Lars Ahlin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lars Ahlin Suediar idazlea (Sundsvall, 1915 - Stockholm, 1997). Familia apal batean jaio zen, eta bere kasa hezi zen. 1943an lehen eleberria argitaratu zuen, narratiba psikologikorako joera argiko Tab eta manifestua. Pentsaera ezkertiarrekoa izanik, humanismoa eta marxismoa nahasten zituen bere pertsonaien izaeretan; horren adibide dira Hiltzaile gupidatsuak (1952) liburuko Aron patetikoa, edo Kanelazko bastoitxoa laneko ama (1953). Oso interesgarriak dira, halaber, Bai (1946) eta Azala eta hostotza (1961). 1996an argitaratu zuen bere azken liburua, Laburpena.

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tåbb med manifestet, 1943
  • Min död är min, 1945
  • Om, 1946
  • Kanelbiten , 1953
  • Natt i marknadstältet, 1957
  • Sjätte munnen, 1985

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lars Ahlin Aldatu lotura Wikidatan