Lankide eztabaida:Iduskialde
Ongi etorri, Iduskialde, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
«Esteban Muruetagoiena» artikuluko zati batzuk ezabatzea[aldatu iturburu kodea]
Kaixo. Ongi etorri euskal wikipediara. Harritu egin nau «Esteban Muruetagoiena» artikuluko zati batzuk ezabatu dituzula ikusteak, eta, horretarako arrazoirik ikusten ez dudanez, desegin egin dut ezabatze hori.
Zati horiek ezabatzeko arrazoi sendoren bat baldin baduzu, idatzi hemen edo artikulu horren eztabaida orrian, mesedez. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2013-03-20, 10:49 (UTC)
«Esteban Muruetagoiena» artikulua hondatzeagatik, blokeatuta[aldatu iturburu kodea]
Iduskialde erabiltzaileari blokeoa ezarri zaio.
Erabiltzaile kontu honi euskarazko wikipedian aldaketak egiteko aukera kendu zaio, Wikipediaren onerako. Arrazoia: Lankideen oharrei kasu egin gabe, «Esteban Muruetagoiena» artikulutik edukia arrazoibiderik gabe ezabatzea. |