hamarraldia». Lehena zein mendetakoa den testuinguruak argitzen du, baina, azpiizenburuetako bat denez, lehenengo begiratuan jakinarazi beharko genioke irakurleari, ez baita askoz luzeagoa informazio hori ere emanda.

Bestalde, artikulua lantzen ari zarenez, kode hau jarri beharko zenioke hasiera-hasieran:

{{lanean|Goio Ramos}}

Bide onetik zoaz, eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2014-12-10, 09:38 (UTC)