Anthony Quinn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anthony Quinn

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakManuel Antonio Rodolfo Quinn Oaxaca
JaiotzaChihuahua1915eko apirilaren 21a
Herrialdea Mexiko
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzagaztelania
ingelesa
HeriotzaBoston2001eko ekainaren 3a (86 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Katherine DeMille
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaStella Adler Studio of Acting (en) Itzuli
Belmont High School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, eskultorea, idazlea, film-zuzendaria, aktorea, telebista-aktorea eta margolaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna

anthonyquinn.com
IMDB: nm0000063 Allocine: 1056 Rottentomatoes: celebrity/anthony_quinn Allmovie: p107297 TCM: 156555 TV.com: people/anthony-quinn IBDB: 56761
Musicbrainz: af95d4d6-8d2c-48f5-83fc-8469919825e2 Find a Grave: 22714 Edit the value on Wikidata

Anthony Quinn (Chihuahua, 1915eko apirilaren 21Boston, 2001eko ekainaren 3), izen osoa Antonio Rodolfo Quinn Oaxaca, mexikar aktore, idazle eta margolaria izan zen. Ibilbide luze eta oparoa izan zuen, mota, herrialde, izaera, lanbide eta garai anitzetako pertsonaiak antzeztuz. Bi aldiz eskuratu zuen taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar saria, Elia Kazanen Viva Zapata! (1952) filmarengatik bata, eta Vincente Minnelliren Lust For Life (1956) filmarengatik bestea.[1]

Bitxikeria gisa, The Passage (1979) filmean euskal artzain bat hezur-haragitu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anthony Quinn 1915eko apirilaren 21ean jaio zen, Mexikoko Chihuahua hirian. Aita irlandarra zuen eta ama azteka, biak Pancho Villaren aldean borrokatutakoak. Berak iraultzaile odola zuela esaten zuen beti. El Pasora joan ziren gurasoak bi urte zituela, Texasera, eta emigranteek lan egiten zuten lurretan batetik bestera igaro zuen haurtzaroa, Kalifornian. Zineman hasi aurretik lan asko egin zituen. Arkitektura ikasten ere hasi zen; baina, ahoan zuen akats bati esker, ahoskatzen ikastera joan eta bizitza norabidez aldatu zion. An- tzerkian hasi zen, eta 1936an egin zuen lehen filma, The Milky Way, figurante moduan.[2]

Hasieran filmetako gaiztoa zen, baina izaera horrek ez zuen bere bizitzarekin zerikusirik, seduktorea baitzen. 1937an ezkondu zen lehen aldiz, Katherine DeMillerekin, Cecil B. DeMille zuzendariaren alabarekin. 1965ean banandu ziren. Urte batzuk geroago Quinnek onartu zuen ezkondu eta egun berean jipoitu zuela emaztea, birjina ez zela konturatu zenean. Izaera hark iskanbila bat baino gehiago eragin zion.[2]

Urteak egin zituen gaizkile, gangster eta indiarrarena egiten. Gizon altu eta handiak aurpegiera aproposa zuen rol horietarako. 1943an, arrakasta handia izan zuen William A. Wellmanek zuzendutako The Ox-Bow Incident filmare- kin. Baina Broadwayn egindako Desio izeneko tranbia antzerki-lanak zabaldu zizkion aukerak, hamaika roli bidea eginez. 1952an, Elia Kazanen Viva Zapata! filmean Emiliano iraultzailearen anaiaren rola betetzegatik taldeko gizonezko aktore onenaren Oscarra eskuratu zuen, eta harrezkeroztik ez zen geratu.[2]

1950eko eta 1960ko hamarkadetakoak ditu filmarik ezagunenak eta onenak: La strada (1954), Notre Dame de Paris (1956), Last Train from Gun Hill (1959), The Guns of Navarone (1961), Barabbas (1961), Lawrence of Arabia (1962), A High Wind in Jamaica (1965), eta beste hamaika. Bigarren Oscarra 1956an jaso zuen, Lust for Life Vincente Minnelliren filmean egindako lanagatik, hori ere taldeko aktore gisara. Bestalde, bi aldiz egon zen izendaturik aktore onenaren Oscarra eskuratzeko. 1957an, George Cukorren zuzendaritzapean egindako Wild is the Wind filmagatik, eta 1964an Michael Cacoyannisen Zorba the Greek-engatik. Azken hori zuen film maiteena. Bera Zorba bezalakoa zela esaten zuen, "pasioz eta indarrez beteriko gizona".[2]

1960ko hamarkadaren hasieran, Erroman Barabbas egiten ari zela, Iolanda Addolorirekin maitemindu zen. Katherine DeMillerengandik 1965ean bereizirik, 1966an ezkondu zen Iolandarekin, eta 1997an banandu. Urte hartan, semeetako batek salatu egin zuen, bere ama jotzen zuelako. Kathy Benvinekin ezkondu zen urtebetera, eta bi seme-alaba izan zituzten.[2]

Anthonyren aktore lanak gainbehera zihoazen bitartean, beste arte jarduera batzuetan ezarri zuen bere indarra. Umetatik, margotzea zen bere beste pasioetako bat, eta pintore eta eskultore gisara egindakoengatik onespen handia lortu zuen.[2]

2001eko ekainaren 3an hil zen, pneumoniak jota.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Anthony Quinnen filmografia»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b c d e f g Hollywoodeko polifazetikoa. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko ekainak 5, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-4-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]