Lankide eztabaida:Oaramberri

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Oaramberri, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kaixo Oaramberri! Ez, zuk ez duzu bandalismoa egin, baizik eta norbaitek zure IP batetik. Agian ikastetxe batean zaude, edo liburutegi batean, eta beste norbaitek ordenagailu horretatik artikuluak nahastu ditu. Hala ere edozein galdera baduzu esan lasai eta saiatuko gara argitzen. Ah! Eta pertsona bakoitzaren izenaren ondoren ez da beharrezkoa "jauna" jartzea! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 10:02, 8 Urria 2009 (UTC)

Kaixo, Oaramberri. Arantza Ibarraren artikulutik gauza batzuk ezabatu ditut eta beste batzuk moldatu. Uste dut oraindik ere hainbat gauza soberan daudela. Entziklopedikoak ez diren edukiak baztertzen saiatu behar gara Wikipedian. Ni ez naiz egiaren jabe; horrexegatik, ados ez bazaude, esaidazu lasai. Dena den, beste lankide bati ere iruditu zaio artikuluak curriculum itxura zuela (ikus hemen). Ondo segi. --Unai (esan) 12:29, 6 Abendua 2010 (UTC)

Kategoria:Bikoizketa aktoreak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Oaramberri! Gaztelaniazko bikoizketa aktoreekin lanpetuta zabiltzanez, ohar txiki bat: lehen Kategoria:Bikoiztaileak genuenez, zuk sortutako artikuluak haraino aldatu ditut (eta de paso zuk sortutako kategoria berria ezabatzeko eskatu). Bestetik, gaztelaniazko wikipedian (edo bestean) jada bere artikulua badute, sakatu eskuineko zutabean dagoen Edit links hori eta biak lotu ditzakezu. Ondo izan --Marklar (eztabaida) 18:17, 31 martxoa 2015 (UTC)