Last Train from Gun Hill

Wikipedia, Entziklopedia askea
Last Train from Gun Hill
Jatorria
Argitaratze-data1959
IzenburuaLast Train from Gun Hill
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna
Iraupena93 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Sturges
Gidoigilea(k)James Poe
Antzezlea(k)
Kirk Douglas
Anthony Quinn
Carolyn Jones
Earl Holliman
Brad Dexter
Brian G. Hutton (en) Itzuli
Bing Russell
Val Avery
Walter Sande
Ziva Rodann (en) Itzuli
Glenn Strange
Dabbs Greer
John Anderson (en) Itzuli
Ty Hardin
Ethan Laidlaw
Frank Hagney (en) Itzuli
Hank Mann





[[Kategoria:Brian G. Hutton (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Ziva Rodann (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:John Anderson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Frank Hagney (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaHal B. Wallis
Konpainia ekoizleaParamount Pictures
EdizioaWarren Low (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDimitri Tiomkin
Argazki-zuzendariaCharles Lang
Jantzi-diseinatzaileaEdith Head (en) Itzuli

IMDB: tt0052993 Filmaffinity: 501651 Allocine: 36148 Rottentomatoes: m/last_train_from_gun_hill Allmovie: v28395 TCM: 24329 TV.com: movies/last-train-from-gun-hill Netlix: 70015584Edit the value on Wikidata

Last Train from Gun Hill (euskaraz: «Gun Hilleko azken trena») 1959eko western filma da, John Sturges estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. James Poek idatzi zuen gidoia, Les Crutchfielden kontakizun batean oinarriturik. High Noon (Fred Zinnemann, 1952), 3:10 to Yuma (Delmer Daves, 1957) eta Sturgesek berak zuzendutako Bad Day at Black Rock (1955) filmen elementuak biltzen ditu.

Kirk Douglas, Anthony Quinn, Carolyn Jones eta Earl Holliman izan ziren antzezle nagusiak. Douglas eta Holliman lehenago ere arituak ziren Sturgesekin, 1957ko Gunfight at the OK Corral filmean zehazki.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Katherine (Ziva Rodann) indiar emakumeak eta haren semeak egun batzuk igaro dituzte familiarekin. Itzulera bidean cowboy batzuek jazarriko dituzte. Emakumeak aurre eginen die, eta erasotzaileetako bat aurpegian zaurituko du zartailuarekin. Azkenik, semeak ihes egitea lortuko du, baina amak ez.

Katherine Matt Morganen (Kirk Douglas), Pawneeko sheriffaren emaztea zen. Semeak erasoaren berri ematen diolarik gertalekura joanda, andrea bortxaturik eta hilik atzemanen du Mattek. Gaizkileetako baten zela ere aurkituko du, C.B. hizkiak dituena. Haren jabea Craig Belden (Anthony Quinn) da, iraganean Matten adiskide mina eta behin bizia salbatu ziona.

Morgan Gun Hillera joanen da, Beldenen bizilekura, bere emaztearen hiltzaileak nor izan ziren ikertzera. Belden Gun Hilleko jauntxoa dela ikusiko du, herria kontrolpean duena, eta Katherinen hiltzaileetako bat haren semea dela. Morganek hiltzaileak atxilotu eta justiziaren aurrera eraman nahiko ditu eta, herri osoa aurka jarriko zaion arren, Rick Belden (Earl Holliman) atzematea lortuko du. Baina herritik aterako den hurrengo trena iritsi arte sei orduz itxaron beharko du, eta Craig Belden morroien erasoei aurre egin beharko die.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]