Laura (filma)
Laura 1944an Otto Premingerrek ekoiztu eta zuzendutako filma da, Gene Tierneyk, Dana Andrewsek, Clifton Webbek, Vincent Pricek, eta Judith Andersonek antzeztua. Izen bereko eleberrian oinarritua dago, Vera Caspary idazlearen lanean, aurreko urtean argitaratua. Premingerrek Rouben Mamoulian zuzendariak hasitako ekoizpenari heldu zion, estudietako arduradunekin izandako gorabeherek filmatzen lagatzera bultzatu baitzuten.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
New Yorkeko poliziako ikertzaile den Mark McPherson (Dana Andrews) Laura Hunt (Gene Tierney) emakumezkoaren hilketa ikertzen hasia da. Horretan dabilela Waldo Lydecker (Clifton Webb) kazetari-iritzi zutabegilearekin egiten du topo, Lauraren gertuko lagunarekin. Lanean aurrera egin ahala eta Lauraren lagunak ezagututa eta haren gutunak irakurrita, andrazkoarekin maitemintzen da. Gau batean Lauraren apartamentuan dagoela, beronen erretratuaren ondo-ondoan lo seko geratu da, eta bat-batean zarata batek esnatu du: Laura da, bizi baino biziagoa. Egiatan hildakoa Diane Redfern modeloa izan da.
Hainbat kontu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren soinu bandarako Otto Premingerren aurreneko hautua Duke Ellington musikariaren "Sophisticated Lady" konposizioa baliatzea izan zen. Azkenean David Raksinek sortu suen musika, eta gerora ere arrakasta handia izan duen kantua. Bestteik, filmean elementu sinbolikoa den erretratua argazki bat da, zenbait ukitu egina, baina ez da margolana. Koadro berori koloreetako On the Riviera filmean erabili zuten urte batzuk pasatuta.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Gene Tierney | Laura Hunt |
Dana Andrews | Mark McPherson ikertzailea |
Clifton Webb | Waldo Lydecker |
Vincent Price | Shelby Carpenter |
Judith Anderson | Ann Treadwell |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) imdb.com Laura
- (Ingelesez) Laura Filmsite.org atarian, Tim Dirks idazlearen erreferentzia
- (Ingelesez) Laura kantari buruzko informazioa.
- (Ingelesez) Laura kantaren hitzak.
Otto Premingerren lanak | ||
---|---|---|
1930eko hamarkadako filmak: Die große Liebe • Under Your Spell • Danger, Love at Work • Kidnapped |
- 1944ko filmak
- Otto Premingerrek zuzendutako filmak
- Samuel Hoffensteinek idatzitako filmak
- Ring Lardnerrek idatzitako filmak
- Vera Casparyk idatzitako filmak
- Gene Tierneyk antzeztutako filmak
- Dana Andrewsek antzeztutako filmak
- Clifton Webbek antzeztutako filmak
- Vincent Pricek antzeztutako filmak
- Judith Andersonek antzeztutako filmak
- Aileen Pringlek antzeztutako filmak
- Dorothy Adamsek antzeztutako filmak
- James Flavinek antzeztutako filmak
- Kathleen Howardek antzeztutako filmak
- Lane Chandlerrek antzeztutako filmak
- Cara Williamsek antzeztutako filmak
- Grant Mitchellek antzeztutako filmak
- Bess Flowersek antzeztutako filmak
- Cyril Ringek antzeztutako filmak
- Kay Linakerrek antzeztutako filmak
- Otto Premingerrek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak