Latsea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Latsea
Kokapena  Lapurdi
Luzera 7,8 km

Latsea[1] Lapurdiko ibaia da. Errobiko ibaiadarra da eskuinaldetik, hortaz, Aturriren arroko ibaia. Itsasuk bere izena daraman auzoa du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria Artzamendi eta Gorospil mendien artean du, Erebi (582 m.) mendiaren ekialdeko maldan hain zuzen ere, Ezpeletako mendebaldean. Ahoa Errobin du, Itsasun, Iguzki haitzaren (844 m.) hego-mendebaldean[2].

Zeharkatutako udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ithurrarteko erreka, ezkerraldetik datorkiola Mondarrain menditik. Bere ibaiadar nagusia Legarre menditik datorren Bordagaineko erreka da.
  • Markiztako erreka, eskuinaldetik datorkiola Malda menditik
  • Hegi zorrotza, eskuinaldetik datorkiola.
  • Naparruntzeko erreka, eskuinaldetik datorkiola.
  • Berandotzeko erreka, eskuinaldetik datorkiola. Honek ibaiadar nagusi bi ditu: Halegiko bordako erreka eta Artagiako bordako erreka
  • Istiletako erreka, eskuinaldetik datorkiola.
  • Antsategiko erreka, eskuinaldetik datorkiola.
  • Iriberriko erreka, ezkerraldetik datorkiola
  • Arretxemendiko erreka, eskuinaldetik datorkiola.
  • Peruskiko bordako erreka, ezkerraldetik datorkiola

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]