Lankide eztabaida:OIm.pascual01

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, OIm.pascual01, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Wikipedia zer den[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, OIm.pascual01. Piraña artikuluari dagokionez: sentitzen dut, baina hau Wikipedia da, guztion artean egiten dugun entziklopedia. Beraz, ikusiko zenuen piraña artikuluan hainbatek parte hartzen dugula. Kontua da pixkanaka guztion artean artikulu guztiak hobetuz joatea. Eta zuk, zure ekarpenak egitean, lehendik zegoen artikuluaren edukia ezabatu eta hondatu duzu: horregatik sartu gara horrenbeste artikulu hori zaintzera. Lehendik dagoena hobetu behar da, besterik gabe ezabatzea ez da onargarria.

Begira, zuretzat sortu dut orri bat, hemen: Piraña. Zure erabiltzaile orri bat da, eta hor nahi duzuna egin dezakezu, inork ez dizu ezer aldatuko, baldin eta irainik edo legeak hausten dituen testurik jartzen ez baduzu.

Eskolako lana bukatzen duzunean eta artikulu hori gehiago behar ez duzunean, jar iezaiozu {{ezabatu}} kodea, eta handik denbora batera ezabatuko dugu. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2012-03-12, 21:59

A, eta azken ohar bat: dena dela, ikusiko zenuen zure ekarpenaren zati handi bat hor geratu dela. Beraz, artikulua hobetzen lagundu duzu, eskerrik asko.
Nahi baduzu, artikulu horretan jarrai dezakezu lan egiten, baina betiere kontuz ibili beharko zenuke. Lehendik dagoena ezin da besterik gabe ezabatu, baizik eta hobetu eta osatu egin behar da.
Beraz, bi aukera dituzu:
  1. Edo zuretzat sortu dudan orri honetan nahi dituzun aldaketa guztiak egiten dituzu (irainik eta lege urratzerik gabe): piraña (zure lankide orria)
  2. Edo, bestela, Wikipediako artikulua hobetzen jarraitzen duzu, baina artikulua hobetzen duten beste wikilarien ekarpenak ezabatu gabe: piraña (Wikipediako artikulua)
Ondo izan --Xabier Armendaritz 2012-03-12, 22:06