Lasesarre estadioa
Itxura
| Lasesarre estadioa | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Barakaldo |
| Koordenatuak | 43°18′10″N 2°59′11″W / 43.3028°N 2.9864°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 2003 |
| Inaugurazioa | 2003ko irailaren 30a |
| Jabea | Barakaldo CF |
| Kirola | futbola |
| Erabiltzailea | Barakaldo CF |
| Edukiera | 7.960 |
Lasesarre estadioa Barakaldoko futbol zelaia da, izen bereko auzoan kokatuta dagoena. Gaur egun batez ere Barakaldo CF-ek erabiltzen du partidak jokatzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1922ko jatorrizko futbol zelaia ordezkatzen duen zelaia 2003ko irailaren 30ean inauguratu zuten. Horretarako, Barakaldo CF eta Athletic Clubek lagunarteko partida jokatu zuten, bilbotarrek 2-3 irabaziz. Athletic Clubek ez ezik, Racing de Santanderrek, Sporting de Gijónek edo Valencia CF-ek ere bertan jokatu dute.
Eduardo Arroyo arkitektoak diseinatu zuen, bere 9.260 metro karratuko azalera Galindo ibaia eta Renfeko trenbidearen artean dago. Lanak Bilbao Ria 2000 erakundeak egin zituen. Klubak 2003-2004 denboralditik aurrera erabiltzen du estadioa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Lasesarre estadioaren kanpoaldea.
-
Estadioaren sarrera bat.
-
Estadioaren kanpoaldea.
