Lankide eztabaida:MHOUK

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, MHOUK, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

--LainobeltzBot (eztabaida) 11:58, 1 uztaila 2020 (CEST)[Erantzun]

Nasa yuwe hizkuntza[aldatu iturburu kodea]

Kaixoǃ

Hizkuntza infotaula automatikoan ageri diren datuak Wikidatatik datoz. Beraz, datu horiek hizkuntza horren Wikidatako fitxan aldatu beharko zenituzke. Fitxa horretan datuak aldatzea zaila egiten bazaizu, esan lasai, eta neronek aldatuko ditut. Hori bai, datuen iturria zein den jakin beharko nuke, datu fidagarriak direla egiaztatzearren.

Beste edozer jakin nahi baduzu, galdetu lasai. Eutsi wikipediagintzariǃ --Xabier Armendaritz 2020-09-08, 09:41 (UTC)

Kaixoǃ

Bai, hizkuntza baten infotaulan zein estatutan hitz egiten den ager dadin, datu hori artikuluan bertan sartu behar da eskuz, oraingoz (agian noizbait hori ere automatizatzea lortuko da, datu hori ere Wikidatatik hartzeko).

Horrelako zalantzak ditudanean, nik gai jakin horretako artikulu osatuena izan daitekeenera jo ohi dut: kasu honetan (hau Euskal Wikipedia izanik), «Euskara» artikulura, eta hortik hartu dut erabili beharreko kodea.

Bestalde, infotaulan hiztun kopurua bitan zatituta zegoenez eta hori nahasgarria denez (hizkuntza baten infotaulan, irakurleak guztira zenbat hiztun diren ikusi nahi du, ez estatuz estatu banakatuta), Wikidatan batu egin ditut bi kopuruak. Artikuluan ere komeni litzateke hiztun kopuru osoa eta estatuen arabera banakatuta ematea...

Eutsi wikipediagintzari. --Xabier Armendaritz 2020-09-09, 13:30 (UTC)