Laponia (antzinako probintzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laponia (Antzinako Probintzia)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Suediar Erresumako antzinako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Laponia (argipena)».

Laponia
Lappi / Lappland


1634 - 1775
Laponiako armarria
Armarria
Laponiako kokapena
Herrialdea
Gaur egungoa
Txantiloi:Herrialde info SDI
 FIN
Hiriburua
Azalera
km2
Biztanleria
Dentsitatea
()
bizt/km²
Samitar bat meavrresgárri danbor tradizionala eskuartean (1700 inguru)

Laponia, (finlandieraz: Lappi; suedieraz: Lappland) Finlandiako antzinako probintzietako bat da. Suediarren menpeko lurralde hau, gaur egungo Finlandiako Laponia probintziako zati bat hartzen zuen, iparraldeko zatia hain zuzen, gaur-egun oraindik izena bera izaten jarraitzen duena, latinetik eratorritako "Laponia" izena, Lurralde historiko esan nahi duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako historia»

Finlandia Suediaren menpe gelditu zenean, probintzia handi bat sortu zuen iparraldeko lurraldeekin "Laponia". Honetan, Finlandia edo suediarretatik bereizten zen gizartea zegoen antolatua, samitarren gizartea, gaur egun arte irautea lortu duena.

Suediar erresuma oso boteretsua izan zen, baina iparraldeko lurralde edo probintzia honek urteak igaro zituen bere baitan aldaketarik jasan gabe, elurtutako lurralde zabal eta lauak ez baitzitzaizkien interesatzen suediarrei. Honela, samitarrak euren kulturarekin jarrai ahal izan zuten eta oraindik, gaur egun, Finlandia, Norvegia eta nazioarteko erakunde askori esker suediarren opresioari aurre egitea lortu dute, berain hizkuntza eta gizarte-mota bizi iraunaraziz.

Probintzia honetan gerra ugari gertatu dira, mendebalde eta Errusia ekialdearen arteko muga gatazkatsuenetarikoa izan baita. Hala nola, Laponiako Gerra eta Jarraipenaren Gerrak bertan izan ziren. Alemania nazia, Finlandia eta sobietarren arteko gerren erdigune bilakatu zelarik. Lehenengoan, finlandiarrek naziekin batera, sobietarren aurka borrokatu zuten, eta hauek nahi zuten konkista etetea lortu zuten. Jarraipenaren Gerran aldiz, Finlandiak Alemania garaitu zuen eta lurralde satelite bihurtzeari ihes egin ahal izan zion.

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Antzinako Armarriak»

Historiaurreko gizon bat agertzen da armarrian, izan ere suediarrak, "aurreratuak", samitarrak gutxietsi egiten zituzten eta "historiaurreko gizartea" zelakoan, armarri hauek ezarri zizkion. Gaur egun oraindik Laponia finlandiarrean eta Laponia suediarreko armarrietan aurkitu daitezke historiaurreko gizon hauek.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]