Lankide eztabaida:Untzax
Ongi etorri, Untzax, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
--EnzaiBot (eztabaida) 03:21, 29 martxoa 2015 (UTC)
Aurora Abasoloren artikulua[aldatu iturburu kodea]
Aupa Untzax:
Aurora Abasolo artikuluan heriotza data aldatu duzula ikusi dut, eta azalpena irakurri. Kontua da Durangoko Udalak bere omenez jarritako plakan (infotaulako argazkian ikusten da) 1965 jartzen duela heriotza urtetzat, eta google bilaketa eginda ez dudala bestelakorik aurkitu. Beste erreferentziarik ezean, Wikipediako egiaztagarritasun politika jarraituz, 1965 hartu beharko genuke heriotza urte zuzentzat. Datu hau okerra bada, oker hori erakusten duen argazkia commonsera igo dezakezu, horrela artikuluan txerta daiteke edo gutxienez heriotza data zuzentzeko erreferentziatzat hartu.
Eskerrikasko ekarpenagatik eta ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 10:08, 26 iraila 2021 (CEST)