Judith Anderson

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Judith Anderson
Judith Anderson 1934-09-11.jpg
Bizitza
Jaiotza Adelaida1897ko otsailaren 10a
Herrialdea  Australia
Heriotza Santa Barbara (Kalifornia)1992ko urtarrilaren 3a (94 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Lanbidea
Lanbidea antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0000752

Judith Anderson (Adelaide, Australia, 1897ko otsailaren 10a - Santa Barbara, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1992ko urtarrilaren 3a) antzezlea izan zen.

Oscar sarirako proposatu zuten, 1940ko Rebecca filmean etxezain bihotz txarrekoarena egiteagatik, eta Tony saria eman zioten, Robinson Jeffersen Medea antzerki obran (1947) egindako lanagatik. Antzerkian eta zineman aritu zen. Cobra obran (New York, 1924) lortu zuen bere lehen arrakasta. Andersonen itxura ikusgarria eta estilo dramatikoa pertsonaia korapilatsu eta gaiztoetarako ziren egokiak, eta halakoak egin zituen gehienetan: Nina, Eugene O´Neillen Strange Interlude obran; Lavinia, egile beraren Mourning Becomes Electran; Gertrude, Hamleten, eta, batez ere, Lady Macbeth indartsua, telebistako bi Emmy sari ekarri zizkiona.

Andersonek hainbat filmetan lan egin zuen, adibidez Rebecca (1940), King´s Row (1941), All Through the Night (1942), Laura (1944), The Furies (1950). 1958an, Big Mamaren paperean aritu zen, Tennessee Williamsen Cat on a Hot Tin Roof antzerkian, eta, 1980an, familia bateko matriarka aginduzale bat jokatu zuen, Estatu Batuetako telebistako Santa Barbara eleberri antzeztuan. 1960an, Britainiar Inperioaren Ordenako Andre Agintari izendatu zuten.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Judith Anderson Aldatu lotura Wikidatan