Jatorrizko Finlandia (antzinako probintzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Benazko Finlandia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Jatorrizko Finlandia
Varsinais-Suomi / Egentliga Finland


1634 - 1775
Jatorrizko Finlandiako armarria
Armarria
Jatorrizko Finlandiako kokapena
Herrialdea
Gaur egungoa
Txantiloi:Herrialde info SDI
 FIN
Hiriburua Turku
Azalera
km2
Biztanleria
Dentsitatea
()
bizt/km²

Jatorrizko Finlandia, (finlandieraz, Varsinais-Suomi; suedieraz, Egentliga Finland; latinez: Ducatus Finlandiae Meridionalis) Finlandiako antzinako probintzietako bat da, gaur egungo Finlandiaren hego-mendebaldean kokatua. Turku, eta batez ere bertako gaztelua, erdigune zuela antolatu zen Jatorrizko Finlandia Suediar erresumaren barnean. Merkataritzari esker Turku hiriaren hazkuntza azkarrak, irabazi handiak sortu zituen eta mugakide zituen Häme, Ilandia eta Satakunta probintzien bekaizkeria sortu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Historia»

Bikingoak XII. mendean Finlandiara bertatik sartu zirela uste da. Izan ere, bikingoek ez zuten herrialdea suntsitu ezta menperatu ere (beste herrialde batzuekin egingo zuten antzera) eta Finn herriarekin truketan baino ez ziren ibili. Adituek diotenez antzeko arraza eta kultura berdintsuak zituztelako ez zituzten suntsitu eta elkarrekin erlazio onak baina ez zeuzkaten.

Suediak erresuma handi bat osatu zuenean ere, bertatik, herrialde osora zabaldu ziren, Jatorrizko Finlandia, Botniako Golkoa eta Itsaso Baltikoaren muga baitzen. Hurrengo bost mendeetan izandako hazkuntzaren ondorioz, Turku, Finlandia osoko hiri garrantzitsuena bihurtu zen eta inguruko probintziek errezeloz begiratzen zioten merkataritzaren ondorioz mugitzen zen diruari.

1809. urtean, probintzia Errusiaren esku gelditu zen eta XX. mendean, independentzia lortzeko borrokan sartu zen bete-betean. Izan ere, probintzia dirudunetarikoa eta "suediartuena" da, eta ondorioz, SESBen aurka borrokatu zuen.

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Finlandiako Antzinako Armarriak»

Armarriak Turkuko gazteluaren omenez egin zen, probintziaren erdigune militar eta administratiboa, eta Suediak bertan zuen garrantziaren erakusgarri da ere, bi banderekin suediarrekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]