Lankide eztabaida:Referenciando

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Referenciando, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Irudiak euskal wikipedian[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Ikusi dut «Andoaingo Udal Liburutegia» artikuluan irudi bat txertatu nahi izan duzula. Ezin da irudirik edo bestelako fitxategirik igo euskarazko wikipediara zuzenean. Horretarako dago Commons. Gainera, igotzen diren irudiek lizentzia librea izan behar dute. Ikus ezazu irudien erabilerari buruzko politikak azaltzen dituen orria, hor dago gai hori zehatzago esplikatuta. Edozein duda baldin baduzu, galdetu lasai. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2013-12-10, 16:36 (UTC)

Eskerrik asko! Ea oraingoan ... —Aurreko iruzkin sinatugabea Referenciando (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2013-12-10, 18:08).

Irudia ondo jarri dut artikuluan, baina Commons webgunera igo duzun irudi horrek ez dauka lizentzia egokia jarrita (ikus ezazu irudien erabilerari buruzko politikak azaltzen dituen orria). Beraz, laster ezabatuko dute irudi hori.

Errazena litzateke zuk zeuk argazki bat egitea eta Commons-era igotzea, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentzia jarrita. --Xabier Armendaritz 2013-12-10, 19:09 (UTC)

Kaixo, Xabier: ba Andoaingo Udaleko web-orritik atera dut argazkia. Ezabatzen baldin badute, Wikimedia Commonseko bat hartuko nuke.

Kategoria:Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea‎[aldatu iturburu kodea]

Kaixo,

Zein da zure asmoa

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea‎ artikulua sortzea

ala

artikulu batzuk Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea‎ izeneko kategoria batean biltzea?

Bigarrena bada, jakin ezazu kategoriek ez dutela testurik eta beste artikuluak hor biltzeko bakarrik direla; lehenengoa bada, izenburua Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea‎ izan beharko litzateke besterik gabe. Zalantzarik baduzu, galdetu lasai. - --Joxemai; (erantzunak) 15:10, 9 urtarrila 2014 (UTC)

Kaixo, Joxemai. Ba nire asmoa da: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte hartzaile diren liburutegi guztiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea kategorian sartzea. Bestetik, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea artikulua (zirriborroa behingoz) sortzea.Eskerrik asko, Refernciando. —Aurreko iruzkin sinatugabea Referenciando (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2014-01-09, 15:13).

Kaixo, Referenciando. Ez ahaztu zure iruzkinak (aurrekoa, esaterako) siantzea. Horretarako, lau aldiz ~ ikurra idatzi, iruzkinaren bukaeran eta nire iruzkinean bezala azalduko da, baina zure izenarekin. Kategoriak gehitu, kendu eta aldatzeko Hotcat izeneko gadgeta duzu azkarago egiteko. Horretarako, joan zure hobespenetara (goian eskubian) eta gadgetak atalean aukeratu bilatu Hotcat eta aktibatu. - --Joxemai; (erantzunak) 15:28, 9 urtarrila 2014 (UTC)

Kaixo, Joxemai. Ba ea Hobespenekin asmatzen dudan. Eskerrik asko, -Referenciando (eztabaida) 15:32, 9 urtarrila 2014 (UTC)

Izenburua aldatzeko[aldatu iturburu kodea]

Artikulu baten izenburua zuzentzeko, goian, kasilleroaren ondoan, badaukazu gezi bat, hor sakatu eta mugitu aukera hartu behar da. Izenburua berria jarri eta kitto. Birzuzenketa bat egiten du. Aurreko izenburua nahi baduzu ezabatu, hori ere egin daiteke, aukera moduan agertzen baita izenburu berria jartzean. - --Joxemai; (erantzunak) 16:13, 9 urtarrila 2014 (UTC)

Saiatzera noa orduan. Eskerrik asko zure laguntzagatik, -Referenciando (eztabaida) 17:14, 9 urtarrila 2014 (UTC)Referenciando

Barkatu, ahaztuta neukan. Aurrekoa, mugitzearena administratzaileok bakarrik egin dezakegu. Inoiz, behar baduzu, eskatu. Ez duzu asmatzen Hotcat-ekin kategoria aldatzea? - --Joxemai; (erantzunak) 16:18, 9 urtarrila 2014 (UTC)
berriz ere, barkatu, baina uste dut bai ahal duzula hasieran bezala egin, Ez da administratzaileei bakarrik dagokien eginkizuna. - --Joxemai; (erantzunak) 16:27, 9 urtarrila 2014 (UTC)

Kategoriei buruzko irizpideak[aldatu iturburu kodea]

Kategorietan irizpide orokor hau jarraitu behar da: artikulu bat ez da egon behar adar bereko bi kategorietan. Adibidez, "kategoria:donostiarrak" kategorian dauden pertsonak ez dira egon behar, "kategoria:gipuzkoarrak" kategorian, "kategoria:donostiarrak" kategoria "kategoria:gipuzkoarrak" kategorian dagoelako. Beraz, irakurketa publikoko sareko kategoria gaineratzean, Euskal Herriko liburutegiak kategoria ezabatu beharko zenuke, kategoria hura badagoelako ia Euskal Herriko liburutegietan. - --Joxemai; (erantzunak) 16:24, 9 urtarrila 2014 (UTC)

Aurreko pasartean azaltzen dizut (kategoria:Euskal Herriko liburutegiak eztabaida orrian egindako iruzkin bati erantzunez). - --Joxemai; (erantzunak) 17:26, 9 urtarrila 2014 (UTC)

Orduan, nola argitu Wikipedian badaudela Euskal Herrian hainbat liburutegi Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte ez direnak? Adibidez, Donostia Kultura liburutegi sarea Euskal Herrian dago, baino bere sare propioarekin, ez da EIPSen integratu. Berdina gertatzen da Koldo Mitxelena Kulturunearen liburutegiarekin. -Referenciando (eztabaida) 17:33, 9 urtarrila 2014 (UTC)Referenciando

Liburutegi horiek egon badaude "kategoria:Euskal Herriko liburutegiak" kategorian, ikus dezakezunez. Sakatu kategoriaren loturan eta ikusiko dituzu. - --Joxemai; (erantzunak) 17:36, 9 urtarrila 2014 (UTC)
Horrela gertzen da beraz: EIPSeren parte direnak EIPSen bakarrik eta sare propia edo sarea ez dutenak Euskal Herrian. Ondo orduan, -Referenciando (eztabaida) 18:15, 9 urtarrila 2014 (UTC)Referenciando

Gotzon Garate[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Referenciando

Gotzon Garateren argipen orriari buruz, hobe deritzot, argipen orrialdeak ahalik eta gutxienak izan daitezen, Gotzon Garateren orrialdean liburutegira birzuzentzen duen txantiloi bat jartzea eta argipen orria ezabatzea. Zer iruditzen zaizu? - --Joxemai; (erantzunak) 15:57, 23 urtarrila 2014 (UTC) --Referenciando (eztabaida) 16:00, 23 urtarrila 2014 (UTC) Kaixo, Oso ongi: argipena ezabatu eta birzuzenketa egitera noa.