Lankide:OIm.pascual01/Piraña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Piraña
Piraña
Piraña


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Kordatua
Klasea: Actinopterygii
Ordena: Characiformes
Familia: Characidae
Generoa: Catoprion
Pristobrycon
Pygocentrus
Pygopristis
Serrasalmus
Megapiranha

Piraña (Pygocentrus sp., Pygopristis sp. eta Serrasalmo sp) ur gezatan bizi den arrain haragijalea da, Characidae familiakoa.[1]

Gorputza arrautza egiturakoa dute, sendoa eta alboetatik zapal samarra. Aho txikia dute, baina baraila indartsuak eta hortz zorrotzak dituzte (amerindiarrek gezien puntan jartzeko erabiltzen dituzte). Bizkarrean bi hegal dituzte, bata garaia eta lodi samarra, aurrekoa, eta bestea txikia. Uzki-hegala gorputzaren erdialdetik isatseraino luzatua dute. Kolorez berde urdinxkak, horixkak edo beltzak izan daitezke.[2]

Oso arrain taldezaleak dira, eta neurriz txiki samarrak diren arren, edozein harrapakini (zaldiari, behiari, gizakiari) erasotzen diote, eta oso denbora laburrean hezur hutsean uzten dute. Erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako ibaietan bizi dira, Orinoko eta Amazonas ibaietan batez ere. Piraña motarik ezagunenak Serrasalmus rhombeus eta Serrasalmus nattereri dira. Azken hori 60 cm luze egin daiteke, eta bera da oldarkorrena.[3]

Normalean, bere tamaina 15 eta 25 cm tartean egoten da. Hala ere, aurkituak izan dira 34 zentimetrotako pirañak.

Bereziki, Amazonasen, Orinokon, Paraguain eta Guyanetan aurki ditzakegu arrain mota hauek.

Ere aurki ditzakegu Peru eta Bolivian. Oro har, pirañak ezagunak dira bere hortz zorrotzengatik eta haragia jateko premiagatik. Venezuelan caribes izenarekin ezagunak dira, bereziki bere jatuntasunagatik (Caribes tribu bat izan zen ohitura antropofagoekin).

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuen ustez, piraña guaranieratik datorren hitza da, eta bere esanahia "deabru arraina" izango liteke (pirá "arraina" eta -aña "deabrua").

Beste batzuk, guaranieratik datorrela esaten dutenekin ados daude, baina beste teoria bat jarraituz. Teoria honetan pirá “arraina” izango zen eta rai “hortzak”(guaranieraz pira`ai; gaztelerara pasatuz piraña).

Hala ere, beste bertsio batzuk defendatzen dute piraña hitza tupinambá hizkuntzatik datorrela, non pirá “arrain” esan nahi du eta anhá “hortzak”. Hau da, arrain horzduna izango liteke bere esanahia teoria hau egiatzat hartuko bagenu.

Jokaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikulak hedatu dute pirañak gizakiei eraso egiten dietela. Hau ez da errealitatearekin bat etortzen, orokorrean honelako jokaerak ez direlako ematen.Izan ere, natiboak lasai bainatu egiten dira pirañak dauden uretan. Gainera, piraña eguneroko elikagaia da biztanleria lokalaren artean.

Erasoak eman diren guztietan Pygocentrus (sabel-gorri) espezimenak egon dira atzetik. Hala ere, oso eraso gutxi egon dira. Azken inbestigazioetan, Serrasalmus brandtii eta Pygocentrus nattereri-ei buruz ikasketak egin dira, Vianako lakuan. Laku hau hau euri denboraldietan sortzen da, Pindare ibaia (Mearim ibaiaren ibaiadarra, Maranhão, Brasil) gainezka egiten duenean. Ikasketa hauen datuak erakusten digute piraña espezie hauek, bere bizitzako une batzuetan, landareak jaten dituztela. Beraz, ezin daiteke esan pirañak haragijale zorrotzak direla.

Espezie eta generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serrasalmus rhombeus

Jendeari beti datorkio burura piraña berdina (hau da, sabel-gorria, Pygocentrus-a). Hala ere, badaude piraina mota asko. Hona hemen piraña moten zerrenda:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]